- EBAZPENA, 2010eko irailaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza hainbat ikastetxeri ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza hainbat ikastetxeri ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 5076
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/20
- Argitaratze-data: 2010/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduak, 2009-2010 aldian, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko eskakizunak eta horiek kudeatzeko prozedura jasotzen ditu.
Ikastetxeek aipatutako 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren 2.4 artikuluan adierazitako epearen barruan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari diru-laguntza eskaera aurkeztu diote.
Espedienteak aztertu ondoren, aipatutako aginduak ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu da. Beraz, honako hau
Lehenengoa. Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko, hainbat ikastetxeri guztira 18.606 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banaketa ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Bigarrena. Ikastetxeek ikasle, enpresa eta tutore bakoitzari dagozkion diru-laguntzen likidazioa egin beharko dute. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren 6.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena. Ikastetxeek, diru-laguntza jasotzen dutenetik hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari memoria ekonomiko bat igorri beharko diote, deialdia egiteko aipatutako aginduaren 6.2.j) artikuluan adierazitako baldintzetan.
Laugarrena. Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Kontu Epaitegiari emango diete beraiek eskatutako informazioa. Horretarako, ikasleei, enpresei eta tutoreei egindako ordainketen ziurtagiriak izango dituzte, diru-laguntza ematen denetik hasita bost urteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 20a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.
Lurraldea/Territorio: Araba/Álava
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
010246 Escuela de Arte de Vitoria-Gasteiz 3.399,90 212 3.611,90 Publikoa
Pública
Guztira
Total 3.399,90 212 3.611,90
Lurraldea/Territorio: Gipuzkoa
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
013131 IES Usandizaga BHI 1.118,88 1.118,88 Publikoa
Pública
013024 CAAPD Kunsthal APDIB
CIF: B20593810 3.786,36 580 856,66 5.223,02 Pribatua
Privado
Guztira
Total 4.905,24 580 856,66 6.341,90
Lurraldea/Territorio: Bizkaia
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
015188 IES Ibarrekolanda
BHI 1.230,30 406 1.636,30 Publikoa
Pública
015003 CAAPD Inutec APDIB
CIF: B95108080 2.980,80 444 3.424,80 Pribatua
Privado
015477 CAAPD Argiarte APDIB
CIF: B95332573 3.284,10 307 3.591,10 Pribatua
Privado
Guztira
Total 7.495,20 1.157 8.652,20
Lurralde guztiak / Todos los Territorios Guztira/Total
Euros 18.606


