- EBAZPENA, 2010eko irailaren 22koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao¿Donostia trenbideko Txarakoa¿Azitain tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 22koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao¿Donostia trenbideko Txarakoa¿Azitain tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4839
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/22
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez Bilbao-Donostia lineako Txarakoa-Azitain tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua onartu zen.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren estrategiaren barruko jarduketa-lerroetako bat trenbideko garraio kolektiboa sustatzea da.
Gaur egun trenbide-sareko geltokiak oso desberdinak dira bata bestearengandik, ez daude ez diseinu- ez funtzionaltasun-irizpide berari jarraituz eginda. Gainera, horri beste arazo batzuk gehitu behar zaizkio: mantentze-kostu handia, irisgarritasun-zailtasunak, nasen arteko sestra bereko pasabideak, nasa estuak, etenak eta tren-unitaterako tarte handiak.
Birmoldatu beharreko geltokien artean, Azitaingoa daukagu, Eibarren, Bilbo-Donostia trenbidean, eta pentsatu da proiektu berean Txarakoako trenbide-pasagunetik Azitaingo geraleku berrirako tartean trenbidea bikoizteko lanak sartzea, eta aldi berean, Azitainen bikoiztu behar den tarte horretan dauden oinezkoentzako bi trenbide-pasaguneak ere kentzea, eta horien ordez trenbide gaineko pasabide bat eraikitzea, eskailera eta arrapalekin, 49+565 KP-an.
Azitaingo geltoki berriak bidaiarientzako eraikin bat izan beharko du, dagokion geltoki-kategoriaren araberako instalazioak izango dituena. Harmen handiagoa izateko moduan diseinatuko da, eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako egokituta egongo da, indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2010eko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan ere argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2010eko abuztuaren 4ko 149. zenbakian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2010eko abuztuaren 4ko 147. zenbakian, 2010eko abuztuaren 4ko El Diario Vasco egunkarian; eta Eibarko udaletxeko iragarki-oholean ere jarri zen.
Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h) artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Lehenengoa. BilbaoDonostia trenbideko TxarakoaAzitain tartea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Eibarko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua I).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 22a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
EIBARKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE EIBAR
Lurzati zk.
Parcela Jabea
Propietario Desjabetzea
Expropiación Zortasuna
Servidumbre Aldi baterako
okupazioa
Ocupación
Temporal Katastroko
izaera
Naturaleza
Catastral Katastroko
erreferentzia
Referencia
Catastral Eguna
Fecha Ordua
Hora
001 Eibarko Udala / Ayuntamiento de Eibar 0 0 58 Hiri-lurra/Urbana D760B01 04-11-2010 12:00
002 Hijos de A. Gabilondo, S.L. 0 0 1103 Hiri-lurra/Urbana D760001 04-11-2010 09:30
003 Jose Antonio Uranga Erviti 350 0 6 Hiri-lurra/Urbana D860A02 04-11-2010 09:00
004 Jose Lorenzo Aranzabal Errasti y Otros 0 0 0 Hiri-lurra/Urbana D860003 04-11-2010 10:00
005 Eibarko Udala / Ayuntamiento de Eibar 174 9 831 Hiri-lurra/Urbana D860005 04-11-2010 12:00
006 Rosario Urkia Lasuen 77 0 36 Hiri-lurra/Urbana C860B22 04-11-2010 10:30
006-1 Comunidad de Propietarios Eguzki-begi, n.º 1 0 24 13 Hiri-lurra/Urbana C860B22 04-11-2010 11:30
006-ARR Domingo Gallego Diz 77 24 49 Hiri-lurra/Urbana C860B22 04-11-2010 11:00
007 Comunidad de Propietarios Eguzki-begi, n.º 2 65 0 45 Hiri-lurra/Urbana C860B23 04-11-2010 12:00
008 M.ª Aranzazu Echaniz San Martin 75 0 58 Hiri-lurra/Urbana C860B24 04-11-2010 13:00
009 Jose Ignacio Cenarruzabeitia Berasaluce 813 0 275 Hiri-lurra/Urbana C860B25 04-11-2010 12:30
010 Sagain Gestión, S.L. 5 0 0 Hiri-lurra/Urbana D860006 04-11-2010 13:30
011 Acitain S.A. 157 0 0 Hiri-lurra/Urbana C860013 04-11-2010 13:30
012 Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa 357 0 659 - 04-11-2010 12:30
013 Eibarko Udala / Ayuntamiento de Eibar 41 0 884 - 04-11-10 12:00


