Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Ondarroako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Lekeitioko udalerrietan kokaturiko Elgoibar-Markina-Ondarroa I eta II deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoa instalatzea baimendu, eta linea horren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua onartzen da, eta onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Ondarroako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Lekeitioko udalerrietan kokaturiko Elgoibar-Markina-Ondarroa I eta II deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoa instalatzea baimendu, eta linea horren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua onartzen da, eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5677
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/23
  • Argitaratze-data: 2010/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EXP: AT-H-2009/109.

  1. 2009ko abenduaren 11n, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (helbidea: Gardoki kalea, 8. zenbakia, Bilbao) Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Ondarroako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Lekeitioko udalerrietan kokaturiko Elgoibar-Markina-Ondarroa I eta II deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiekturako administrazio-baimena, proiektua onura publikokoa dela deklaratzeko eta onartzeko eskatu zuen, eta horretarako, horri buruzko eskaria eta dagokion proiektu Teknikoa aurkeztu zituen; adierazitako proiektua industria-ingeniari tekniko Anizeto Onandia Usategi jaunak sinatu zuen eta Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisatu zuen 2009ko urriaren 21ean, 5865 zenbakiarekin.

  2. Abenduaren 3ko Eusko Jaurlaritzaren 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten denari dagokionez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren eskaera jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia argitaratu zen honako aldizkari hauetan: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2010eko otsailaren 11n; EHAAn, 2010eko apirilaren 6an, eta Deia egunkarian, 2010eko maiatzaren 11n.

  3. 2010eko urtarrilaren 29an ofizio bat igorri zen Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Ondarroako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Lekeitioko Udaletara adierazitako iragarkia Udal horietako Ediktu Taulan jartzeko; horretaz gain, Udalari eskatu zitzaion, baita Bizkaiko Foru Aldundiari (Baso Zerbitzua) eta URAri (Uraren Euskal Agentzia) ere, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikokotzat deklaratzea, eta hala bazegokion, egokitzat jotzen zituzten baldintza teknikoak ezartzeko.

  4. 2010eko martxoaren 16an, Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Amorotoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Mendexako Udalei eta Bizkaiko Foru Aldundiari (Baso Zerbitzua) txostena eskatu zitzaien berriz ere, ezarrita zegoen epean ez zelako gaiari buruzko erantzunik jaso.

  5. Jendaurrean erakusgai jartzeko ezarritako epean ez da partikularren alegaziorik jaso Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza honetan, ezta Udalen baldintzarik ere, Ondarroako eta Ispasterko Udaletatik jasotakoak izan ezik eta eskatzaileak adierazi du aintzat hartu eta onartuko dituela alegazio horiek.

  6. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren Mendi eta Naturgune Babestuen Zuzendaritza Orokorrak eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publiko Hidraulikoaren Kudeaketaren arduradunak baldintza bana igorri dute, zuhaitzak ebakitzeko baimenekin loturikoa lehena, eta mozketak eta/edo inausketak egiteko debekuarekin eta hainbat babes-figuratan bildutako afektazio-eremu jakin batzuetan mozketen ordez inausketak egiteari loturikoa bestea, eta eskatzaileak baldintza horiek onartu ditu.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Abenduaren 3ko (02-12-23ko EHAA) 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko (00-12-27ko BOE) 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako arauzko izapideak bete dira espedientean, testu beraren azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957. urteko apirilaren 26ko NahitaezkoDesjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan eta 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpenean (Energia eta Meategien zuzendariarena da, eta goi-tentsioko aireko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen ditu; 07-05-04ko EHAA), eta bat datorren gainerako legerian.

    Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraiki, honako hau

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresari Etxebarriako, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Ondarroako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Lekeitioko udalerrietan kokaturiko Elgoibar-Markina-Ondarroa I eta II deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiekturako eta proiektua onartzea, eta honako hauek dira proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Aireko linea elektrikoa

Zerbitzu tentsioa: 30 kv.

Euskarriak: metalezkoak.

Luzera osoa: 32.628 m.

1 tartea

Eroaleak: 6 (1x181,6) Al-Ac.

Luzera: 14.720 m.

Hasiera: 9024 euskarrian.

Amaiera: 9094 euskarrian.

2 tartea.

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac.

Luzera: 6.532 m.

Hasiera: 9065 euskarrian.

Amaiera: 6780 euskarrian.

3 tartea.

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac

Luzera: 1.779 m.

Hasiera: 9080 euskarrian.

Amaiera: 7400 euskarrian.

4 tartea.

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac.

Luzera: 1.073 m.

Hasiera: 6775 euskarrian.

Amaiera: 5441 euskarrian.

5 tartea.

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac.

Luzera: 2.035 m.

Hasiera: 6775 euskarrian.

Amaiera: 1607 euskarrian.

6 tartea.

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac.

Luzera: 2.547 m.

Hasiera: 9037 euskarrian.

Amaiera: 3112 euskarrian.

7 tartea

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac.

Luzera: 539 m.

Hasiera: 3106 euskarrian.

Amaiera: 3300 euskarrian.

8 tartea

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac.

Luzera: 1.504 m.

Hasiera: 3302 euskarrian.

Amaiera: 3212 euskarrian.

9 tartea.

Eroaleak: 6 (1x95,06) Al-Ac.

Luzera: 570 m.

Hasiera: 9040 euskarrian.

Amaiera: 4103 euskarrian.

10 tartea

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac.

Luzera: 148 m.

Hasiera: 9043 euskarrian.

Amaiera: 4500 euskarrian.

11 tartea.

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac.

Luzera: 216 m.

Hasiera: 3110 euskarrian.

Amaiera: 3500 euskarrian.

12 tartea.

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac.

Luzera: 727 m.

Hasiera: 9072 euskarrian.

Amaiera: 8520 euskarrian.

13 tartea.

Eroaleak: 6 (1x116,2) Al-Ac

Luzera: 238 m.

Hasiera: 9073 euskarrian.

Amaiera: 6600 euskarrian.

Baimentzen den instalazioa zehazki onura publikokotzat aitortzea. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, aitorpen horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, okupazio urgentea eragiten du, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko aitorpenerako xedatzen dituen ondorioak ezarriko dira, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera eman da, eta honako baldintza orokor hauekin:

  1. Obrak aipatutako proiektuaren arabera egin beharko dira; proiektua Anizeto Onandia Usategi industria-ingeniari teknikoak sinatua eta Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 09-10-21ean eta 5865 zenbakiarekin bisatua dago.

  2. Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Bulegoan jakinarazi beharko du amaiera hori, behin betiko aitorpena eta martxan jartzeko akta egite aldera.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko agintarien lizentzia edo baimenei eta bestelakoei kalterik egin gabe eta horietatik bereizita ematen da baimen hau. Horrek ez dio eskatzaileari adierazitako baimen eta lizentziak eskuratzeko betebeharra kentzen. Halaber, hirugarrenen eskubideak alde batera utzi gabe eman da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik