- EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 811/10 zenbakidun prozedura arruntean alderdi gisa ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 811/10 zenbakidun prozedura arruntean alderdi gisa ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4766
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/23
- Argitaratze-data: 2010/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2010eko irailaren 16ko Ebazpena eman duela non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
811/10 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka Ascensión Subielqui Pérez de Nanclares andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko gindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.
Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako hautaketa-prozesuaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi gisa aurkezteko aukera izan dezaten.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.


