Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 774/10 prozedura arruntean interesa izan dezaketenak epatzen dituena, alderdi gisa pertsonatu ahal izateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 774/10 prozedura arruntean interesa izan dezaketenak epatzen dituena, alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4769
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/23
  • Argitaratze-data: 2010/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez jakinarazten da Funtzio Publikoko zuzendariak 2010eko irailaren 23an ebazpena eman zuela ondoko prozedurari buruzko administrazio espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren esku uzteko:

774/10 prozedura arrunta: Miren Idoia Urrutia Ortiz de Coscak 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez EAEko Administrazio Orokorreko administrarien kidegoan karrerako funtzionario izateko hautatze-prozesua deitu zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak.

Prozedura honek gorago aipatu hautatze-prozesuko ebazpenari eragin diezaioke.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, hau

  1. Espediente horretan interesa izan dezaketenei bederatzi eguneko epea ematea, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan azaldu eta aipatu prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

  2. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.