Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 809/10 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 809/10 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4770
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/23
  • Argitaratze-data: 2010/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2010eko irailaren 23ko Ebazpena eman duela, non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

809/10 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka Enrike Mendizabal Agirregabiria jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko Agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Menpekoen Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.