- 2594/2010 EBAZPENA, irailaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2237/2010 Ebazpen bidez deitutako laguntzetarako eskabideak baloratzeko aurreikusitako batzordekideak izendatzen dira. Laguntza horiek Osakidetzako erakunde publikoei emango zaizkie, bilera zientifikoak antola ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2594/2010 EBAZPENA, irailaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2237/2010 Ebazpen bidez deitutako laguntzetarako eskabideak baloratzeko aurreikusitako batzordekideak izendatzen dira. Laguntza horiek Osakidetzako erakunde publikoei emango zaizkie, bilera zientifikoak antola ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4807
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/23
- Argitaratze-data: 2010/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2237/2010 Ebazpen bidez Osakidetzako erakunde publikoek bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak deitu ziren. Ebazpen horretan adierazten da laguntzak Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez emango direla, organo berak horretarako bereziki izendatutako batzordeak proposatuta.
Ebazpen horretan jasotakoa betetze aldera, indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz
Osakidetzaren menpeko zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek bilera zientifikoak egin ditzaten, laguntzak emateko deialdia egiten duen Ebazpenean (ekainaren 14ko 2237/2010 Ebazpena) jasotako batzordekide moduan honako pertsonak izendatzea:
Presidentea:
Titularra: Esteban Ruiz Álvarez, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria.
Ordezkoa: Carlos Beitia Fernández, Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordea.
Lehenengo kidea:
Titularra: Francisco Serna Rodríguez, Zerbitzu Korporatiboko burua (Prestakuntza Prozesuko arduraduna).
Ordezkoa: Esther Olaetxea Urizar, Giza Baliabideetako teknikari arduraduna.
Bigarren kidea:
Titularra: Carlos Sola Sarabia, Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea.
Ordezkoa: Maite Paino Ortuzar, Zerbitzu Korporatiboko burua.
Hirugarren kidea:
Titularra: Marbella García Urbaneja, Asistentzia Kalitateko zuzendariordea.
Ordezkoa: Jon Letona Aramburu, Zerbitzu Korporatiboko burua.
Laugarren kidea:
Titularra: María Jesús Ruíz de Ocenda García, Erizaintzako aholkularia.
Ordezkoa: Pilar Pérez de Eulate Berraondo, Erizaintzako Prestakuntzako arduraduna.
Bosgarren kidea:
Titularra: Juana Fernández Refoyo, Giza Baliabideetako zuzendariordea.
Ordezkoa: Miriam Aparicio Sanz, Zerbitzu Korporatiboko burua.
Seigarren kidea:
Titularra: Carolina Ortega Ortega, Aurrekontuetako zuzendariordea.
Ordezkoa: Jacinto Ruíz Osma, Zerbitzu Korporatiboko burua.
Idazkaria:
Titularra: M.ª Natividad Ortíz Ruíz de Loizaga, Arlo Korporatiboko teknikari arduraduna.
Ordezkoa: Igor Zabala Rementeria, Arlo Korporatiboko teknikari arduraduna.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Era berean, Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 4/1999 Legeak aldatua). Hori gorabehera, beste edozein errekurtsoz ere balia daitezke, egoki iritziz gero.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PEREZ GIL.


