- EBAZPENA, 2010eko irailaren 24koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati uko egiteko Daniel Poppe lankide boluntarioak egindako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 24koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati uko egiteko Daniel Poppe lankide boluntarioak egindako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 5682
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/24
- Argitaratze-data: 2010/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari 16.073,51 euroko laguntza eman zitzaion, entitate hori Mexikon burutzen ari zen proiektuan parte har zezan, Daniel Poppe lankide boluntarioari beka emateko. Ondoren, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 29ko Ebazpenean aipatu laguntza luzatzea onartu zen, eta beraz, diru-laguntza 31.704,63 eurokoa bilakatu zen azkenean.
Bekadunak, hala ere, 2010eko uztailaren 29an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.
Lankide boluntarioak 6 hilabetez jaso du onartutako luzapena. Hori dela eta, 7.815,56 eurori uko egiten zaio. Entitate onuradunak 1.563,06 euro itzuli beharko ditu (eta diru-laguntzaren bigarren ordainketa ez da egingo).
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati uko egiteko Daniel Poppe lankide boluntarioak egindako eskabidea onartzea. Proiektu hori Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2008ko Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian aurkeztu zen. 7.815,56 eurori uko egiten zaio, eta beraz, entitate onuradunak 1.563,06 euro itzuli beharko ditu (eta diru-laguntzaren bigarren ordainketa ez da egingo).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 24a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


