- EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2009-2010 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2009-2010 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 4782
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/27
- Argitaratze-data: 2010/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (EHAA, 2009ko martxoaren 25ekoa) 2009ko udarako eta 2009-2010 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak 2009ko maiatzaren 11koak (EHAA, 2009ko maiatzaren 27koa), Hezkuntza sailburuordeak: bata, Iraleren 2009ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena eta bestea 2009-2010 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena. Halaber, 2009ko ekainaren 16ko ebazpenak (EHAA, 2009ko uztailaren 20koa), 2009-2010 ikasturtean R600 ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onesten duena jakinarazten du.
Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2009-2010 ikasturtearen bigarren eta hirugarren trimestretako hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Hori dela-eta, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 27a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
Diru-laguntza
Subvención Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Euskaraz Koop. E. 5.082,75 5.082,75
Udaberria elkartea 799,20
Hegoalde euskaltegia 3.114,00
Gasteiz Adur (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz
Pinto Aratz-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz 6.002,25
510,86
Zaldiaran-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz 1.118,30 11.544,61
627,36 16.627,36
GIPUZKOA
Euskaltegia Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Eibarko UE
Bergarako UE 17.134,93
1,36
136,29
Kanpandegi, S.L.
Legazpi 6 euskaltegia S.L. 1.447,70
923,40
Ilazki euskaltegia S.C.L. 1.764,39
Urrats euskaltegia S. Coop. Ltda. 494,00
Euskaraz Koop. E. 21.712,66 30.780,15
HUHEZI, Koop. E.
Emun Koop. E.
Herri Jakintza 2.043,41
926,34
237,50
Maizpide Euskaltegia-Lazkao 8.939,18
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 636,00
Urtxintxa eskola 3.626,84 23.409,27
325,71 71.325,71
BIZKAIA
Euskaltegia Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Enkarterrietako EU 585,90
Amorebieta-Etxanoko EU - Ayto. Amorebieta 192,10
Leioako UE - Mastitxu euskaltegia 129,32
Barakaldoko Euskara Udal Erakundea 257,60
Basauriko UE 896,76
Aita Villasante Udal Euskaltegia 261,60
Santurtziko UE 355,34 2.678,62
Gabriel Aresti-Txinta Koop. 16.257,05
Euskaraz Koop. E. 14.367,73 30.624,78
Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia 9.130,30 9.130,30
Bilbo Zaharra euskaltegia
Ulibarri euskaltegia 1.538,10
955,69
Gotzon Garitaonaindia euskaltegia 520,00
Urtxintxa Eskola-Bizkaia 41,76
Jose Antonio Agirre euskaltegia 658,15
Zenbat Gara Kultur Elkartea
Bilboko Labayru-Inst. Diocesano E.J. Labayru
Euskal Irakaslegoa - Deustu unibert. 2.508,33
073,26
010,16
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa 28.086,04 64.391,99
825,69 106.825,69


