Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, beherago zehaztutako lineari dagokionez, zuhaitz-zerrenda zabaltzeko lanen proiektuak eragiten dien finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena: Mungía, Meñaka, Gamiz-Fika, Arrieta, Errigoiti, Forua, Fruiz eta Gernika-Lumo udalerrietan, Markosene-Fruiz (1. zirkuitua) izeneko ETAL, 13,2 kV-koa. Eskabide-egilea: Iberdrola Distribución Eléctrica SA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, beherago zehaztutako lineari dagokionez, zuhaitz-zerrenda zabaltzeko lanen proiektuak eragiten dien finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena: Mungía, Meñaka, Gamiz-Fika, Arrieta, Errigoiti, Forua, Fruiz eta Gernika-Lumo udalerrietan, Markosene-Fruiz (1. zirkuitua) izeneko ETAL, 13,2 kV-koa. Eskabide-egilea: Iberdrola Distribución Eléctrica SA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5042
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/27
  • Argitaratze-data: 2010/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Erref.: L-7133 -AS-BMR.

Esp.: AT-H-2008/97.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien Zuzendariaren 2009ko urriaren 7ko Ebazpenaz aipatu instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren (1954-12-17ko BOE), eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du lurralde bulego honek, eta batzar lekuak Arrieta, Fruiz, Errigoitia eta Gernika-Lumoko udaletxeetan jartzea erabaki dut, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupazioarena.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesatuek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren eskubide errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Bilboko Concha kaleko 23 zenbakiko 5.ean, aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun izan daitezkeenei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2010eko irailaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE.

AKTAK EGIN AURREKO DEIA / CITACIÓN ACTAS PREVIAS

Mungiako, Meñakako, Gamiz-Fikako, Arrietako, Errigoitiko, Foruko, Fruizko eta Gernika-Lumoko udalerrietan, Markosene-Fruiz (1. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko erdi tentsioko aireko linearen zuhaitz zerrenda handitzeko proiektuak eraginpean harturiko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Relacion de bienes y derechos afectados por el proyecto de ampliación de la faja de arbolado de la L.A.M.T. a 13,2 kV denominada Markosene-Fruiz cto. 1, en los términos municipales de Mungía, Meñaka, Gamiz-Fika, Arrieta, Errigoiti, Forua, Fruiz y Gernika-Lumo.

Ref.: L-7133 -AS-BMR.

Exp.: AT-H-2008/97.

Katastroko datuak / Datos catastrales Jabea

Propietario Hila

Mes Eguna

Día Ordua

Hora Udaletxea

Ayuntamiento

Lursailaren zenbakia

planoaren arabera

  1. º Parcela S/ Plano Poligonoa

    Políg. N.º Lursaila

    Parcela N.º

    UR8 1 28 Arrieta Orbe Francisco Javier Abendua/Diciembre 13 09:00 Arrieta

    36, LR1 5 417 y 449 Goiricelaya Ciardegui Guiomar Abendua/Diciembre 13 09:30 Arrieta

    UR6 1 29 Isasi Madariaga Maria Cruz Abendua/Diciembre 13 10:00 Arrieta

    UR13 1 257 Madariaga Erezuma Jose Maria Abendua/Diciembre 13 10:30 Arrieta

    UR7, UR9 1 32, 30 Ojinaga Esturo Juan Jesus Abendua/Diciembre 13 11:00 Arrieta

    UR3, UR4 1 67 y 68 Pinuaga Isasi Francisco Abendua/Diciembre 13 11:15 Arrieta

    R18 7 35 Zorrozua Barruetapeña Iban Abendua/Diciembre 13 11:30 Arrieta

    UR10 1 34 Ezezaguna/Desconocido Abendua/Diciembre 13 11:45 Arrieta

    LE29 5 138 Echegaray Mallona Esteban Abendua/Diciembre 13 13:00 Fruiz

    LE11, ME1, 0Z1 2 34 y 37 Elguezabal Goitia Juan Abendua/Diciembre 13 13:15 Fruiz

    LE31, LE32, PL8 5 y 6 141, 157 y 29 Elorriaga Gangoiti Dolores Abendua/Diciembre 13 13:30 Fruiz

    OZ2 2 49 Llona Llona Gabriel Abendua/Diciembre 13 13:45 Fruiz

    MA1, MA5 13 130 y 108 Echevarri Ajuria Juana Abendua/Diciembre 15 09:00 Errigoiti

    RA53, UL3 13 y 11 91 y 10 Echevarrieta Ibarra Jose Antonio Abendua/Diciembre 15 09.30 Errigoiti

    K08 2 71 Orbe Lezama Esteban Abendua/Diciembre 15 10:00 Errigoiti

    RA43 13 276 Uriona Arteche Jose Abendua/Diciembre 15 10:30 Errigoiti

    RA35, RA41, K02 2, y 13 85 y 166 Uriona Arteche Juan Abendua/Diciembre 15 11:00 Errigoiti

    KO22 7 101 Zubiaga Meñica Eduardo Abendua/Diciembre 15 11:30 Errigoiti

    RA58, RA59 9 19 y 48 Arrien Guerequiz Juan Abendua/Diciembre 15 11:45 Errigoiti

    KO12, KO19, BA2, EL4 2, 7 y 8 58, 403, 281 y 224 Ezezaguna/Desconocido Abendua/Diciembre 15 12:00 Errigoiti

    BA6 1 152 Ezezaguna/Desconocido Abendua/Diciembre 15 12:30 Forua

    RA66 4 138 Lejarraga Arrien Jose Manuel Abendua/Diciembre 15 13:30 Gernika-Lumo

    RA65, RA68 4 y 5 144 y 259 Marco Martinez Rafael Abendua/Diciembre 15 14:00 Gernika-Lumo

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik