Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Bermeo eta Busturia udalerrietan, Bermeo-Matxitxako 8 zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko erdi-tentsioko airetiko linea ezartzeko eta linea horren zuhaizti-zerrenda egonkortu, eguneratu eta handitzeko proiektua onartzeko baimena ematen duena, eta proiektua onura publikokoa dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Bermeo eta Busturia udalerrietan, Bermeo-Matxitxako 8 zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko erdi-tentsioko airetiko linea ezartzeko eta linea horren zuhaizti-zerrenda egonkortu, eguneratu eta handitzeko proiektua onartzeko baimena ematen duena, eta proiektua onura publikokoa dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5621
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/27
  • Argitaratze-data: 2010/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: L-7328 LUI/BMR.

Esp: AT-H-2009/97.

  1. Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (Gardoki kalea 8, Bilbao), Bermeo eta Busturia udalerrietan, Bermeo-Matxitxako 8 zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko erdi-tentsioko airetiko linea ezartzeko eta linea horren zuhaizti-zerrenda egonkortu, eguneratu eta handitzeko proiektua onartzeko baimena eskatu zuen 2009ko azaroaren 4an. Eskabidea proiektu teknikoarekin batera aurkeztu zuen, zeina industri ingeniari Ignacio Villanueva Ortuetak izenpetu eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak oniritzia eman baitzion 2009-02-19an (oniritzi-zenbakia: 0717).

  2. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2010-02-24an BAOn, 2010-03-16an EHAAn eta 2010-05-10ean El País egunkarian.

  3. 2010-02-11n ofizioa bidali zitzaien Bermeo eta Busturiako udalei, zertarako eta, aipatutako iragarkia udal horietako ediktu oholean jartzeko, eta txostena eskatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari (Baso Zerbitzua), URA (Uraren Euskal Agentzia) eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuari, hain zuzen ere instalazioa onura publikokoa den edo ez aditzera eman dezaten eta, behar bada, bidezkotzat jotzen dituzten baldintza teknikoak ezar ditzaten.

  4. 2010-03-29an berriro ere egiten zaie txosten-eskabidea Bermeo eta Busturiako udalei, baita Bizkaiko Foru Aldundiari ere (Baso Zerbitzua) eta 2010-06-03an Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuari, ez baitzuten erantzunik eman jarritako epean.

  5. Helburu horretarako ezarritako jendaurreko informazio-epean Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ez da alegazio partikularrik jaso, ez eta udalen baldintzarik ere.

  6. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi eta Babespeko Naturguneen Zuzendaritza Nagusiak eta Uraren Euskal Agentziako Jabari Publiko Hidraulikoaren kudeaketa-arduradunak, bakoitzak bere baldintzak ezarri ditu; lehenengoak, mozketak egiteko baimenei dagokienez, eta bigarrenak, mozketak edota inausketak egiteko debekuari eta babez-lekuetako ibaiei eragiten dieten eremu jakin batzuetan mozketen ordez inausketak egiteari dagokionez. Eskatzaileak onartu egin ditu baldintza horiek.

  7. Joan den ekainaren 21eko idazki bidez Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuak aldeko txostena eman zion proposatutako jarduerari, eta beraz, ibaiak gurutzatzen diren eremuetan mozketa egiteko unean kasu bakoitza banaka tratatzeari dagokionez bat egiten du Uraren Euskal Agentziaren baldintzekin.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Espedientean bete egin dira aurreikusitako erregelamendu-izapideak; honako hauek, hain zuzen ere: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikulua (2002-12-23ko EHAA) eta dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoarekin bat datorren abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikulua (2000-12-27ko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legeko Erregelamenduaren 17. artikulua, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 53. artikulua, eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpena -goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituena- (2007ko maiatzaren 4ko EHAA) eta gainerako lege bateragarriak.

    Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009ko irailaren 24ko EHAA) aitortzen zaizkion eskumenez baliatuz,

Iberdrola Distribución Eléctrica SAri baimena ematea Bermeo eta Busturia udalerrietan, Bermeo-Matxitxako 8 zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko erdi-tentsioko airetiko linea ezartzeko, eta linea horren zuhaizti-zerrenda egonkortu, eguneratu eta handitzeko proiektua onartzea. Hona hemen proiektuaren ezaugarririk behinenak:

Airetiko linea elektrikoa.

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1x125,1) AL-AC.

Euskarriak: metalikoak eta hormigoizkoak.

1 tartea.

Luzera: 83 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 1 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 2 euskarria, linea berekoa.

2 tartea.

Luzera: 151 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 4 euskarria, linea berekoa.

3 tartea.

Luzera: 421 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 4 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 8 euskarria, linea berekoa.

4 tartea.

Luzera: 192 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 8 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 2 euskarria, linea berekoa.

5 tartea.

Luzera: 287 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 5 euskarria, linea berekoa.

6 tartea.

Luzera: 76 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 5 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 6 euskarria, linea berekoa.

7 tartea.

Luzera: 38 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 6 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Irakurtzeta TZ.

8 tartea.

Luzera: 444 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 6 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 11 euskarria, linea berekoa.

9 tartea.

Luzera: 500 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 11 zenbakiko euskarria.

Bukaera: San Andrés-Bermeo TZ.

10 tartea.

Luzera: 59 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 11 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 12 euskarria, linea berekoa.

11 tartea.

Luzera: 56 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 12 zenbakiko euskarria.

Bukaera: San Miguel-Bermeo TZ.

12 tartea.

Luzera: 644 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 12 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Agirre-Bermeo TZ.

13 tartea.

Luzera: 89 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 11 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 12 euskarria, linea berekoa.

14 tartea.

Luzera: 170 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 12 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 14 zenbakiko euskarria, linea berekoa.

15 tartea.

Luzera: 91 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 14 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 15 euskarria, linea berekoa.

16 tartea.

Luzera: 144 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 15 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Asatorretxu TZ.

17 tartea.

Luzera: 176 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 15 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Urresti-Bermeo TZ.

18 tartea.

Luzera: 535 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 15 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 21 euskarria, linea berekoa.

19 tartea.

Luzera: 23 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 21 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Arane TZ euskarria.

20 tartea.

Luzera: 84 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 21 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 22 euskarria, linea berekoa.

21 tartea.

Luzera: 88 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 1 euskarria, linea berekoa.

22 tartea.

Luzera: 64 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 1 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 2 euskarria, linea berekoa.

23 tartea.

Luzera: 19 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Motxena TZ.

24 tartea.

Luzera: 72 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 3 euskarria, linea berekoa.

25 tartea.

Luzera: 44 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 3 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 4 euskarria, linea berekoa.

26 tartea.

Luzera: 79 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 4 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 1 euskarria, linea berekoa.

27 tartea.

Luzera: 40 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 1 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Bermeo-Udala-Bombas TZ.

28 tartea.

Luzera: 81 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 4 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 5 euskarria, linea berekoa.

29 tartea.

Luzera: 39 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 5 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 6 euskarria, linea berekoa.

30 tartea.

Luzera: 102 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 6 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 7 euskarria, linea berekoa.

31 tartea.

Luzera: 279 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 7 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 9 euskarria, linea berekoa.

32 tartea.

Luzera: 209 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 9 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 10 euskarria, linea berekoa.

33 tartea.

Luzera: 88 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 10 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Arkitetxe TZ.

34 tartea.

Luzera: 323 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 10 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 13 euskarria, linea berekoa.

35 tartea.

Luzera: 39 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 13 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Artigas TZ.

36 tartea.

Luzera: 144 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 13 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 14 euskarria, linea berekoa.

37 tartea.

Luzera: 210 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 14 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 16 euskarria, linea berekoa.

38 tartea.

Luzera: 380 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 16 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 4 euskarria, linea berekoa.

39 tartea.

Luzera: 417 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 4 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Urkimendi TZ.

40 tartea.

Luzera: 514 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 16 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Ampare TZ.

41 tartea.

Luzera: 445 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 16 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 20 euskarria, linea berekoa.

42 tartea.

Luzera: 315 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 20 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 23 euskarria, linea berekoa.

43 tartea.

Luzera: 99 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 23 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 1 euskarria, linea berekoa.

44 tartea.

Luzera: 121 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 1 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 2 euskarria, linea berekoa.

45 tartea.

Luzera: 277 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 2 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 5 euskarria, linea berekoa.

46 tartea.

Luzera: 382 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 5 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Tribis TZ.

47 tartea.

Luzera: 665 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 23 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 29 euskarria, linea berekoa.

48 tartea.

Luzera: 859 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 29 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Lurkoi TZ.

49 tartea.

Luzera: 444 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 29 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 33 euskarria, linea berekoa.

50 tartea.

Luzera: 11 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 33 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Ezkioga TZ.

51 tartea.

Luzera: 352 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 33 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 37 euskarria, linea berekoa.

52 tartea.

Luzera: 203 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 37 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Kortazar-Altamira TZ.

53 tartea.

Luzera: 214 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 37 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 39 euskarria, linea berekoa.

54 tartea.

Luzera: 84 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 39 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Zabale-Busturia TZ.

55 tartea.

Luzera: 685 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 39 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 45 euskarria, linea berekoa.

56 tartea.

Luzera: 13 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 45 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Pagozarreta TZ.

57 tartea.

Luzera: 706 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 45 zenbakiko euskarria.

Bukaera: 52 euskarria, linea berekoa.

58 tartea.

Luzera: 17 m.

Hasiera: Bermeo-Matxitxako 8 zirkuituko 52 zenbakiko euskarria.

Bukaera: Iturbe-Busturia TZ.

Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

  1. Aipatutako proiektuarekin bat etorriz burutu beharko dira obrak. Proiektua industri ingeniari J. Ignacio Villanueva Ortuetak izenpetu eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2009-02-19an eman zion oniritzia (oniritzi-zenbakia: 0717).

  2. Jardunean jartzeko epea ez da bi urtetik gorakoa izango, ebazpen honetatik kontatzen hasita.

  3. Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, betiere behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

  4. Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, hirugarren posibleak kontuan hartuz eta jabego-eskubidea bermatuz emango da baimena.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 27a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik