Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 28koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati uko egiteko, Patricia Cabrera González lankideak egindako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2009ko Funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako per - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 28koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati uko egiteko, Patricia Cabrera González lankideak egindako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2009ko Funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako per

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5625
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/28
  • Argitaratze-data: 2010/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetzarako zuzendariak agindua eman zuen 2009ko urriaren 23an, zeinen bidez onartzen baitziren Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. Laguntza horietako bat, 15.450 eurokoa, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari eman zitzaion. Laguntza horrekin, Patricia Cabrera González lankide boluntarioari beka eman zitzaion, entitateak Nikaraguan proiektu bat burutu nahi baitzuen.

Bekadunak, hala ere, 2010eko ekainaren 29an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.

Lankide boluntarioak 190 hilabetez jaso du onartutako laguntza. Hori dela eta, 7.191,78 eurori uko egiten zaio. Erakunde onuradunak 1.011,78 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo diru-laguntzaren bigarren ordainketa).

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jardueraren zati bati dagokionez, Patricia Cabrera González lankideak egindako ukoa onartzea. Proiektu hori, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2009ko Funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian aurkeztu zen. 7.191,78 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 1.011,78 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo diru-laguntzaren bigarren ordainketa).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 28a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik