- EBAZPENA, 2010eko irailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4828
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/30
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osalaneko zuzendari nagusiaren 2010eko uztailaren 12ko Ebazpenaren bitartez (2010eko abuztuaren 30eko EHAA, 166. zk.), deialdia egin zen Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko. Bada, ebazpen horretako hirugarren oinarrian eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.3.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Pedro Pablo Uriarte Astarloa jauna Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek 2010eko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Barakaldo, 2010eko irailaren 30a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


