- 2693/2010 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gorka Sarasola Ochoa de Echagüen jauna, berak eskatuta, Mendaroko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2693/2010 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gorka Sarasola Ochoa de Echagüen jauna, berak eskatuta, Mendaroko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5921
- Xedapen-zk.: 2693
- Xedapen-data: 2010/09/30
- Argitaratze-data: 2010/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 117/2000 Ebazpenaren bidez (otsailaren 29ko EHAA, 41. zk.), Gorka Sarasola Ochoa de Echagüen jauna Mendaroko Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Gorka Sarasola Ochoa de Echagüen jauna Mendaroko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko irailaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Mendaroko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


