Euskadi.eus
  • 286/2010 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Eskualdeko zuzendari gerentearena, Arabako Osasun Barrutiko Araba Eskualdean Marisol Pérez de San Román Ruiz de Munain andrea Sansomendiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu izendatu eta berari funtzioak esleitu izana errebokatzen duena, berak hala eskatuta. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

286/2010 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Eskualdeko zuzendari gerentearena, Arabako Osasun Barrutiko Araba Eskualdean Marisol Pérez de San Román Ruiz de Munain andrea Sansomendiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu izendatu eta berari funtzioak esleitu izana errebokatzen duena, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5920
  • Xedapen-zk.: 286
  • Xedapen-data: 2010/09/30
  • Argitaratze-data: 2010/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arabako Eskualdeko zuzendari gerentearen urtarrilaren 28ko 26/2010 Ebazpenaren bidez, Arabako Osasun Barrutiko Arabako Eskualdean Sansomendi Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak Marisol Pérez de San Román Ruiz de Munain andreari esleitu zitzaizkion.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Gerentziako Zuzendaritza honek hau

Lehenengoa. Arabako Eskualdean, Marisol Pérez de San Román Ruiz de Munain andrea Sansomendiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu izendatu izana eta berari funtzioak esleitu izana errebokatzea (berak hala eskatu baitu) 2010eko urriaren 1etik aurrera, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau interesatuari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Nomina Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Hirugarrena. Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 30a.

Arabako Eskualdeko zuzendari gerentea,

ANTONIO DE BLAS DE BLAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik