- EBAZPENA, 2010eko urriaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen lankideak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen lankideak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5626
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/01
- Argitaratze-data: 2010/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariak agindua eman zuen 2009ko urriaren 23an, zeinen bidez onartzen baitziren Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. Laguntza horietako bat, 15.450 eurokoa, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari eman zitzaion. Laguntza horrekin, María Luisa Di Martino lankide boluntarioari beka eman zitzaion, entitateak Dominikar Errepublikan proiektu bat burutu nahi baitzuen.
Bekadunak, hala ere, 2010eko uztailaren 29an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Lankide boluntarioak 6 hilabetez jaso du onartutako laguntza. Hori dela eta, 7.500 eurori uko egiten zaio. Erakunde onuradunak 1.320 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo diru-laguntzaren bigarren ordainketa).
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Onartzea María Luisa Di Martino lankide boluntarioak laguntza baten zati bati egindako ukoa. Lankide boluntario horrek proiektu batean jardun behar zuen. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. 7.500 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 1.320 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo diru-laguntzaren bigarren ordainketa).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 1a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


