- EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren eta gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren eta gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4935
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/04
- Argitaratze-data: 2010/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Ikusirik Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena eta 2010eko ekainaren 23ko Agindua, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.
Kontuan izanda aipatutako lehenengo Aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko hiru balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.
Kontuan izanda aipatutako bigarren Aginduaren 6. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.
Gidoien sorrera eta film laburren produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Ana Hormaetxea Ibarbengoetxea andrea
Octavio González Trueba jauna
Aintzane Pérez del Palomar andrea
Isabel Alba andrea
Idazkaria: Luis Angel Agirre Muxika jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Teknikaria).
Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
José Antonio Mingolarra jauna
Anna Marqués andrea
Pablo Usón jauna
María Rezola andrea
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Teknikaria).
Telebistarako fikziozko film luzeen produkzioa delako modalitatearen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Julián Pavón Fuentes jauna
Aintzane Pérez del Palomar andrea
Eneko Lorente jauna
Eva Serrats andrea
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Teknikaria).
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


