Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4936
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/04
  • Argitaratze-data: 2010/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Aginduak, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 1.2 artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra miloi bat bederatziehun eta hogei mila eurotan (1.920.000) finkatu zuen.

  2. Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

    Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori.

  3. 2010eko irailaren 30ean, Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-laguntzari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Legearen 36. artikuluaren arabera, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeari begira, autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunei eskualdatzeko laguntza edo kredituak ezartzen dira, beraien eskumenen arabera kudeatu ditzaten.

  4. Une honetan, hitzarmenean sorburua duen eta diru-laguntzen deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago.

    Ondorioz, hauxe,

Lehenengoa. Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak ematen dituen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 1.305.000 eurotan gehitzea. Gehikuntza hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 36. artikuluan ezartzen dena betetzeko.

Beraz, aipaturiko aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hiru miloi berrehun eta hogeita bost mila eurotan (3.225.000) finkatzen da.

Bigarrena. Gehikuntza hori modalitateen artean era honetan banatuko da:

Produkzio modalitatearen barruan, zinemarako diren fikziozko film luzeen azpimodalitateak 400.000 euro gehiago jasoko ditu, telebistarako diren fikziozko film luzeek 580.000 euro gehiago jasoko dituzte, animaziozko film luzeek 185.000 euro gehiago jasoko dituzte, sortzezko dokumentalek 100.000 euro gehiago jasoko dituzte eta film laburrak 40.000 eurotan gehituko dira.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.