Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5041
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/04
  • Argitaratze-data: 2010/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.

Dekretuaren 4. artikuluan adierazitakoaren arabera, une bakoitzean hizkuntza-politikan eskuduna den organoak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) gutxienez hiru urtez behin egingo dute probetarako deialdi bateratua.

Hori dela eta, 88/2009 Dekretuari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. Bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egitea.

Bigarrena. Deialdiaren oinarriak argitaratzea (Ebazpen honen 1. eranskina).

Hirugarrena. Epaimahaiko kideak izendatzea eta funtzionamendua zehaztea (Ebazpen honen 2. eranskina).

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Kulturako sailburuaren aurrean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AIERBE.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

Bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko proben deialdiaren oinarriak.

  1. Proben hartzaileak.

    Probetan parte hartzeko beharrezkoa da adinez nagusi izatea eta gutxienez diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea den beste tituluren bat izatea. Atzerriko tituluren baten jabe izanez gero, homologatutakoa izan beharko du.

  2. Prozesuan onartua izatea.

    Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute. Onartuak izateko eta, hala dagokionean, probetan parte hartu ahal izateko, hautagaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte batetik eta, bestetik, eskabidea epe barruan aurkeztu beharko dute. Gainera, eskatutako baldintzak esandako epea bukatzen den egunerako betetzen dituztela adierazi behar dute.

  3. Eskabideak aurkezteko epea.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik egutegiko hamar (10) eguneko epean aurkeztu behar dira.

  4. Eskabideak aurkezteko era.

    Probetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Internet bidez egin beharko dute, helbide elektroniko honetan dagoen eredua betez: http://www.ivap.euskadi.net.

    Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzaren KZgune publikoetan ere egin daiteke. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan ikusi daitezke: www.kzgunea.net.

    IVAPeko bulegoetan ere eskuratu eta aurkez daiteke eskabidea.

    1. Vitoria-Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 PK.

    2. Bilbao: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

    3. Donostia-San Sebastián: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

    4. Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Unibertsitate Zaharra z.g., 20560 PK.

      Jendearentzako ordutegia:

      Astelehen eta asteazkenetan: 09:00etatik 14:30era.

      Astearte eta ostegunetan: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

      Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

      Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke eskabideak.

      Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak, irekita eman behar zaizkio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik hark eguna jarri eta zigilua bota diezaien.

  5. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda.

  1. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak onartutakoen behin-behineko zerrenda onartuko dute. Zerrenda hauek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen) eta bere lurralde ordezkaritzetan argitaratuko dira bai eta interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net.

  2. Zerrendak argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita egutegiko 5 eguneko epea izango dute eskatzaileek aurkeztutako eskabidea zuzendu edo/eta osatzeko.

  3. Eskabideak zuzendu edo/eta osatzeko epea bukatu eta gehienez 5 eguneko epean behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Zerrenda hauek 5.1 atalean zehaztutako tokietan egongo dira.

  1. Proben egitura eta edukia.

  1. Zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioa.

    Zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioaren kasuan hiru proba egingo dira, guztiak gainditu beharrekoak:

    1. Zuzenbidea:

    Erantzun anitzeko 100 galderak osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona. Gaitegia eta horri lotutako galdera-sorta Interneteko helbide honetan argitaratuko dira: www.ivap.euskadi.net.

    Zuzenbide probatik salbuetsita egongo dira Zuzenbidean lizentziatuak edo Zuzenbidean graduondoko titulazioaren jabe direnak.

    Onartu eta baztertutako eskabideen argitarapen egunaren eta aipatu probaren egunaren artean adierazitako agiriaren jabe eginez gero, proba hau egitetik salbuetsita geratuko da eskatzailea.

    2. Euskara: Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona. Proba honen edukia honako Agindu honetan zehaztutakoa izango da: Kulturako sailburuaren Agindua, 2006ko martxoaren 13koa, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren laugarren mailari dagozkion eduki eta ebaluazio-irizpideak onartzen dituena. (EHAA, 63. alea, 2006ko martxoaren 30ean argitaratutakoa).

    Euskara probatik salbuetsita egongo dira Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiriren bat dutenak, eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan euskara A hizkuntza izanik lizentziatuak edo gradu mailako titulazioaren jabe direnak.

    Onartu eta baztertutako eskabideen argitarapen egunaren eta aipatu probaren egunaren artean adierazitako agiriaren jabe eginez gero, proba hau egitetik salbuetsita geratuko da eskatzailea.

    3. Itzulpena:

    1. Gaztelaniatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat euskaratzea, hiztegiak erabilita.

    2. Euskaratik gaztelaniara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat gaztelaniara itzultzea, hiztegiak erabilita.

  2. Zinpeko interprete lanetarako habilitazioa.

    Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.

    Aurreko hiru probak egitetik salbuetsita geratuko dira bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile habilitazioa eskuratu dutenak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2010eko ekainaren 4ko Ebazpenean egindako deialdiaren bidez (zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia). Halaber, aipatutako deialdi horretan parte hartu eta itzultzaile lanetarako habilitazioa eskuratu ez izanagatik gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dutenek aukera izango dute zinpeko interpretazio proba egiteko, baina ez da beren azterketa zuzenduko errekurtsoa erabaki bitartean.

    Interpretazio proba honako hau izango da: bost minutuko euskarazko mintzaldi bat aldi berean gaztelaniara interpretatzea. Proba hau interpretazio-kabinan egingo da eta grabatu egingo da.

  1. Datak eta tokiak.

  1. Zuzenbideko proba.

    Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 5.3 atalean aipatzen diren behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, probaren eguna baino gutxienez 10 egun lehenago.

    Zuzenbideko proba egin eta gehienez ere hiru eguneko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen), bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net.

    Horiekin batera Euskara proba egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.

  2. Euskara proba.

    Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.1 atalean aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.

    Euskara proba egin eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen), bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net.

    Horiekin batera itzulpen proba espezifikoa egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.

  3. Zinpeko itzulpen proba espezifikoa.

    Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.2 atalean aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.

    Itzulpen proba egin eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen), bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net.

    Horiekin batera interpretazio proba egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.

  4. Zinpeko interpretazio proba espezifikoa.

    Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.3 atalean aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.

    Interpretazio proba egin eta astebeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen), bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net.

  1. Erreklamazioak.

    Proba bakoitzeko emaitzak argitaratu ondoren astebeteko epea izango da erreklamazioak egiteko. Erreklamazioa aurkezten dutenek aukera izango dute hurrengo proba egiteko baina ez da beren azterketa zuzenduko erreklamazioa erabaki bitartean.

  2. Izendapenak.

    Bai itzulpen bai interpretazio probak gainditu dituztenek, interpretazio probaren behin betiko emaitzak argitaratu ondoren astebeteko epea izango dute honako agiri hauek aurkezteko:

  1. NANaren kopia.

  2. Diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea den beste titulu baten kopia.

  3. Euskara-maila frogatzetik salbuetsita geratu direnek: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 maila egiaztatzen duen agiria edo Itzulpengintzan eta Interpretazioan euskara A hizkuntza izanik lizentziatuak edo gradu mailako titulazioaren agiriaren kopia.

  4. Zuzenbideko probatik salbuetsita geratu direnek: Zuzenbideko lizentziatura edo Zuzenbideko graduondoko titulazioaren kopia.

    Agiriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Vitoria-Gasteizen) aurkeztuko dira.

    Izendapenak EHAAn argitaratuko dira.

  1. Erregistroa.

    Zinpeko itzultzaileen eta interpreteen erregistroa sortu eta arautuko du Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen saileko sailburuak agindu baten bidez. Erregistroan, besteak beste, sexu-aldagaia kontuan hartuko da.

    Administrazioak ofizioz erregistratuko ditu habilitazioa lortzen dutenak.

    Halaber, habilitazioa lortzen dutenek zinpeko itzultzaileen edota interpreteen habilitazioaren agiria jasoko dute, hala eskatuz gero.

Bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko epaimahaiaren egitekoak, osaera eta funtzionamendua.

  1. Hauek dira epaimahaiaren egitekoak.

    1. Euskarari, zuzenbideari eta beste hizkuntza eta modalitate bakoitzari buruzko probak diseinatzea, lantzea, kudeatzea, zuzentzea eta baloratzea.

    2. Emaitzak onartzea.

    3. Berrikusketarako eskaerak erabakitzea.

  2. Epaimahaiaren osaera.

    1. Presidentea: Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen arloko arduradunak izendatua, gutxienez zuzendari mailakoa: Iván Igartua Ugarte jauna.

    2. Presidenteordea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) erakundearen ordezkaria: Eneko Oregi Goñi jauna.

    3. Idazkaria: Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko (IZO) kidea, botorik gabe. Maite Imaz Leunda andrea.

    4. Euskal Herriko Unibertsitatearen proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena: Koldo Biguri Otxoa de Eribe jauna.

    5. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena: Jone Aldamiz-Etxebarria Leizaola andrea.

    6. Euskaltzaindiaren proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena: Gotzon Lobera Revilla jauna.

    7. Gehienez sei bokal, Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen arloko arduradunak, IVAPekin adostuta, izendatutakoak, itzulpengintzan zein interpretazioan ospe aitortua duten pertsonen artean aukeratutakoak:

      Alberto Atxabal Rada jauna

      Edurne Balantzategi Azkoaga andrea

      Juan Garzia Garmendia jauna

      Maite Gonzalez Esnal andrea

      Begoña Montorio Uribarren andrea

      Patxi Petrirena Alzuguren jauna

  3. Epaimahaiaren funtzionamendua.

    Epaimahaiaren funtzionamendua azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritakoari lotuta egongo da.

    Epaimahaiak, hala erabakiz gero, bere eginkizunak hobeto burutzeko, une bakoitzean hizkuntza-politika gaietan eskuduna den organoko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko edo kanpoko zerbitzu teknikoen laguntza izan dezake.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik