Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Elisa Mandiola López lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori EAEko UNESCO Etxea-Centro UNESCO entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Elisa Mandiola López lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori EAEko UNESCO Etxea-Centro UNESCO entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5628
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/04
  • Argitaratze-data: 2010/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenarekin Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Laguntza horietako bat, 15.450 eurokoa, EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateari eman zitzaion. Laguntza horrekin, Elisa Mandiola López lankide boluntarioari beka eman zitzaion, entitateak Ekuadorren proiektu bat burutu nahi baitzuen.

Bekadunak, hala ere, 2010eko abuztuaren 3an, bekari uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Lankide boluntarioak 196 egunez jaso du onartutako laguntza. Hori dela eta, 6.945,20 eurori uko egiten zaio. Beraz, entitate onuradunak 6.945,20 euro itzuli beharko ditu.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Proiektu batean jardun behar zuen Elisa Mandiola López lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. 6.945,20 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 6.945,20 euro itzuli beharko ditu.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik