- EBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010ko irailaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010ko irailaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4937
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/05
- Argitaratze-data: 2010/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduak, ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 3.1 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra berrogeita hamar mila eurotan (50.000) finkatu zuen.
Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:
artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa handitu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbateko kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa dirulaguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Hala eginez gero, horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
2010eko irailaren 30ean Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zinemagintzari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-funtsari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Lege horren 36. artikuluak dioenez, industria zinematografikoan eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak sustatu eta babesteari begira, eta Espainiako pluraltasun kulturala eta ikus-entzunezkoen adierazpenari eta zabalkundeari dagokionez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoen aukera-berdintasuna bultzatze aldera, laguntza edo kreditu berezien funts bat sortuko da, autonomia erkidegoetako organo eskudunetara eskualdatuko dena, beraiek haien eskumenen arabera kudea ditzaten.
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.
Ondorioz, hauxe,
Lehenengoa. Ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 12.000 euro gehitzea. Gehikuntza hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik.
Beraz, aipaturiko Aginduaren 3.1 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hirurogei eta bi mila (62.000) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAA-n argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


