- EBAZPENA, 2010eko urriaren 1ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko diru-laguntzari uko egin zaiola jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 1ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko diru-laguntzari uko egin zaiola jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5511
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/05
- Argitaratze-data: 2010/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzak eman ziren. Laguntza horietarako deia, hain zuzen ere, Herrizaingoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 13ko Aginduaren bidez egin zen.
Nerea Medina Villarroeli Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntza esleitu zitzaion, baina uko egin zion laguntzari, 2010eko irailaren 22an aurkeztu zuen idazkiaren bidez (Herrizaingo Saileko Erregistroko sarrera-zenbakia: 811637).
Lehenengoa. Onartu egiten da Nerea Medina Villarroelek aurkeztutako uko-egitea, hain zuzen ere, Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzari dagokiona. 2010eko ekainaren 28ko Ebazpen baten bidez eman zitzaion laguntza.
Bigarrena. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak betez.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.
Genero-indarkeriaren Biktimei
Laguntzeko zuzendaria,
MARIOLA SERRANO ARGÜESO.


