- EBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Kiroleko Dopatzearen aurkako Lege-aurreproiektuaren entzunaldi-izapidea egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Kiroleko Dopatzearen aurkako Lege-aurreproiektuaren entzunaldi-izapidea egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 5684
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/05
- Argitaratze-data: 2010/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa
Testu legala
Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute».
Behin aipaturiko Lege-aurreproiektu hori Kultura Sailean onartu eta gero, horren eraginpean geratuko dira euskal federazio bateko lizentzia duten edo Euskadin bizi, entrenatu edo lehiatzen diren kirolari guztiak.
Destinatzaile gehienak euskal kirol-federazioetan integratuta egon arren, eta entitate horiei bidezko entzunaldia eman zaien arren, egia da egon daitezkeela federazio horietatik kanpo eragindako herritarrak. Kasu horretan entzunaldia zuzen-zuzenean egin behar da, eta horretarako epe nahiko eta arrazoizkoa hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, horixe xedatzen du-eta Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak bere 8. artikuluan.
Hori dela eta, hauxe
Kiroleko Dopatzearen aurkako Lege-aurreproiektuaren entzunaldi-izapidea egitea, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, kontsultatu ahal izango dute Kiroleko Dopatzearen aurkako Lege-aurreproiektuaren espedientea, Kirol Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz; tel.: 945 01 95 03), eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


