Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Asociación Para el Estudio de la Familia e Infancia-Esteka elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 5ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Asociación Para el Estudio de la Familia e Infancia-Esteka elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5712
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/05
  • Argitaratze-data: 2010/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Ebazpen hori kontuan hartuta, Asociación para el Estudio de la Familia e Infancia-Esteka elkarteari mila bostehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita hiru zentimoko (1.546,43) diru-laguntza eman zitzaion, hain justu ere, «Atención, acompañamiento, inserción y orientación laboral, y asistencia jurídica y psicosocial a mujeres víctimas de la violencia de género» izeneko proiektua egiteko (Espedientea: ASO/48/2010).

Espedientean ageri den hartu-agiriaren arabera, ebazpen hori 2010eko abuztuaren 30ean jakinarazi zitzaion erakunde interesdunari.

2010eko urriaren 5ean, Xavier Moñux Agotek Asociación para el Estudio de la Familia e Infancia-Esteka elkartearen izenean eta ordez egindako idazkia jaso zen (sarrera-erregistroko zenbakia: 854421). Eta bertan jakinarazten zen, uko egiten zitzaiola ASO/48/2010 proiektuari («Atención, acompañamiento, inserción y orientación laboral, y asistencia jurídica y psicosocial a mujeres víctimas de la violencia de género»).

Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deia egiten da) «diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, erakunde eta elkarte onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da».

Esandakoaren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Asociación para el Estudio de la Familia e Infancia-Esteka elkarteak aurkeztu duen uko-egitea onartzea; hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu zituen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari egin zaio uko. 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez eman zen diru-laguntza hori, zehazki, mila bostehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita hiru zentimo (1.546,43), elkarteak aurkeztutako proiekturako («Atención, acompañamiento, inserción y orientación laboral, y asistencia jurídica y psicosocial a mujeres víctimas de la violencia de género», ASO/48/2010 espedientea).

Bigarrena. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.

Genero-indarkeriaren Biktimei

Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik