- ERABAKIA, 2010eko urriaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kide bat ordezkatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2010eko urriaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kide bat ordezkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 65
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/05
- Argitaratze-data: 2011/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko otsailaren 25eko Aginduak (2009ko martxoaren 6ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak ematea arautu eta horien deialdia egiten du.
Honako hau xedatzen du agindu horretako 18. artikuluak: «Balorazio Batzorde bati dagokio aurkeztutako eskaerak aztertzea eta Agindu honetan ezarritako esleipen- eta kuantifikazio-irizpideei jarraiki eskaera horiek balioztatzea».
Gizarte Ongizateko zuzendariaren 2009ko maiatzaren 5eko Ebazpenez (2009ko maiatzaren 28ko EHAA, 100. zenbakia) Balorazio Batzorde horretako kideak izendatu ziren, eta horietako bat absente dago, egun eta behin-behinekoz, bere lanpostutik.
Beharrezkoa denez Balorazio Batzordearen deialdia egitea orduko hartan aztertu eta ebaluatu ez ziren eskabide zenbait aztertu eta ebaluatzeko, egun absente dagoen organoko kidearen ordezkoa izendatu behar da.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko haur-eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak ematea arautu eta horien deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko otsailaren 25eko Aginduko 18. artikuluan jasotako Balorazio Batzordeko kide izendatzea Jone Larrauri Lasuen Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako Administrazio Kudeaketako teknikaria Unai Bikandi Markaida ordezkatzeko, zein behin-behinekoz absente baitago bere lanpostutik.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
ALFONSO GURPEGUI RUIZ.


