- EBAZPENA, 2010eko urriaren 6koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Javier Escalada Aranguren lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Fundación Unicef-Comité País Vasco entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 6koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Javier Escalada Aranguren lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Fundación Unicef-Comité País Vasco entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5629
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/06
- Argitaratze-data: 2010/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, Fundación Unicef-Comité País Vasco entitateari 15.355,80 euroko laguntza eman zitzaion, Javier Escalada Aranguren lankide boluntarioari beka emateko, entitatea Kolonbian egiten ari zen proiektuan parte har zezan. Ondoren, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 29ko Ebazpenean, aipatu laguntza luzatzea onartu zen eta emandako diru-laguntza 30.355,80 euro izatera pasatu zen.
2010eko irailaren 13an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea iritsi zitzaion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.
Lankide boluntarioak 11 hilabetez jaso du onartutako laguntza. Hori dela eta, 1.250 eurori uko egiten zaio. Eta beraz, entitate onuradunak 1.250 euro itzuli beharko ditu.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Javier Escalada Aranguren lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori Fundación Unicef-Comité País Vasco entitateak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. 1.250 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 1.250 euro itzuli beharko ditu.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 6a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


