Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 6koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (438/2010-D Prozedura Laburtua) interesa izan lezaketenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 6koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (438/2010-D Prozedura Laburtua) interesa izan lezaketenak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5713
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/06
  • Argitaratze-data: 2010/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (438/2010-D Prozedura Laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko apirilaren 13ko Ebazpenen kontra aurkeztu da; ebazpen hauen bitartez, 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenez (irailaren 4ko EHAA, 170. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako, Epaimahai Kalifikatzailearen 2010eko otsailaren 25eko Erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dira. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko urriaren 6a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik