- 2655/2010 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baitira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin betiko destinoak esleitzen; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Otorrinolaringologiako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2655/2010 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baitira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin betiko destinoak esleitzen; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Otorrinolaringologiako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5314
- Xedapen-zk.: 2655
- Xedapen-data: 2010/10/06
- Argitaratze-data: 2010/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak (fakultatibo horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan dute destinoa).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Otorrinolaringologiako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.
Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean ageri da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Otorrinolaringologiako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean ari bada, aurreko paragrafoan aipatutako epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari,hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
30567281 Ibarguchi Alvarez, M. Aranzazu 46,8500
72569146 Ruiz de Galarreta Perez de Arrilucea, Juan Carlos 45,7500
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUA JAKINTZA BERARIAZKOAK
PUESTO FUNCIONAL: F.E. MÉDICO OTORRINOLARINGOLOGÍA CONOCIMIENTOS ESPECÍFICOS
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
LISTADO DEFINITIVO DE ADMITIDOS
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS GUZTIRA
TOTAL
11919857 Valcarcel Martín, Francisco gai jakintza berariazkoetan /
apto conocimientos específicos
Ez dago baztertutakorik / No hay excluidos
30567281 Ibarguchi Alvarez, M. Aranzazu Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
72569146 Ruiz de Galarreta Pérez de Arrilucea, Juan Carlos Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUA - JAKINTZA BERARIAZKOAK
PUESTO FUNCIONAL: F.E. MÉDICO OTORRINOLARINGOLOGÍA - CONOCIMIENTOS ESPECÍFICOS
DESTINOEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA
ASIGNACIÓN DEFINITIVA DE DESTINOS
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRI. DATA
FECHA PREC. LANALDIA
JORNADA
11919857 Valcarcel Martín, Francisco Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea, jakintza berariazkoak 2
Hospital Cruces Hospital Cruces, conocimientos específicos


