- EBAZPENA, 2010eko urriaren 7koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Amparo Beitia Martín andrea Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 7koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Amparo Beitia Martín andrea Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 5072
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/07
- Argitaratze-data: 2010/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Amparo Beitia Martín andrea Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2010eko urriaren 13tik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Barakaldo, 2010eko urriaren 7a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


