- EBAZPENA, 2010eko urriaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2010eko iraileko deialdian gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2010eko iraileko deialdian gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 5260
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/08
- Argitaratze-data: 2010/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2010eko iraileko deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2010eko otsailaren 22ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 60. zk., 2010eko martxoaren 30ekoa), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2010eko iraileko deialdian gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Gipuzkoako epaimahaiak egin du, bera izan baita azterketak epaitu dituena.
Bigarrena. Zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 8a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


