Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 13koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Legazpiko Udalerrian (Gipuzkoa), Guriditegi auzunean, PGL biltegirazteko zentro bat eta gas, MOP ¿ 2 bar, propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimenari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 13koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Legazpiko Udalerrian (Gipuzkoa), Guriditegi auzunean, PGL biltegirazteko zentro bat eta gas, MOP ¿ 2 bar, propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 6434
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/13
  • Argitaratze-data: 2010/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 20/29363 - CGF 2009/2.

CEPSA Gas Licuado SAren izenean eta ordez (Ribera del Loira kalea 50, Madril 28042) Pedro Pablo Zubillaga Lópezek, 2009-10-26an, Industriako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan honako baimen administratiboa eskatu zuen: Legazpiko Udalerrian (Gipuzkoa), Guriditegi auzunean, PGL biltegirazteko zentro bat eta gas, MOP 2 bar, propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko dena. Eskabidearekin batera, eraikuntza-proiektua aurkeztu zen, eskudun teknikariak idatzia eta behar bezala bisatua.

Naturgas Energia Distribución SAUren idazki bat 2010-09-17koa aurkeztu zuen CEPSA Gas Licuado SAk, non adierazten baitzuen ados zela, CEPSa baltzuak Legazpi udalerriko Guriditegi auzunerako eskatutako obraren exekuzioarekin.

Eta 2009-12-15ean, jatorrizko proiektuaren beste eranskin bat eta eskatutako agiri teknikoak aurkeztu ziren; hala, bete egiten baitzen, 2009-11-3an, Industriako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskatutakoa.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritzako Sailaren 1988-05-26ko Aginduaren bidez (1988-06-1eko EHAA, 106. zk.), Gasdoc SAri ondoko zerbitzu publikoa emateko administrazio-emakida esleitu zitzaion: Gipuzkoako Lurralde Historikoan, zenbait udalerrietan, besteak beste, Legazpin, etxe eta komertzioetarako gas-horniketarena, alegia. Akziodunen Batzar Orokorraren erabakiz, Gasdoc SAk izena aldatu zuen, Naturgas SA izena hartuaz.

  2. Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 28ko 123/1996 Dekretuaren bidez (1996-05-30eko EHAA), xurgapenaren bidetik bategitea onartu zen; eta horren arabera, Euskadiko Gas Baltzua BAk xurgatu egin zuen Naturgas SA baltzua.

  3. 1996-12-12ko Ebazpenaren bidez (1997-01-14ko EHAA, 8. zk.), Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Euskadiko Gas Baltzua Baren aldeko transferentzia bat baimendu zuen, hau da, Naturgas SAri esleitutako administrazio-emakidei zegokiena; zertarako-eta Gipuzkoako lurraldean, besteak beste Legazpiko udalerrian, etxe eta komertzioetarako gas-horniketa egiteko.

  4. Naturcorp Multiservicios SAk egindako xurgapenaren bidez, beherago zehaztutako sozietateek bat egitea formalizatu zen eskritura publikoan, 2003ko abenduaren 31n. Direlako sozietateak: Naturcorp Multiservicios SA, Sociedad Unipersonal, Gas de Asturias SA, Sociedad Unipersonal, Sociedad de Gas de Euskadi SA, Gas Figueres SA, Sociedad Unipersonal y Donostigas SA, Sociedad Unipersonal por Naturcorp Multiservicios SA.

  5. Gasa banatzeko negozioari doakion ekoizpen-jarduera entregatuaz Naturcorp Multiservicios SAk egindako ekarpenaren ondorioz, Naturcorp Redes SAU sozietatea eratu zen, 2003ko abenduaren 31ko eskritura publiko batez, eta hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinarazi zitzaion, hain justu ere urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluaren 2. paragrafoarekin bat etorriaz eta helburu honekin: Euskadiko Gas Baltzua BAri emandako administrazio-titularitate guztien transmisioa Naturcorp Redes SAUren alde egin zela ulertzeko, alegia.

  6. 2005eko azaroaren 4an, Naturcorp Redes SA baltzuaren izena aldatu zen, Naturgas Energía Distribución SAU delakoaz ordeztuaz izen hura, eta aldaketa hori Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu zen, 2005eko abenduaren 12an.

    Ebazpenak oinarri hauek ditu:

  1. Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2009-09-24ko EHAA, 184. zenbakia).

  2. Batetik, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-8ko BOE) eta, bestetik, gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta baimen-prozedura arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (2002-12-31ko BOE) ezartzen dutenez, gasa banatzeko sareak eraikitzeko beharrezkoa da aldez aurretiko administrazio-baimena.

  3. Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi teknikoa eta horren ICG (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak (2006-09-4ko BOE).

  4. Gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuak (1998-06-26ko EHAA), besteak beste, honakoak izapidetzeko prozedura ezartzen du: B presio ertainaren bidez garatutako hiri eta hiriarteko sareak eta poligono industrialak.

  5. Eusko Jaurlaritzako lehengo Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industria, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren 1998-01-12ko Instrukzioa, zeina gas kanalizatuko hargune eta sareetarako administrazio-baimenen espedienteak izapidetzeari buruzkoa baita.

    Informazio-erakustaldia egina dago, hain justu ere 2010-02-11ko El Diario Vasco-ren edizioan, 2010-02-11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (27. zk.) eta 2010-03-11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (48. zk.) eginez argitarapenak.

    2010-04-9n amaitutako informazio-erakustaldiaren barruan, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan ez da aurkeztu proiektuari buruzko alegaziorik, ez eta CEPSA Gas Licuado SA aurkeztutakoekiko lehia libreko eskabiderik edo proiekturik ere. Aipatu informazio-erakustaldi horren barruan, 2010-02-23an, Uraren Euskal Agentziak honakoak igorri zituen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzarea: biltegiratze-zentroari buruzko kondizionamendu batzuk, eta, halaber, Urola ibaiaren zubi gainetik kanalizazioa pasatzeari dagokionez. Eta 2010-03-2an, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak helarazi egin zizkion kondizionamendu horiek CEPSA Gas Licuado SA enpresari, eta horretaz gain, erakunde haren aurrean baimen egokia izapidetu beharra jakinarazi zion, eta 15 egun ere eman zizkion alegazioak aurkezteko. CEPSA Gas Licuado SAk ez zuen aurkeztu alegaziorik Uraren Euskal Agentziak ezarritako kondizionamenduez.

    Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta,

  1. Legazpiko Udalerrian (Gipuzkoa), Guriditegi auzunean, gas propano kanalizatua, MOP 2 bar, banatzeko sarea eta PGL biltegiratze-zentro bat eraikitzeko baimena ematea CEPSA Gas Licuado SA enpresari.

    Banaketa-sarearen eta PGL biltegiratze-zentroaren ezaugarriak honakoetan zehazten dira: proiektuaren memoria, plano eta eranskinean, eta honako hauek dira:

    Biltegiratze-zentroa.

    Ezaugarri oinarrizkoak: airetiko gordailu 1, 4.880 litroko edukiera duena.

    Kokapena: Etxaburua deritzon lursail partzela, titularrak Legazpiko udalari lagatakoa, espedientean jasotako lagapen-agiriaren bidez hain justu ere.

    Aurrekontua: 2.450 euro.

    Banaketa-sarea.

    Trazadura: Banaketa-sarea Biltegiratze Zentroaren irteerako balbulan hasten da. Puntu horretan, DN-40 mm-rekin egindako sareak ekialderantz joko du 15 m-tan, Urola ibaiko zubiaren garaierara ailegatu arte. Puntu horretan bi adarretan banatuko da, lehena iparralderantz joango da, gutxi gorabehera 40 m-tan, Zubiaurre baserriari zerbitzua emateko. Bigarren adarrak hegoalderantz egingo du, gutxi gorabehera 60 mtan, zubia zeharkatuaz eta inguru horretako baserrientzako harguneak utziaz. Guzti hori zehazturik da plano baten, zehazki, José Luis Abururuza Jauregui Industria Ingeniari Teknikoak aurkeztuaz gain, 2009-07-6an Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoak bisatutakoan, 4/09/00509 zenbakiarekin; dena ere, jasoa dago aurkeztutako proiektuan.

    Banaketa-sarearen luzera: 150,80 m, DN-40 mm-tan.

    Hargune-adarrak: 6 adar, DN-32 mm-tan (10,50 m).

    Hodien materiala: PE 80 polietilenoa, SDR-11, DN 40 eta 32 mm-koa.

    Aurrekontua: 4.413 euro.

    Eragiketako presio maximoa: MOP 2 bar (gas naturalarekin bateragarria den sarearen diseinua).

  2. Legazpiko Udalerriko Brinkola auzunean (Gipuzkoa), Guriditegi izeneko lekuan, gas kanalizatuaren horniketa egiteko Erakuntza Proiektua delakoarekin eta bere eranskinarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira instalazioak, hau da, ebazpen honen bidez baimentzen direnak; José Luis Aburuza Jauregui Industria Ingeniari Teknikoak egin zituen proiektu eta eranskin horiek, eta 2009-07-6n Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoak bisatu, hain hustu ere 4/09/00509 zenbakiarekin proiektua, eta 4/09/00994 zenbakiarekin proeiktuaren eranskina.

  3. Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epearen barruan, CEPSA Gas Licuado SAk 137,26 euroko fidantza aurkeztu beharko du, bere obligazioak konplituko dituela bermatzeko. Fidantza hori Euskal Herriko Gordailu Kontu Nagusian osatu beharko da, eskudirutan, estatuko baloreetan edo banku-abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Instalazioak baimendu eta eraiki eta eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta formalizaturik, fidantza itzuli egingo zaio CEPSA Gas Licuado SAri.

  4. Baimendutako instalazioak martxan jartzeko epea hauxe izango da: baimenaren datatik harako hogeita lau (24) hilabetekoa.

  5. Cepsa Gas Licuado SAk behar bezalako hornikuntza egin beharko du, eta instalazioen mantentze-zerbitzu egoki eta eraginkorra eskaini; hots, konponketak, erreklamazioak eta, oro har, erabiltzaileekiko arreta; halaber, baimendutako instalazioak zaintzearen eta haiek ongi funtzionatzearen arduradun izango da.

  6. Baimen honek ez du salbuesten obrak egiteko beste baimen eta lizentzia beharrezkoak udalenak, probintzialak, etab. izan beharretik; batez ere, Urola ibaiaren inguruan izatearen edo hura zeharkatzearen ondorioz UEAk eman beharreko baimen edo lizentzietatik, eta eskatzaileak aipatutakook izateko obligazioa du.

  7. Sarea martxan jartzeko, CEPSA Gas Licuado SAk ziurtapen egokiak aurkeztu beharko ditu proba eta obra-zuzendaritzenak barne Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Industriako Lurralde Ordezkaritzan.

  8. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 13a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik