Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan azaltzen den diru-kopurua handitzen duena. Agindu horren bidez, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan azaltzen den diru-kopurua handitzen duena. Agindu horren bidez, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5633
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/14
  • Argitaratze-data: 2010/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28eko Aginduak (EHAA, 153. zk., 2010eko abuztuaren 11koa) Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egin zuen.

Kontuan izanda aurkeztu den eskabide-kopurua, dirulaguntzen onuradun gerta daitezkeenek garatuko dituzten egitasmoen garrantzia eta, ondorioz, eskatutako diru-laguntzen zenbatekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak, Agindu honen lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusten denari jarraiki, beharrezkotzat jo du aipatutako Aginduan azaltzen den diru-kopurua moldatzea. Egingo den aldaketa Aginduaren xedera zuzendutako diru-kopurua handitzea izango da. Izan ere, hori eginez, egitasmoen bideragarritasuna bermatu ahal izango da. Badago horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan behar den besteko aurrekontu-dotazio egokia.

Hori dela eta, hau

2010eko uztailaren 28ko Aginduaren 2.2 artikuluan azaltzen den diru-kopurua moldatzea, Agindu bereko lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren babesean. Ondoko era honetan geratuko da idatzita:

  1. Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzeko kredituaren zenbateko orokorra hirurehun eta hogeita bost mila (325.000) eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.