Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2010eko uztailaren 29ko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen honen bitartez, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario Kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten zen (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.) - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2010eko uztailaren 29ko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen honen bitartez, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario Kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten zen (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.)

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5193
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/18
  • Argitaratze-data: 2010/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bitartez, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario Kategorian sartzeko 20 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.

Hautaketa-prozedura horretan, barne promozioko oposizio-lehiaketa erabiliko da. Prozedura hori beste aldi batekin osatuko da, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egingo baitira.

Beharrezkoa da deitutako hautaketa sistemaren fase desberdinen balioa egokitzea uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 18. artikuluak xedatutakoaren arabera. Beraz, ondorengoa

Lehenengoa. 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaz egindako deialdiaren seigarren oinarria aldatzea.

Ildo honetatik, oinarri honetan azaltzen den proba psikoteknikoa 0tik 260ra bitartean baloratuko da eta, gainditzeko, gutxienez 130 puntu atera beharko dira.

Era berean, oinarri honetan azaltzen den eskumen profesionalen ebaluazio proba ere, 0tik 260ra bitartean baloratuko da eta gainditzeko gutxienez 130 puntu atera beharko dira.

Bigarrena. 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaz egindako deialdiaren zortzigarren oinarriaren lehen idatz-zatia aldatzea.

Ildo horretatik, euskararen jakite-maila merezimendu bezala baloratuko zaie Ertzaintzaren I. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta daukatenei, 75 puntu emanda.

Hirugarrena. Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio, eta haren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo edo zuzenean aurka egin ahal izango da administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da bide jurisdikzionalera jo, espresuki hala erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte, administrazioaren isiltasuna dela-eta.

Interesdunak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazio Auzitarako Epaitegiari zuzenduta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 14. artikuluarekin bat etorriz. Horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arkaute, 2010eko urriaren 18a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.