- EBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Sariaren 2010eko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Sariaren 2010eko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 5286
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/18
- Argitaratze-data: 2010/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Instituzional
Testu legala
Laneko Arriskuen Prebentzioa arautzen duen azaroaren 8ko 31/1995 Legeak, bere 5. artikuluaren 3. paragrafoan, ezartzen du Herri Administrazioek ekintzak sustatuko dituztela laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko, laneko arriskuak murrizteko, babesteko modu berriak ikertzeko edo bultzatzeko, eta prebentziorako egitura eraginkorrak sustatzeko. Horretarako, programa espezifikoak ezarri ahal izango dituzte, erregelamenduetan zehaztuko diren pizgarrien bidez; pizgarri horiek enpresa txiki eta ertainei zuzenduta egongo dira bereziki.
Halaber, aurten, 2007-2010 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Plan Zuzentzailean zehaztutako lehentasunezko helburuen artean daude, batetik, poliki-poliki prebentziozko kultura unibertsala barneratzea, oraingo eta etorkizuneko lan-merkatuaren osagai guztien artean enpresa-kudeaketan integratua; eta bestetik, prebentziorako sistema, teknika eta tresnak ezartzen dituzten eragileentzako ezagutza erabilgarriaren sorkuntza eta pilaketa sustatu eta kudeatzea. Ondorio horietarako, enpresa-kudeaketan prebentziozko kultura bultzatzeko eta sortzeko, bidezkoa da Laneko Arriskuen Prebentzioan Saria ematea, ebazpen honetan ezartzen den moduan.
Hori guztia dela eta, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari dagozkion eskumenen artean baitago, Laneko Arriskuen Prebentziorako 2010eko Saria deitu eta arautzen da.
Horren ondorioz, hau
Laneko Arriskuen Prebentziorako Sariaren 2010eko deialdia egitea, ebazpen honen eranskinean argitaratzen diren oinarrien arabera.
Lehenengoa. Ebazpen honetan xedatu gabekoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpen hau eman duen organoak egoitza duen barrutiko administrazioarekiko auzietako epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Barakaldo, 2010eko urriaren 18a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.
Lehenengoa. Xedea.
Deialdi honen xedea Laneko Arriskuen Prebentzioa Sariaren 2010eko deialdia egitea da. Sari horren xedea Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dauden enpresak edo erakundeak nabarmendu eta goraipatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan, laneko segurtasun eta osasunaren arloan, jarduera aipagarrian aritzeagatik nabarmendu direnak hain zuzen ere.
Sariak bi kategoria izango ditu. Honela, 50 langile baino gutxiagoko enpresak enpresa txikien kategorian arituko dira; 50 langile edo gehiago dituztenak, aldiz, enpresa handien kategorian.
Bigarrena. Sariaren ezaugarriak.
Diploma bat izango da saria eta, ohorezko aitorpena denez, ez du diru-laguntzarik izango.
Bi saridun egongo dira. Enpresaz gain, Prebentzioko ordezkariek ere gizartearen aitorpenaren saria jasoko dute, estatuatxo bat edo antzeko zerbait.
Saria esleitu gabe utzi ahal izango da.
Hirugarrena. Erakunde onuradunak.
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enpresek edo erakundeek jaso ahal izango dute ebazpen honen bidez deitutako saria, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan, laneko segurtasun eta osasunaren arloan, jarduera aipagarrian aritzeagatik nabarmendu direnek hain zuzen ere. Jarduera aipagarri horrek enpresak laneko segurtasun eta osasunaren arloan egiten dituen gainerako jarduerekin koherentzia izan beharko du.
Laneko arriskuen prebentzioan gertatutako ez-betetze larri edo oso larria dela-eta zehatuta dauden enpresek ezin izango dute parte hartu deitutako sariketan. Ez sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalik duten enpresek, ez Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku hori ezarrita daukatenek ere, ezin izango dute parte hartu deitutako sariketan.
Laugarrena. Jarduera aipagarriak.
Laneko segurtasun eta osasunaren arloko jarduera aipagarritzat honako hauek hartuko dira:
Irtenbide eta berrikuntza eraginkorrak prebentzioaren arloan; enpresan prebentzioa integratzeko balio dutenak eta jardueretan honako hauek aintzat hartuko dituztenak: lanaren antolamendua, ezaugarriak eta zailtasuna, lehengaiak eta laneko ekipoak eta langileen osasun-egoera.
Interesik handiena eta garrantzia berezia duten ikerketak, argitalpenak eta artikuluak; enpresetan prebentzioaren kultura ezartzeko eta integratzeko helburua izan eta prebentzioaren eraginkortasuna sustatzen dutenak, beti ere partaidetza eta lanaren antolamendua aintzat hartuta.
Laneko arriskuei aurre egiteko, lan-baldintza osasungarriak sustatzeko edo lantokian langileen prebentzio- eta osasun-maila igotzeko helburua duten jarduerarik onenak.
Bosgarrena. Hautagaitzak aurkeztea: modua eta epea.
Hautagaitzak aurkezteko eskabide arautua aurkeztu beharko da (deialdi honen I. eranskina). Eskabideak, behar dien agiriekin batera, Osalanen egoitzan Dinamita bidea zg., 48903 Barakaldo (Bizkaia) aurkeztu behar dira, edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako edozein bide baliatuz.
Enpresek aurkeztutako hautagaitzek prebentzioko ordezkarien oniritzia izan beharko dute nahitaez. Horretarako, parte hartzen duen enpresaren prebentzioko ordezkariek proposamenaren berariazko balioespena idatziko dute gutun batean.
Hautagaitzak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen honek ondorioak sorrarazten dituenetik.
Seigarrena. Sariaren kudeaketa.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egingo ditu deialdi honi dagozkion kudeaketa-lanak.
Zazpigarrena. Epaimahaia.
Saria emateko deliberazioak eta ebazpen-proposamena egin behar dituen Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
Confebask-eko ordezkari bat.
Ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen ordezkari bana.
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkari bat.
Epaimahaiko lehendakari lanetan Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuak jardungo du, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izango da idazkaria.
Batzarretan, eztabaidetan eta erabakiak hartzerakoan Epaimahaia baliotasunez osatzeko, beharrezkoa izango da gutxienez kideen erdia bertan izatea.
Botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak, eta lehendakariak sor daitezkeen berdinketak ebatzi ahal izango ditu. Idazkariak egiten diren jardueren eta hartzen diren erabakien akta egingo du. Aktan sarien epaitza arrazoitzen duen irizpena azalduko da, eta horretan oinarrituko da sariak emateko proposamena.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan xedatutako kasuetan, epaimahaikideek abstenitu beharko dute, eta errefusatu ahal izango dira.
Epaimahaiaren osaera, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren bidez jakinaraziko da.
Zortzigarrena. Esleitzeko irizpideak.
Honako irizpide hauek izango dira kontuan sariak emateko:
Amaitutako ekimenak izatea (10 puntu gehienez).
Nabarmenak izatea edo gertaera bereizlea eta berritzailea izatea (25 puntu gehienez).
Duen jasangarritasuna baloratuko da (10 puntu gehienez).
Beste enpresa batzuetara transferitzeko ahalmena baloratuko da (10 puntu gehienez).
Duen eragina eta iraunkortasuna baloratuko da (10 puntu gehienez).
Enpresaren jardueretan eta mailetan prebentzioa nola integratzen den baloratuko da (12,5 puntu gehienez).
Enpresa-jardueren koordinazioa baloratuko da (10 puntu gehienez).
Langileen parte hartzea baloratuko da (12,5 puntu gehienez).
Bederatzigarrena. Nahitaezko agiriak.
Hautagaitzak Osalaneko zuzendari nagusiari igorriko zaizkio, honako agiri hauekin batera:
Administrazio-agiriak:
Eskabide arautuaren inprimakia (I. eranskina).
Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiri eguneratua, edota, kooperatiba-sozietateen kasuan, behar den entitatearena, erakunde eskatzaileak dagozkion zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzeko. Eskabidearen ordez soilik behar bezala zigilatutako idazki bat aurkeztu ahal izango da, zeinetan jasoko baita ziurtagiria eskatua dela. Zor bat atzeratzea lortua duen entitate edo enpresak, ordainketak eguneratuta dauzkala iritziko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
Zinpeko aitorpena, erakundeak sexu-diskriminazioagatiko zehapen administratibo edo penalik, eta diru-laguntzak edo laguntzak banatzeko deialdietan parte hartzea debekatzen dion zehapenik ez duela azaltzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez.
Eskatzailearen ordezkapen-ahalordearen fotokopia.
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena (II. eranskina), bertan honako hau azaltzeko: deialdi honen data baino lehenagoko bost urteetan, erakundeak ez duela jaso epai irmoen bidezko zigorrik jaso laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delituak egin izanagatik eta, halaber, arlo horretan arau-hauste administratiboak egiteagatik zigorrik jaso gabea dela. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudiak ezarritako ondoko betekizunak betetzen direla ere azaldu beharko da:
Prebentzioa antolatzeko modalitate bat baliatuz, Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egin izana, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta urteko prebentzio-plangintza egin izana.
Hala eskatzen duten antolaketa-modalitateetarako ezarritako Prebentzio Sistemaren Auditoretza egin izana, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera 604/2006 Errege Dekretuak eta 337/2010 Errege Dekretuak aldatua.
Agiri teknikoak. Proposamengileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Ekintzaren laburpena (250 hitz gehienez) eta egun seinalatuak.
Ekintzaren edukia (10 folio gehienez).
Bermeak eta erreferentziak, baldin badagozkie.
Eskabidearekin batera, interesgarriak izan daitezkeen prentsa-artikuluak, argitalpenak, argazkiak, material grafikoak, foiletoak edo antzeko materialak ematea gomendatzen da.
Bestelako agiriak.
Enpresaren prebentzio-ordezkariek egindako balioztapen-gutuna aurkeztu beharko dute hautagaitzek.
Hamargarrena. Eskabidean egon daitezkeen hutsen zuzenketa.
Aurkeztutako hautagaitzak osorik beteko ez balira, edo aurreko artikuluan eskatutako nahitaezko administrazio-agiriren bat faltako balitz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, 10 eguneko epean, atzemandako hutsa zuzentzeko edo falta den nahitaezko dokumentazioa aurkezteko eskatuko dio erakunde interesdunari. Horretaz gain, eskatzaileari ohartaraziko zaio, horrela egin ezean, eskabidea ezetsi egingo dela; eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 eta 71.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Hamaikagarrena. Sariaren ebazpena.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko du saria nori eman, epaimahaiaren proposamena aztertu ondoren. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honen karietara egindako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori amaituta, interesdunak inongo jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Emateko ebazpenaren ondorioz, saria esleitu gabe utzi ahal izango da, epaimahaiak proposatutako hautagaiek goraipamena ez dutela merezi uste badu.
Hamabigarrena. Saria emateko ekitaldia eta zabalkundea.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak antolatuko duen ekitaldi ofizial batean emango zaio saria goraipatutako erakundeari.
Saritutako erakundeak hartu duen sariaren aipamena egin ahal izango du idazpuruetan, iragarkietan eta memorietan, saria eman zitzaion urtea azaldu beharko duelarik; era berean, edozein komunikabidetan argitaratu edo zabaldu ahal izango du saria eskuratu izana.
Hamahirugarrena. Ez-betetzea.
Deialdi honetan ezarritako betebeharrak eta deialdiari ezar dakizkiokeen bestelako arauetan xedatutakoa betetzen ez bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena bete beharko da eta, hala dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.
DEIALDIAREN I. ERANSKINA
ESKABIDE-EREDUA
jaunak/andreak NAN-zenbakia duenak ,
enpresaren legezko ordezkari denak
Sozietatearen izena IFZ: ................................;
Helbide soziala: PK:
Udalerria: Lurraldea:
Langile-kopurua, guztira: Http:\\
Telefonoa: Faxa: E-posta:
Jarduera-arloa: CNAE-93:
Lantokiak:
Kalea eta zenbakia: PK:
Udalerria: Lurraldea:
Langile-kopurua lantoki bakoitzean:
Harremanetarako pertsona:
Eskabide hau aurkezten du:
Laneko Arriskuen Prebentziorako Sarirako, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2010eko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez egindako deialdian parte hartzeko eskabidea.
....................................................................(e)n, 2010eko ....................................ren .(e)(a)n
Sinadura eta zigilua
OSALANeko zuzendari nagusia,
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales
DEIALDIAREN II. ERANSKINA
ZINPEKO AITORPEN EREDUA
jaunak/andreak NAN-zenbakia duenak ,
enpresaren izenean IFZ: ................................;
Honako hau aitortzen du:
Egun bere plantillan ............................................ langile daudela.
2009ko abenduaren 31n ..................................................... euroko fakturazioa zuela.
Enpresak ez duela sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalik, ezta diru-laguntzak edo laguntzak banatzen dituzten deialdietan parte hartzea debekatzen dion zigorrik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez.
Deialdi honen data baino lehenagoko bost urteetan, enpresak ez duela zigorrik jaso, epai irmoen bidez, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delituak egin izanagatik, eta ez duela zehapen irmorik jaso arlo horretan arau-hauste administratiboak egin izanagatik.
Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentziorako Urteko Ekintza Plana egin dituela.
Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, aukeratu den prebentziorako antolaketa-modua honako hau dela: ..................................................... (*)
Laneko arriskuak prebenitzeko Sistemaren auditoria egin dela, hala eskatzen duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoena, 39/1997 Errege Dekretuaren 604/2006 errege Dekretuak eta 337/2010 Errege Dekretuak aldatua 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Halaber, konpromisoa hartzen du erakunde publikoetan zein pribatuetan proiektu honetarako eskatzen dituen laguntza guztiak ezagutarazteko.
....................................................................(e)n, 2010eko ....................................ren .(e)(a)n
Sinadura eta zigilua


