- EBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko 2010eko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko 2010eko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5320
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/18
- Argitaratze-data: 2010/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Ikusi da goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 27ko Agindua.
Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 9. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Patxi Mutiloa Aldazabal (Kiroletako zuzendaria).
Batzordekideak:
Elisabet Altube Bengoa (Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
Bakarne Agirre Arrieta (Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


