- EBAZPENA, 2010eko urriaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena; horren bidez Urdaibai Biosfera Erreserbaren lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako zaintza-akordioetarako diru-laguntzak, 2010. urterakoak ebazten eta ezagutarazten dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena; horren bidez Urdaibai Biosfera Erreserbaren lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako zaintza-akordioetarako diru-laguntzak, 2010. urterakoak ebazten eta ezagutarazten dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 5435
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/19
- Argitaratze-data: 2010/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko ekainaren 30eko Aginduaren bidez (2010eko uztailaren 21eko EHAA, 139. zenbakia), Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako zaintza-akordioetarako diru-laguntzak, 2010. urtekoak, iragartzen ziren.
Aginduko 11. artikuluan aurreikusitako Kalifikazio Epaimahaia bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2010eko urriaren 18an, eta horrekin batera, Aginduaren 12. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.
Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena iklusita eta Aginduaren 13. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.
Bigarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere. Bidezkoa balitz, sortuko diren material guztietan Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren aldetik emandako finantzaketa argi zehaztu behar da.
Hirugarrena. Diruz laguntzeko jarduera guztiak aurtengo 2010 ekitaldian hasi behar dira, eta amaitzeko epea egitasmoetan aurreikusten dena izango da, eta edozein kasutan, 2010eko abenduaren 31an, Agindu arautzailearen 5.2 artikuluarekin bat etorriaz.
Laugarrena. Onuradunei emandako diru kopuruaren % 60a ordaintzea dagokie, Agindu arautzailearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, artikulua berean xedatutakoari jarraituko zaio.
Seigarrena. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari; hilabeteko epea izango dute horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik zenbatzen hasita, hala ezartzen baitu Herri Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 114. eta 155. artikuluetan.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 19an.
Ingurumeneko sailburuordea,
NIEVES TERÁN VERGARA.
Euskal Espeleologoen Elkartea: «Lurralde zaintza akordio egitasmoa Goikoetxe leizea den gaineko lurzoruetan (Busturia)».
Eskatutako kopurua: 21.134,78 euro.
Emandako kopurua: 16.826,10 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Baso ustiapenak sortutako higadura prozesuak gelditzeko baso bideak kentzeko ekintzak Longanen (Bermeo)».
Eskatutako kopurua: 9.487,08 euro.
Emandako kopurua: 5.565,35 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Urunegoikoan bertako hesiak sortu (Muxika)».
Eskatutako kopurua: 9.289,85 euro.
Emandako kopurua: 5.449,65 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Aldekozea harrobia birgaitzeko eta mantentzeko ekintzak, Atxosten (Ereño)».
Eskatutako kopurua: 23.235 euro.
Emandako kopurua: 15.577,39 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Bertako basoa mantendu eta birgaitzea Mallukun (Busturia)».
Eskatutako kopurua: 6.887,08 euro.
Emandako kopurua: 4.905,87 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Bertako basoa mantendu eta birgaitzea Baldatikan (Forua)».
Eskatutako kopurua: 4.710,61 euro.
Emandako kopurua: 2.960,74 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Undabeitiako (Muxika) ibai KGTan birgaitze ekintzak».
Eskatutako kopurua: 8.340,02 euro.
Emandako kopurua: 6.639,77 euro.
Urdaibai Fundazioa: «Bertako basoa mantendu eta birgaitzea Undabeitian (Muxika)».
Eskatutako kopurua: 9.975,32 euro.
Emandako kopurua: 7.105,72 euro.
Basoa Fundazioa: «Ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko ekintzak Ereñon».
Eskatutako kopurua 1.345,89 euro.
Emandako kopurua: 1.015,11 euro.
Basoa Fundazioa: «Ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko ekintzak Muxikan, ameztia».
Eskatutako kopurua 26.262,23 euro.
Emandako kopurua: 18.707,37 euro.
Basoa Fundazioa: «Ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko ekintzak Muxikan, bertako landaredia».
Eskatutako kopurua 11.273,52 euro.
Emandako kopurua: 8.030,46 euro.
Basoa Fundazioa: «Ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko ekintzak Busturian».
Eskatutako kopurua 24.438,10 euro.
Emandako kopurua: 18.431,99 euro.
Basoa Fundazioa: «Ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko ekintzak Muxikan, harizti eta ibarbasoa».
Eskatutako kopurua 16.350,03 euro.
Emandako kopurua: 11.646,61 euro.
Busturiko udala: «Busturiako Bartolome Deuna auzuneko aintzineko herri landa bideak natura, kultura eta etnografia ikuspegitik berreskuratzeko egitasmoa».
Eskatutako kopurua: 58.645,50 euro.
Emandako kopurua: 24.573,49 euro.
Aranzadi Zientzia Elkartea: «Gautegiz-Arteagako Paduraren mugako lurzoruen zaintza».
Eskatutako kopurua: 38.858 euro.
Emandako kopurua: 32.564,36 euro.


