- EBAZPENA, 2010eko urriaren 19koa, Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena; horren bidez, prestakuntza eta ikerketarako beka bi esleitzen dira estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 19koa, Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena; horren bidez, prestakuntza eta ikerketarako beka bi esleitzen dira estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5562
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/19
- Argitaratze-data: 2010/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Eustateko zuzendari nagusiaren 2010eko uztailaren 9ko ebazpenaren bidez, prestakuntza eta ikerketarako beka bi deitu ziren estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan; horien deialdia 2010eko uztailaren 30eko EHAAn (146. zk.) argitaratu zen.
2010eko urriaren 7an egindako bilkuraren aktan jasotakoaren arabera, hautespen epaimahaiak, bidezko deliberazioak egin ondoren, bekak esleitzeko proposamena Zuzendaritza Nagusira bidaltzea erabaki zuen.
Era berean, aipatu deialdiko VI.4 oinarriaren arabera eta esleipendunek bekei uko egin dietelako edo beste edozein inguruabar gertatu delako sor daitezkeen gorabeherak aurreikuste aldera, epaimahaiak ordezko bekadunak izendatzeko proposamena egin zuen.
Hautespen epaimahaiaren proposamenak ikusita eta deialdiko VI.6 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, hauxe
Estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan prestakuntza eta ikerketarako beka jasoko dutenak honakoak dira:
Aritz Adin Urtasun.
Enara Galbete Ahechu.
Norbaitek bekari uko egiten badio edo beste edozein inguruabar gertatzen bada, jarraian ageri direnak ordezkari izendatuko dira (hurrenkera errespetatuaz):
Maria Garcia de Cortazar González.
Jordan Soubrier Benavides.
Federico Lampis.
Gonzalo Castro Alonso.
Irantzu Castro Moldes.
Jose Antonio Maiza Larrarte.
Ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Eustateko zuzendariaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-bideko errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Administrazioarekiko Auzietarako Vitora-Gasteizko Epaitegian, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 19a.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


