Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 20koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2010-2011 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 20koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2010-2011 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 5323
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/20
  • Argitaratze-data: 2010/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEren zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, dirulaguntzen deialdiak egingo dituelarik.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

  1. Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek 2010-2011 ikasturteko (2010eko urria eta 2011ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

  2. Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 21.550.000 euro, beraz. Halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera. Era honetan banatzen da kopuru hori:

    17.100.000 euro, 6. artikuluaren 1. puntuan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez-aurreko jarduera babesteko.

    1.190.000 euro, 6. artikuluaren 2. puntuan zehaztu euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

    1) 1.750.000 euro, 3. artikuluko 1. puntuan eta 6. artikuluaren 3.1. puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    2) 800.000 euro, 3. artikuluko 2. puntuan eta 6. artikuluaren 3.2. puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

    1. 710.000 euro, 6. artikuluaren 4. puntuan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

  3. Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, diru ekarpenik ematen bada, diru gehigarri horren banaketarako c) azpiatalak lehentasuna izango du beste hiruekiko (a), b) eta d)).

    Bestalde, azpiatal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego, horrelakoetan ere goian aipatu lehentasunak erabiliz.

    Hala ere, diru kopuru hori eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da diru-laguntza onuradunen artean, era honetan jokatuko delarik:

    1. azpiataleko kopuruak, beraiek bakarrik.

    1. , b) eta d) azpiataletakoak, proportzio berean hainbanatuz.

  1. Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, baldin eta bakoitzari ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  2. Beti ere, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Eskakizun orokorrak.

    1. HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egongo da eta datu guztiak egunean edukiko ditu.

    2. Zerga guztiak ordainduta edukiko ditu eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak.

    3. Eskariarekin batera, ebazpen honen 3. artikuluan ezartzen diren agiriak zuzen bete eta ekarri beharko ditu.

    4. Finantzazio publikoa (Europako edo Estatuko erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste erakunde autonomoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70a izango da.

    5. Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

  2. Betekizun akademikoak.

    Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenean ezarritakoa bete beharko dute, baldin eta HABEk eskainitako dirulaguntza jaso nahi badute. Ebazpen horren bitartez, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek HABEk deitutako dirulaguntzak jasotzeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten dira.

  1. Ikasturte osoko eskaria.

    Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko dizkiote dirulaguntza-eskariak, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren legezko ordezkariak sinatuta. Eskariak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berezko hamabost egunekoa izango da. Eskariok I. eranskinaren ereduaren arabera bete eta honako agiri hauekin batera aurkeztuko dira:

    1. 2010-2011 ikasturtean guztira emango diren talde-orduen eta ikasle-orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina).

      2010-2011 ikasturterako, benetan hasitako ikastalde eta ikasleen arabera aurreikusten diren guztirako orduekin bat etorri beharko du eskariko orduen kopuruak.

      HABEk berak euskaltegiratzen dituen HABErekin hitzartutako erakundeetako langileak trebatzeko bai aurrez-aurreko taldeak eta bai autoikaskuntza bidezko ikasleak ere, hiri bakoitzean mota horretako zerbitzua eskaintzen duten euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen artean bere ekimenezko jarduera onargarriaren arabera proportzionalki banatuko ditu HABEk (aurrez-aurreko taldeak, horrelakoetan aurreko ikasturtean benetan emandako eskola-ordu onargarrien arabera, eta beste horrenbeste autoikaskuntzakoak). Horrelakoetan, euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroa derrigortua egongo da HABEk erakunde bakoitzarekin hitzartutako baldintza bereziak betetzera (ezarritako eskola-egutegian aurreikusitako egun guztietan eskolak eman beharra barne).

    2. Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak zergak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria Foru Ogasunak emana.

    3. Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

    4. Euskaltegiaren edo autoikaskuntza zentroaren ordezkariaren zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz (IV. eranskina).

      Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

  2. Ikasturte erdiko eskaria.

    HABErekin hitzarmena duten erakundeetako ikaslez osatuta HABEk berak euskaltegiratutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du 2011ko martxoaren 11ko epemugarekin, jatorri horretakoak izaki, ikasturte osoko eskaria egin ondoren hasi diren taldeei dagokien dirulaguntza eskatu ahal izateko. Eskari hau dagokien euskaltegiek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko diote, euskaltegiaren legezko ordezkariak sinatuta, I. eranskinaren ereduaren arabera bete, eta talde/orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina) aurkeztuz.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

  1. Euskaltegien bere ekimenezko aurrez-aurreko jarduera.

    Euskaltegi bakoitzari dirulaguntzatarako onartuko zaizkion aurrez-aurreko talde-orduak 2009-2010 ikasturtean bakoitzak benetan eman dituen onargarri berak izango dira, ikasturte honetarako eskatutakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    • 7ko alde hori gainditzen bada, bai gora eta bai behera, ordu onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere. Deialdi honetako diru-baliabideek igoera osoari erantzutera heltzeko aukera ematen ez badute, hainbanatu egingo dira hauek.

      2009-2010 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien kasuan, Ebazpen honen 3. artikuluko 1.a) puntuan ezarritako irizpidearen arabera eginiko eskariko orduak izango dira horrelakoaren abiapuntu.

      1. Euskaltegien aurrez-aurreko ikastaldeen dirulaguntzak bi zati izango ditu: oinarrizko modulua eta ratioarengatiko gehigarria.

        1. Oinarrizko modulua: Euskaltegiaren eskarian onartzen diren talde-ordu bakoitzeko oinarrizko modulua 36,50 eurokoa izango da. Modulu hau aplikatuko zaie HEOKaren 4. mailako talde onargarrietako tutoretza saioei ere.

        2. HABEren dirulaguntzapeko taldeetan, euskaltegiaren beraren ekimenezkoetan, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren tamainari Ebazpen honen Xedapen Iragankor Bakarraren 2.2. puntuaren arabera dagokion ratioagatiko abiapuntutik gorakoa bada, talde-orduak aldearen puntu bakoitzeko 1,92 euroko gehigarria izango du. Ratio hau urriaren azken lanegunean neurtuko da.

      2. Uda-barnetegien kasuan, egun osoko pentsioagatik (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria), eguneko eta ikasleko 17,77 euroko laguntza izango dute.

  2. Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera.

    Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro bakoitzari dirulaguntzatarako onartuko zaizkion autoikaskuntzarako matrikulak 2009-2010 ikasturtean bakoitzak benetan eman dituen onargarri berak izango dira, ikasturte honetarako eskatutakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

    • 7ko alde hori gainditzen bada, bai gora eta bai behera, matrikula onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere. Deialdi honetako diru-baliabideek igoera osoari erantzutera heltzeko aukera ematen ez badute, hainbanatu egingo dira hauek.

      2009-2010 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, Ebazpen honen 3. artikuluko 1.a) puntuan ezarritako irizpidearen arabera eginiko eskariko orduak izango dira horrelakoaren abiapuntu.

      Autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasleen jarduera, HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluko 3.a) puntuan zehaztutako modulu estandarra osatu duen ikasleko 780,00 eurotan babestuko da. Ikasturte erdiko (edo 100 orduko) ikastaroa burutzen duen ikasleko 390,00 eurotan babestuko da. Modulu hauek proportzionalki egokitu egingo dira, ikastaro-modulu onargarria izanik ere, jarduera osoa burutzen ez duen ikasleko.

  3. Hitzarmenpeko jarduera.

  1. HABErekin hitzarmena duten Erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratu eta ikasturte osoko eskarira bildutako taldeetako modulua, euskaltegiaren egoitzaren batean emandako talde-orduko 38,42 eurokoa izango da. Hitzartutako erakundearen beraren lokaletan emandako talde-orduko modulua 32,65 eurokoa izango da.

  2. Aurreko modulu berak erabiliko dira ikasturte erdiko eskarira biltzen diren HABErekin hitzarmena duten Erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratzen dituen taldeetarako.

  1. Barnetegi iraunkorretako ikastaroen kasuan, eskolarako modulu horrez gain, eguneko 5,56 euroko modulua aplikatuko da pentsio erdia bada (bazkaria) eta eguneko 17,77 euro pentsio osoa denean (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria). Pentsio osoko ikasleen kasuan, ikastaroak dirauen bitartean eta euskaltegiak bideratuta, familia euskaldun batean bizi diren ikasleen kasuan, ikasle eta eguneko 5 euroko gehigarria jasoko du euskaltegiak.

  1. Ikasturte osorako ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte osorako eskariaren arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaizkio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena 2010eko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  1. Ikasturte erdiko ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte erdirako eskariaren arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaizkio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da, eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

  1. Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2010-2011 ikasturteko jardueraren oinarri.

  2. Ikasturteko behin betiko datu errealak (emandako eskolak eta pentsio-egunak) eta gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza-kopurua erabakitzeko baliatu den edozein baldintzak behera egin duela ikusten bada, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu egingo da, HABEren zuzendari nagusiaren kitapen ebazpenaren bitartez laguntza-kopuruak doituz, era honetan jokatuko delarik:

  1. Emandako talde- eta ikasle-orduak eta pentsio-egunak esleitutakoak baino gutxiago izan badira, horiek hartuko dira aintzat (bere ekimenezko jarduerari dagokionean, ebazpen honen 6. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan finkatu irizpideak aplikatuta).

  2. Dirulaguntzaren ebazpenean esleitutako talde-ratioak behera egin badu ikasturtean zeharreko batezbestekoan, azken hau hartuko da aintzat, taldeak berregitearen ondorioz jaitsi bada ratioa.

  3. Erabakitako diru-kopurua zuritzen ez bada edota 2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako % 70eko muga gainditzen bada, doitu egingo da, era berean, erabakitako dirulaguntza.

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

  1. Ikasturte osoko dirulaguntzen ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 45 arte ordainduko da gehienez. Dirulaguntzaren ebazpenean onuradun guztientzako ordainketa honen zenbatekoa finkatuko da eta horretarako ehuneko berbera erabiliko da, beti gainditu gabe aipatu % 45a.

  2. Ikasturte osoko ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 35 2011ko martxotik aurrera ordainduko da, 2010eko urritik aurrerako gastuen bitartez, lehen ordainketan jasotako dirulaguntza osoa egoki zuritu ondoren.

  3. Ikasturte erdiko ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.

  4. Ikasturte osoko ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen ebazpenaren araberakoa, hala behar denetan.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantziazioa gertatzen ez bada.

  2. Gain-finantziazioa gertatuko balitz, edota finantziazio publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

  1. HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, jarraian adierazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa emandako dirulaguntza adinakoa bada.

    HABEren dirulaguntzen zuriketarako honako gastu hauek onartuko dira, eta horretarako agirien originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dira:

    1. Langileen gastuak, euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoan (Q87 deiturikoan) jasota daudenenak soilik. Langileen gastuak, euren ordainketarako banku bidezko zerrendak (edo nominak), eta Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkion ordainketen agiriak aurkeztuz zurituko dira. Banka elektronikoaren bidez eginiko eragiketen agiriek dagozkien aztarna elektronikoen kodeak, bankuaren ordainagiriek, zigilua edo baliozkotze mekanikoa eduki behar dute.

    2. Lokalen alokairuak. Bakarrik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena,) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko erreziboak onartuko dira.

    3. Mantentze-gastuak, barnetegiko pentsiotarako dirulaguntza onartua duten euskaltegiek, eta horretarako esleitutako kopurua, gehienez.

    4. Garbiketa-gastuak, azpikontratatuta daudenean.

    5. Gastu didaktikoak: klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.).

    6. Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu, artikulu honen 5. puntuan xedatutakoaren arabera.

  2. Bestalde, 2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako baldintza betetzeari begira, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen alfabetatze eta euskalduntzeko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea azaldu beharko dio HABEri, III. eranskineko ereduari jarraiki.

  3. Agiri horiek aurkezteko epeak:

    1. 2011ko martxoaren 15a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

    2. 2011ko urriaren 14a, gainerako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta artikulu honetako 2. puntuan eskatutakoa aurkezteko.

  4. Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak ondorio legalak izango ditu, eta, edozein kasutan, dirulaguntzarako eskubidea galtzea ekarriko du eta jasotako zenbatekoa itzultzea.

  5. Irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera, deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzaren % 4a gutxienez jarraian zerrendatzen diren hobekuntza-prozesuetan erabili izana ziurtatu beharko du onuradun bakoitzak: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan. Dena den, euskaltegi edo zentroren batek ikusten badu, behin-behineko egoera medio, hobetzeko jardueretako agiriekin ez duela portzentaia hori zuritzerik izango, memoria arrazoitua helaraziko dio HABEren zuzendari nagusiari 2011ko urriaren 15eko epe-mugarekin.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

  1. Dirulaguntza eman den helburu jakin hartarako erabiltzea.

  2. Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak, dena den, lotuta daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez betetzeen erregimenarekin.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 1. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta HABEren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da. Honen berri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da.

Bigarrena. Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea dela eta, baldintza honen pean gelditzen da ikasturte erdiko ebazpena: 2011ko ekitaldian kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, izan behar da.

2005eko uztailaren 27ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren 5. artikulua, HABEk deialdiz eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko euskaltegi publiko zein pribatuek, auto-ikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituena, era honetan idatzita geratzen da 2010-2011 ikasturterako:

  1. Euskaltegiak, ikastaro bakoitzaren hasieran, honako eskakizun hauek bete beharko ditu, taldeko gutxieneko ikasle-kopuruari eta gehienezkoari dagokienez, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:

    Biztanle-kopurua

    Habitantes Taldeko gutxienekoa

    Mínimo de alumnos por grupo Taldeko gehienekoa

    Máximo de alumnos Ratioagatiko abiapuntua

    Punto de partida del ratio

    <=5.000 6 18 8

    001-10.000 7 18 9

    001-25.000 8 18 10

    >25.000 9 18 11

  2. Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

  3. Printzipioz HABEk ez du finantzatuko ikasleen gutxieneko kopurura heltzen ez den talderik. Era honetako eskariei, autoikaskuntzako ikastaroen eskaintza egin dakieke. Hala ere, salbuespenez, HABEren zuzendariak onar ditzake gutxieneko ikasle-kopurura heltzen ez diren taldeak, baldin eta dagozkien ikastaroak antolatzen badira berariazko euskalduntze beharrei erantzuteko, hizkuntza-helburu zehatzak lortzeko edota elbarritasunik duten pertsonen beharrei ekiteko.

  4. Euskaltegiak talderen batean gehieneko kopurua baino ikasle gehiago izango duela aurreikusten badu, horretarako baimena eskatu beharko dio HABEren zuzendari nagusiari eskolak hasi baino lehen edota ikasleen mugimenduek eraginda gehieneko kopuru hori gaindi daitekeenean.

Lehenengoa. Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen zenbatekoa, soldata-kostuak ere barnean hartzen dituena, sektore publikoko kategoria baliokideko langileen lansarietan egindakoaren pareko gutxitzea aplikatzeko doitu da, honako legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen duena betez: 3/2010 Legea, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzen duena (2010-07-05ko EHAA, 127. zenbakia).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2010eko urriaren 20a.

HABEren zuzendari nagusia,

IÑAKI URIBE BURGOA.

HABEren zuzendari nagusia:

Ilmo.Sr. Director General de HABE:

.................................................................. .jaunak/andreak .................... ENA duenak eta .......................................ko .............................................................n bere egoitza, eta Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan ................ zenbakia duen ................ko

.....................................................................................* euskaltegi pribatu homologatua edo autoikaskuntzarako zentro homologatua ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

Por la presente D./Dña. ...........................................

................................. con DNI: .......................

con domicilio en ........................................................

................................ teniendo poder suficiente para representar al euskaltegi privado homologado o centro homologado de autoaprendizaje de euskera *................................................................................. de .............................. con n.º de registro .................. ,

ESKATZEN DU:

SOLICITA:

Onar dakizkiola, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2010-2011 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2010eko urriaren 20ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera egin duen dirulaguntza eskaria eta aurkeztu dituen gainerako agiriak. Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 20 de octubre de 2010, por la que se regula la concesión de ayudas económicas a los euskaltegis privados y los centros homologados de autoaprendizaje por los cursos de euskera impartidos en el curso 2010-2011.

Aurkeztutako agiriak:

Documentación presentada:

  1. 2010-2011 ikasturtean euskaltegiak emango dituen orduen proposamena.

  2. Zergak ordainduak ditueneko ziurtagiri eguneratua.

  3. Gizarte Segurantzako ordainketak egunean ditueneko ziurtagiria.

  4. Zigor administratibo edo penalik ez dueneko zinpeko agiria.

  1. Propuesta del cómputo de horas a impartir a lo largo del curso 2010-2011.

  2. Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago de las obligaciones tributarias.

  3. Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago en la Seguridad Social.

  4. Declaración jurada de no hallarse sancionado/a penal ni administrativamente.

    (Lekua, data, sinadura eta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren zigilua)

    (Lugar, fecha, firma y sello del euskaltegi o centro de autoaprendizaje de euskera)

    * EUSKALTEGIEN ETA EUSKARAREN AUTOIKASKUNTZARAKO ZENTROEN

    ERREGISTROko izena erabili * el que figura en el REGISTRO DE EUSKALTEGIS Y CENTROS DE AUTOAPRENDIZAJE DE EUSKERA

Euskaltegia, autoikaskuntzarako zentroa eta barnetegi iraunkorra (eskola-orduak).

Euskaltegi, centro de autoaprendizaje y barnetegi (horas lectivas):

Kontzeptua

Concepto Talde/orduak

horas/grupo

Bere ekimenezko taldeak (aurrez-aurrekoak)

Grupos de iniciativa propia (presenciales)

HABE-Erakundeen arteko hitzarmenetako aurrez-aurreko taldeak

Grupos presenciales convenios entre HABE-instituciones

Euskaltegian bertan

En el propio euskaltegi

Hitzartutako erakundearen lokaletan

En aulas de la Institución conveniada

Kontzeptua

Concepto Ikasle/orduak

horas/alumnado

Bere ekinenezko ikasleak autoikaskuntzan

Alumnos de autoaprendizaje de iniciativa propia

HEOKaren 4. mailako ikasleen tutoretzak

Tutorías de alumnado del 4.º nivel del CBEA

Barnetegia/Barneteg:

Kontzeptua

Concepto Egunak

días

Pentsioa (ikasle-egunak) / Pensión (días/alumnado):

Barnetegi iraunkorrak

Egun osoz / pensión completa

Egun erdiz / media pensión

Ikasleak familia euskaldunetan / alumnado en familias vascoparlantes

Uda-barnetegiak

2011ko udan / verano 2011

IKASTURTEA Erregistro zenb. EUSKALTEGIA  

2010-2011  

SARRERAK   IRTEERAK    

  1. Matrikula sariak     1. Langileak

  1. Ikasleak   1.1. Ordaindutako soldatak

  2. Administrazioa (HABE, Irale )   1.2. Ordaindutako seguru sozialak

  3. Enpresak   1.3. Egindako atxikipenak

  1. Beste sarrerak   2. Finantza-gastuak

    1 Laguntza pribatuak   3. Zergak

    2 Argitalpenak   4. Lanak, hornikuntza, kanpoko zerbitzuak

    3 Enpresei egindako zerbitzuak   4.1. Alokairuak

    4 Beste sarrerak   4.2. Garbiketa

  2. Dirulaguntza publikoak   4.3. Hornikuntza

  1. HABE   4.4. Konponketa eta mantenimendua

  2. Eusko Jaurlaritza   4.5. Beste enpresek egindako lanak

  3. Foru Aldundiak, Udalak   4.6. Aseguru-primak

  4. Beste dirulaguntza publikoak   5. Beste gastuak

    Sarrerak guztira     5.1. Bulegoko materialak

    5.2. Publizitatea eta propaganda

    5.3. Komunikazioak

    5.4. Auziak

    5.5. Dietak, bidaiak

    5.6. Beste gastuak

    Laburpena   6. Gastu didaktikoak

    6.1. Liburuak, material didaktikoa

    Sarrerak guztira   6.2. Harpidetzak

    6.3. Formazioa

    Irteerak guztira   7. Ekitaldiko amortizazioak

    8. Aurreikuspenez jasotakoa

    Emaitza orokorra   9. Barnetegiak: mantentze gastuak

    • Irteerak guztira

........................................................................ .jaunak/andreak,........................................................................* euskaltegi pribatu homologatua edo autoikaskuntzarako zentro homologatua ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

Zinpeko aitorpen hau egiten dut: euskaltegiak/autoikaskuntzarako zentroak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz.

., 2010eko ..ren .ean

 

(sinadura eta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren zigilua)

D./Dña. ........................................................, con poder para representar al euskaltegi privado homologado o centro homologado de autoaprendizaje de euskera *..................................................................,

Declara bajo juramento: que el euskaltegi/centro de autoaprendizaje no se encuentra sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas o incurso en prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres, que modifica el artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del país Vasco..

En, ade de 2010

(firma y sello del euskaltegi o centro de autoaprendizaje)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik