- EBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Aizan-Asociacion Psicosocial Para la Igualdad elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 17ko Aginduaren baitan emandako diru-laguntzari. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Aizan-Asociacion Psicosocial Para la Igualdad elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 17ko Aginduaren baitan emandako diru-laguntzari. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 5669
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/22
- Argitaratze-data: 2010/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Hori kontuan hartuz, Aizan-Asociación Psicosocial Para la Igualdad elkarteari seiehun eta berrogeita hamabi euro eta hirurogeita hamabi zentimoko (652,72) diru-laguntza eman zitzaion elkarte horrek «Programa de formación en perspectiva de género dirigida a personas que trabajan en el ámbito social mujeres víctimas de la violencia de género» izenburuarekin aurkeztu proiektuarengatik (ASO/26/2010 espedientea).
2010eko urriaren 19an, Aizan-Asociación Psicosocial Para la Igualdad elkartearen izenean eta ordez, Marian García Cuestaren idazkia jaso zen (895509 sarrera-erregistroa). Bertan, ASO/26/2010 «Programa de formación en perspectiva de género dirigida a personas que trabajan en el ámbito social mujeres víctimas de la violencia de género» proiektuari uko egiten zaiola adierazten da.
Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deia egiten da) «diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta biharamunetik hamabost eguneko epean, erakunde eta elkarte onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da».
Esandakoaren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Aizan-Asociación Psicosocial Para la Igualdad elkarteak aurkeztu duen uko-egitea onartzea; hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu zituen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren baitan emandako diru-laguntzari egin zaio uko. 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez eman zen diru-laguntza hori, zehazki, seiehun eta berrogeita hamabi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (652,72), elkarteak aurkeztutako «Programa de formación en perspectiva de género dirigida a personas que trabajan en el ámbito social mujeres víctimas de la violencia de género» proiekturako (ASO/26/2010 espedientea).
Bigarrena. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak beteaz.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.
Genero-indarkeriaren Biktimei
Laguntzeko zuzendaria,
MARIOLA SERRANO ARGÜESO.


