Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Serfolan ¿ Servicios Integrales de Formación y Trabajo elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Serfolan ¿ Servicios Integrales de Formación y Trabajo elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5670
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/22
  • Argitaratze-data: 2010/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Ebazpen hori kontuan hartuta, Serfolan Servicios Integrales de Formación y Trabajo elkarteari lau mila zazpiehun eta laurogeita sei euro eta hogeita hamahiru zentimoko (4.786,33) diru-laguntza eman zitzaion, hain justu ere, «Emakumeen duintasuna» izeneko proiektua egiteko (Espedientea: ASO/53/2010).

2010eko urriaren 8an, Naiara Elorrieta Elorriaga andreak Serfolan Servicios Integrales de Formación y Trabajo elkartearen izenean eta ordez egindako idazkia jaso zen (sarrera-erregistroko zenbakia: 869393). Bertan jakinarazten zen uko egiten zitzaiola ASO/53/2010 proiektuari («Emakumeen duintasuna»).

Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deia egiten da) «diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, erakunde eta elkarte onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da».

Esandakoaren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Serfolan Servicios Integrales de Formación y Trabajo elkarteak aurkeztu duen uko-egitea onartzea; hain zuzen ere, genero-indarkeriaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu zituen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari egin dio uko. 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez eman zen diru-laguntza hori, zehazki, lau mila zazpiehun eta laurogeita sei euro eta hogeita hamahiru zentimo (4.786,33), elkarteak aurkeztutako proiekturako («Emakumeen duintasuna», ASO/53/2010 espedientea).

Bigarrena. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.

Genero-indarkeriaren Biktimei

Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik