- EBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Maider Orta Ladislao lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Maider Orta Ladislao lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 35
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/22
- Argitaratze-data: 2011/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, Fundación Unicef-Comité País Vasco entitateari 15.960,09 euroko laguntza eman zitzaion, Maider Orta Ladislao lankide boluntarioari beka emateko, entitatea Argentinan egiten ari zen proiektuan parte har zezan. Ondoren, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 29ko Ebazpenean, aipatu laguntza luzatzea onartu zen eta emandako diru-laguntza 31.470,18 euro izatera pasatu zen.
2010eko irailaren 22an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea iritsi zitzaion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.
Lankide boluntarioak 284 egunez jaso du onartutako laguntza. Hori dela-eta, 3.441,97 eurori uko egiten zaio. Eta beraz, entitate onuradunak 3.441,97 euro itzuli beharko ditu.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jarduerari zati batez uko egiteko, Maider Orta Ladislao lankide boluntarioak aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. 3.441,97 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 3.441,97 euro itzuli beharko ditu.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


