- EBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Azpeitiko Barruti Judizialaren Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidea funtzionamenduan jartzeko eguna ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Azpeitiko Barruti Judizialaren Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidea funtzionamenduan jartzeko eguna ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 321
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/22
- Argitaratze-data: 2011/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
Azpeitiko Barruti Judizialeko Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidearen eraketa onartzeko den 2010eko uztailaren 23ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduko Azken Xedapenetako Lehenengoaren arabera, ezartzen da zerbitzu hori funtzionamenduan jarriko dela Barruti Judizial honen langileek akoplatzeko prozesua bukatzen dutenean.
Akoplatzeko prozedura Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2010eko urriaren 22ko Ebazpenaren bitartez ebatzi ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Azpeitiko Barruti Judizialaren Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidea funtzionamenduan jartzeko eguna 2010eko urriaren 25a ezartzea.
Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Eta, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia sailburuordeari, ebazpena Justiziako intraneten argitaratu eta hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.
Bulego Judizial eta Fiskaleko Zuzendaria,
ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.


