- EBAZPENA, 2010eko urriaren 25ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2010-2011 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 25ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2010-2011 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5480
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/25
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak arautzen dituen 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren 4. artikuluak honako hau xedatzen du: «Deialdiak Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenen bidez gauzatuko dira. Ebazpen horietan, izen emateko aldia eta proben datak zehaztuko dira». Era berean, 2. artikuluak ezartzen du proba horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeetan egingo direla, baimenduta dituzten heziketa-zikloetan, eta, betiere, araubide arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren ikasturtean.
Horren ondorioz,
2010-2011 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deialdia egingo da. Proba horiek teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez arautzen dira. Aipatutako tituluak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) ondorioz sortuak dira.
2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE, I. eranskina) ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatu dituzten heziketa-zikloen kasuan, proba horiek egiteko matrikula egin ahal izango dute (2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako ziklo berria ezartzen deneko ikasturtean eta hurrengoan) matrikula eskatzen duteneko heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-modulu guztietan nahiz horietako batean edozein modalitatetan aurretik matrikulatuta egon direnek. Eskakizun hori egiaztatzeko, pertsona interesduna matrikulatuta egon den ikastetxeko idazkariak igorritako ziurtagiria aurkeztuko da.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatzen ez dituzten heziketa-zikloen kasuan, pertsona interesdun guztiak matrikulatu ahal izango dira probak egiteko.
Matrikulatu ahal izateko, artikulu honetan aipatzen diren ikasleek bete egin beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduan (uztailaren 14ko EHAA) ezarritako eskakizunak.
Matrikula egin ahal izango da, heziketa-ziklo osorako edo lanbide-moduluetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, baimenduak dituzten heziketa-zikloetan, baldin eta araubide arruntean ikasleak lehen ikasturtean zein bigarrenean matrikulatuta badituzte.
2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatu dituzten heziketa-zikloen kasuan, ikastetxeek ikasleak izan beharko dituzte, bigarren ikasturtean, matrikulatzen den heziketa-zikloan; hura ordezkatzen duen heziketa-zikloan, lehen ikasturtean; edo, hala badagokio, azken ziklo horren bi ikasturteetan.
Matrikula 2011ko apirilaren 4tik 15era bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.
Probak 2011ko ekainaren 1etik 24ra bitartean bi egun horiek barne egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da azterketa egiteko eskubidea. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2011ko apirilaren 30a izango da.
Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da. 2011ko maiatzaren 5ean jarriko da ikusgai, ikastetxeko iragarki-oholean, tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori maiatzaren 11n amaituko da. Maiatzaren 16an jarriko da ikusgai matrikulatu diren eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda.
Lehenengoa. Prozedura gaietan agindu honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 25a.
Lanbide Heziketako zuzendaria,
MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.
Elektrizitatea eta elektronika Instalazio elektrikoak eta automatikoak Ekipo eta instalazio elektroteknikoak
Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa Mekanizazioa
Soldadura eta galdaragintza Soldadura eta galdaragintza
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Mekanizazio bidezko produkzioa
Metal-eraikuntzak Metal-eraikuntzak
Ostalaritza eta turismoa Sukaldaritza eta gastronomia Sukaldaritza
Jatetxe arloko zerbitzuak Jatetxeko eta tabernako zerbitzuak
Turismo-ostatuak kudeatzea Ostatu arloa
Informatika eta komunikazioak Mikroinformatika-sistemak eta sareak Informatika-sistemen ustiapena
Instalatze- eta mantentze-lanak Bero- eta fluido-instalazioen proiektuen garapena Fluido-, bero- eta manutentzio-instalazioen proiektuen garapena
Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea Eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea
Elikagaien industriak Okintza, gozogintza eta konfiteria Okintza eta gozogintza Pastelgintza eta okintza
Kimika Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia Analisia eta kontrola
Osasuna Farmazia eta parafarmazia Farmazia
Gizarte- eta kultura-zerbitzuak Haur-hezkuntza Haur-hezkuntza
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Patroigintza eta moda Patroigintza Jantzigintza industrialeko prozesuak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak Karrozeria Karrozeria
2010-2011 IKASTURTEAN FINKATUTAKO LOE ZIKLOAK
LANBIDE ARLOA LOE HEZIKETA ZIKLOAK LOGSE ZIKLOAREN ORDEZ
Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio mekanikoko diseinua Proiektu mekanikoen garapena
Ostalaritza eta turismoa Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa Bidaia-agentziak
Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza Turismo-merkaturatzea eta -informazioa
Informatika eta komunikazioak Sareko informatika-sistemen administrazioa Informatika-sistemen administrazioa
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza eta moda Jantzigintza
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak Automozioa Automozioa


