- EBAZPENA, 2010eko urriaren 25ekoa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko apirilaren 27ko Aginduaren babesean beka jasoko duten ikasleen behin betiko zerrenda. Agindu horren bidez 2009-2010 ikasturtean ikasteko laguntzetarako dei egin zitzaien hiru urtetik beherako haurrei Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako erregistroetan inskribatutako ikastetxe eta h - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 25ekoa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko apirilaren 27ko Aginduaren babesean beka jasoko duten ikasleen behin betiko zerrenda. Agindu horren bidez 2009-2010 ikasturtean ikasteko laguntzetarako dei egin zitzaien hiru urtetik beherako haurrei Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako erregistroetan inskribatutako ikastetxe eta h
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5719
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/25
- Argitaratze-data: 2010/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, 2009-2010 ikasturtean lehen zikloko Haur Hezkuntzako ikasleak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako erregistroetan inskribatutako ikastetxe eta haur-eskoletan eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zitzaien hiru urtetik beherako haurrei.
Goian adierazitako deialdi-aginduaren 18.5 artikuluak xedatu duenarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen hau eta ikasketa-laguntzak jasotzen dituzten eskatzaileen zerrendak Hezkuntzako Ordezkaritzetan argitara daitezela agintzea. Zerrenda horiek ordezkaritzetako iragarki-oholetan erakutsiko dira, ebazpen hau EHAAn argitaratzen egun beretik aurrera. Zerrenda horietan agertzen ez diren eskabideak ezetsitzat joko dira.
Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, zerrendak ordezkaritzetan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 25a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
JUANA URRUTIA BILBAO.


