- 79/2010 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu79/2010 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 654
- Xedapen-zk.: 79
- Xedapen-data: 2010/10/25
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, publikotasun egokia izan dezaten, honako hau
Estatistikako Institutu Nazionalarekin eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntza sustatzeko jardueren arloan lankidetzan aritzeko (I. eranskina).
Zarauzko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, aipatutako udalak sustatzen dituen etxebizitzak esleitzeko Etxebideren etxebizitza eskatzaileen Erregistroa erabiltzea (II. eranskina).
«Sustraia» telebista-programa ekoizteko, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Euskal Irrati Telebistarekin lankidetza-hitzarmena (III. eranskina).
Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen espezifikoa, 2010. urterako estatistika arloan (IV. eranskina).
Funts Bibliografikoaren Katalogoa egiteko Kultura Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean dagoen lankidetza-hitzarmenari 2010erako gehitzen zaion eranskina (V. eranskina).
Prestakuntzaren arloko hitzarmena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa (VI. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 25a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN I. ERANSKINA
ESTATISTIKAKO INSTITUTU NAZIONALAREKIN ETA ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BERRIKUNTZA SUSTATZEKO JARDUEREN ARLOAN LANKIDETZAN ARITZEKO
Madrilen, 2010eko uztailaren, 5ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik Cristina Garmendia Mendizábal andrea, Zientzia eta Berrikuntzako ministroa, apirilaren 14ko 436/2008 Errege Dekretuaren bitartez izendatu zena. Estatuaren Administrazio Nagusiaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 13.3 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera jardun du.
Beste alde batetik Carlos Aguirre Arana jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, maiatzaren 8ko 7/2009 Dekretuaren bitartez izendatu zena. Euskal Finantza Erakundearen izen eta ordezkaritzan jardun du, bertako Administrazio Kontseiluko burua den aldetik, erakundearen estatutuak onetsi zituen abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Alderdi biek, duten ordezkaritzan, hitzemateko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, horretarako, honakoa
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Euskal Finantza Erakundeak (aurrerantzean Erakundea) lankidetzan aritu nahi dute, eta berrikuntza alorreko jarduerak koordinatu, helburu hauek lortzearren: jakintza areagotzea sustatzea, enpresen berrikuntza-maila handitzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta enpresen lehiakortasuna handitzea.
Bigarrena. Aipatutako helburu horiek lortzeko, berrikuntza-jarduerak sustatzeko ekintzak abiarazi dituzte alderdi biek, bai Administrazio Zentralak eta bai Eusko Jaurlaritzaren Administrazioak ere.
Alderdi biek uste dute beharrezko masa kritikoen sorkuntza bultzatu behar dela oro har Espainiako ikerketa eta berrikuntzak eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoak dituen erronkei aurre egiteko; jakintzaren agenteak nazioartekotzea laguntzeko, batez ere Ikerketaren Europako Esparruaren testuinguruan; enpresa-sektorerako transferentzia teknologikoa hobetzeko, eta zientzia- eta teknologia-hedapena sustatzeko.
Hirugarrena. Konstituzioaren 149.1.15 artikuluak Estatuari esleitzen dio ikerkuntza zientifiko eta teknikoa bultzatu eta koordinazio orokorra egiteko eskumena.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio zientzia- eta teknika-ikerketa egitea, Estatuarekin koordinaturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10. artikuluko 16. atalak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa) alor horretan ematen dizkion eskumenen arabera.
Bosgarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio orokorrak eta bere mendean edo berari lotuta dauden herri-erakundeek elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetu ditzakete autonomia-erkidegoetako dagokien organoekin, beti ere bakoitzaren eskumenen eremuan. Beste alde batetik, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluak lege horren aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu Estatuaren Administrazio Nagusiak eta autonomia-erkidegoek egindako lankidetza-hitzarmenak.
Seigarrena. Alderdiak lankidetzan aritu izan dira zientziarekin eta teknologiarekin lotutako hainbat alderditan, alderdiak ados daudela sinatutako hitzarmenek adierazten duten moduan. Alderdi biek uste dute interesgarria dela ikerketa, garapen eta berrikuntza alorrean lankidetzarako baterako jarduerak bultzatzea eta koordinazioa biziagotzea, interes komunaren onerako, dituzten helburuak hobeto betetzen lagunduko duelakoan.
Zazpigarrena. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Erakundeak autonomia-erkidegoaren garapen ekonomikoaren beharrizanei erantzuten dieten berrikuntza-ekintzak aztertu dituzte, eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen ikerketaren emaitzak aldatzeko gaitasun handiena dutenak bultzatu behar direla ondorioztatu dute.
Zortzigarrena. Hitzarmen hau duela gutxi sortu den Berrikuntzaren Idazkaritza Nagusiak garatutako Berrikuntzaren Estatuko Estrategiaren eremuan proposatu da, zehatz-mehatz bertako laugarren ardatzaren eremuan, bere helburua berrikuntza ekoizpen-sare guztira hedatzea dela, lankidetza estua edukiz estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean, lehia-gatazka guztiak gaindituz.
Zientzia- eta teknika-azpiegituren bultzada hori gauzatzeko, bai Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa eta bai Erakundea ere ados daude lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, jarraian azaldu diren klausulen arabera.
KLAUSULAK
LEHENENGO KAPITULUA
HITZARMENAREN XEDEA ETA HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honen xedea da alderdien arteko lankidetza-eremua ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntza sustatzeko.
Hitzarmenaren helburua da 1. eranskinean islatutako jarduera-programa garatzea, hiru jarduera-programa hauek aipatzen direla:
Zientzia- eta teknika-azpiegiturak sustatzea teknologia-parkeetan.
Proiektu bereziak babestea.
Enpresa estrategikoak babesteko ekintzak.
Bigarrena. Alderdien betebeharrak.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak hitzarmen honen eremuan egin beharreko jarduerak finantzatu beharko ditu, kreditu moduan, hitzarmen honen hirugarren kapituluan ezarritakoari jarraituz.
Erakundeak betebehar hauek izango ditu:
Hitzarmen honen 1. eranskinean azaldutako berrikuntzako jarduera-programa egiteko beharrezko jarduera guztiak garatzea, bere kabuz edo bere mendeko agentzia edo erakunderen baten bitartez egin ahal izango duela. Proiektu horiek urtebeteko epean egingo dira gehienez, bidezko igorpenak jasotzen direnetik aurrera zenbatzen hasita.
Nolanahi ere, zortzigarren azalpenean adierazitakoari jarraituz, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatzen duen Berrikuntzaren Estatuko Estrategiaren laugarren ardatzean garatuko dira aurreikusitako jarduerak.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan egiaztatzea kredituaren xedea bete egin dela, kredituaren helburu ere badiren jarduerak egin direla eta eman diren funts publikoak behar bezala erabili direla, urte natural bakoitzeko lehenengo sei hilabeteen barruan, aurreko urtean egindako jarduerei dagokienez.
Koordinatutako jardueren aukerak sustatu eta jakinaraztea, esaterako hitzarmen honi dagozkionak, Eusko Jaurlaritzaren Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) iritziz egokienak diren foroetan, bultzatzeko asmoz.
BIGARREN KAPITULUA
HITZARMENAREN FUNTZIONAMENDU ETA GARAPENA
Hirugarrena. Jarraipen-batzorde paritarioa.
Hitzarmen honen jarraipena zortzi kideko batzorde paritario batek egingo du. Bertako lau kide Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ordezkaritzan izendatuko dira, eta beste lau Erakundeko buruak izendatuko ditu.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ordezkarietako bat Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak izendatuko du.
Hitzarmena sinatu ostean eta gehienez hilabeteko epean, sinatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, batzordeko ordezkariak izendatuko dituzte alderdiek, eta beste alderdiari jakinarazi beharko dizkiote. Batzordeko kideak ordezteko, nahikoa izango da batzarra egin aurretik beste alderdiari jakinaraztea.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ordezkarietako bat izango da batzordeburua, eta Erakundearen ordezkari batek egingo ditu idazkari lanak.
Idazkariak egingo du ohiko deialdia, buruak aginduta, eta batzarra egin baino hiru egun lehenago, gutxienez, jakinaraziko da gai-zerrenda.
Batzordea behar bezala eratuta dagoela ulertuko da alderdi biak daudenean, kide kopuru berarekin, eta kide horietako bat burua edo berak eskuordetutako pertsona denean.
Erabakiak aho batez hartuko dira.
Batzordeak, salbuespen moduan, iritzi espezializatua eskatu ahal izango du, gaiaren izaeraren ondorioz beharrezkoa denean. Iritzi hori ez da loteslea izango.
Honakoak izango dira Batzordearen zereginak:
Eginda dauden eta egiten dabiltzan jarduera eta ekintzen jarraipena egitea, behar bezala egiten diren, ezarritako mugen barruan mantentzen diren eta hitzarmen honetan ezarritako helburuak lortzen diren egiaztatzearren.
Hitzarmenaren klausulak aplikatu eta interpretatzean sor litezkeen zalantza eta eztabaidak, zein hitzarmena gauzatzetik eratorritako gainerako guztiak, ebaztea, betiere indarrean dauden legeen arabera.
Jardueren jarraipena egiteko arrazoizko informazioa biltzea, bai zientzia- eta teknika-alderdiei dagokienez, bai eta ekonomia- eta antolakuntza-alderdiei dagokienez ere. Erakundearen ardura izango da informazioa erabilgarri egongo dela bermatzea.
Jarduerak egitean atzerapenik izan bada, Jarraipen Batzordeak, atzerapen horien zergatiak justifikatzeko memoria eta jarduera-egutegi berriaren proposamena jaso eta aztertu ondoren, jarduera amaitzeko beste data bat proposatu ahal izango dio Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari.
Batzordearen funtzionamendu eta jarduerei buruzko klausula honetan azaldu ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoa bete beharko da.
Laugarrena. Kredituaren justifikazioa eta urteko memoria.
Erakundeak jasotako finantzaketaren pentzura egindako jardueren justifikazioa aurkeztu beharko du, urte natural bakoitzeko lehenengo sei hilabeteen barruan, aurreko urtean egindako jarduerei dagokienez, bigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan aurkeztu beharko da.
Agiri hauek ere aurkeztuko dira:
Egindako jarduerak deskribatzen dituen memoria.
Egindako gastuen memoria ekonomikoa.
Gastu guztiak eta dagokion ordainketa justifikatzeko agirien zerrenda zehatza, non dauden adieraziz.
Gainera, hitzarmenean azaldutako jardueren bilakaerari buruzko urteko memoria aurkeztuko du Erakundeak Jarraipen Batzordean, hori gauzatzeko aurreikusitako epea amaitu arte. Galarazten duen inguruabar objektiborik egon ezean, urte bakoitzeko uztailaren 1a baino lehen aurkeztuko da memoria, Batzordeak memoria aztertzeko denbora nahikoa izan dezan.
Adierazi den urteko memoria jaso eta hitzarmenaren helburuak betetzeari egokitzen zaiola egiaztatu ondoren, Jarraipen Batzordeak aldeko txostena bidaliko dio Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari, hurrengo urterokoa igor dezan. Hala ere, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, ordaintzen duen organoa denez, justifikazio-agiriak egiaztatzeko jarduerak egin ahal izango ditu.
Kreditua ematen duen organoari, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiari eta Kontuen Epaitegiari aplikatu beharreko legeetan aurreikusitakoei dagozkien finantza-kontrolerako eta egiaztapenerako jarduerak egingo zaizkie Erakundeari eta ekintzak egiteko erabil ditzakeen entitateei, hitzarmen honi lotuta, eta horretarako eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete.
HIRUGARREN KAPITULUA
HITZARMENARI LOTUTAKO JARDUEREN FINANTZAKETA NAZIONALA
Bosgarrena. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 150 milioi euroko kredituarekin finantzatuko ditu hitzarmen honi lotutako jarduerak, egutegi honen arabera ordainduko direla:
Urtea Milioika eurotan
2010 80
2011 40
2012 30
Guztira 150
Kredituaren interes-tasa % 1,232koa izango da (Euribor, Espainiako Bankuaren 2010eko otsailaren 1eko ebazpenaren arabera), gabealdia 5 urtekoa, kreditua eman eta hurrengo urtetik aurrera zenbatzen hasita, eta itzultzeko epea 10 urtekoa.
Seigarrena. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kredituen transferentzia.
Estatuaren 2010erako Aurrekontu Orokorren 21.07.467C.821.15 aurrekontu-azalpenaren pentzura egingo da funtsen transferentzia.
Ekarpen horrek ezin izango du murriztu autonomia-erkidegoak egitea aurreikusita duen berrikuntzarako zuzkidura.
Hitzarmena sinatzean egingo da kredituaren zenbatekoaren lehenengo igorpena. Hurrengo igorpenak aurkeztutako jardueren urteko memoria onetsi duen Jarraipen Batzordea egin ondorengo hilean egingo dira, aurreko klausulan adierazitako ekitaldietan, Euskal Finantza Erakundearen kontura egindako banku-transferentziaren bitartez (zk.: 2095 0611 01 9109712161).
Zazpigarrena. Kredituak itzultzea.
Erakundeak konpromisoa hartzen du kreditua Altxor Publikoari itzultzeko, abenduaren 26ko EHA/3967/2007 Aginduak (2008ko urtarrilaren 8ko BOE) aldatu zuen Ekonomia eta Ogasuneko Ordezkaritzek bildutako zergazkoak ez diren diru-sarrerak eta Gordailuen Kutxa Orokorrean eta bere sukurtsaletan esku-dirutan egindako diru-sarrerak biltzeko prozedura berria arautzen duen abenduaren 29ko PRE/3662/2003 Aginduan (abenduaren 31ko BOE) xedatutakoaren arabera, edo hori ordeztu dezakeen araudiaren arabera, «Zergazkoak ez diren diru-sarrerak. Itxitako ekitaldiak, finantza-eragiketak» izeneko azalpenean, erreferentzia bat eginez Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari eta hitzarmen honi.
Kredituaren itzulketa eta bere interesak ordaintzeko, 2. eranskinean azaldu den amortizazio-koadroari jarraituko zaio, bertan adierazitako urteko urtarrilean ordaindu beharko direla.
Zortzigarrena. Kredituak berandutza-interesekin ordaintzea.
Kredituak itzultzeko beharra betetzen ez bada, dagozkion berandutza-interesak sortuko dira.
Jarraian adierazitako kasuetan aurretiaz itzuliko dira kreditua eta berandutza-interesak (funtsak eman zirenetik guztiz itzuli arte kalkulatuta):
Finantzaketa ez denean erabili hitzarmen honetan eta 1. eranskinean aurreikusitako helburu eta jardueretarako.
Hitzarmenean aurreikusitakoa bete ez denean, justifikatutako zergatirik gabe, horretarako ezarritako epea eta, hala badagokio, aplika litezkeen luzapenak, amaitu ondoren.
LAUGARREN KAPITULUA
AZKEN KLAUSULAK
Bederatzigarrena. Indarraldia eta suntsiarazpena.
Alderdi biek sinatzen dutenean sartuko da indarrean hitzarmen hau, eta bertan aurreikusitako jarduerak amaitu arte egongo da indarrean, alderdien betebeharrak amaitu arte eta, nolanahi ere, kreditua guztiz itzuli arte.
Hitzarmen hau aurreikusitako epea amaitu baino lehen suntsiarazi ahal izango da, alderdi biak ados badaude edo hitzarmenean adierazitakoa bete ez bada. Hitzarmena suntsiaraztekotan, abian dauden jarduerei sortuko zaizkien eraginak, bete ez diren zenbatekoen itzulketa eta interesen sortzapena erabaki beharko dituzte alderdiek.
Hamargarrena. Araubide juridikoa eta eztabaidak ebaztea.
Hitzarmen hau administratiboa da eta, bertan xedatu ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa bete beharko da. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren aplikazio-eremutik kanpo geratzen da. Hala eta guztiz ere, bertako printzipioak aplikatu ahal izango dira sor litezkeen zalantza eta hutsuneak ebazteko, lege horren 4.2 artikuluan ezarrita dagoen bezala. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren babespean egin da.
Hitzarmen hau interpretatu eta betetzeari buruz sor litezkeen eztabaidak alderdiak ados ipinita ebatzi beharko dira, Jarraipen Batzordearen baitan. Akordiorik lortu ezin bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatzi beharko dira eztabaidak, edo ordena zibileko epaitegi edo auzitegietan, auzitan den gaiaren izaeraren arabera.
Hamaikagarrena. Hitzarmenaren publizitatea.
Erakundeak hitzarmen honetan adierazitako jarduerekin zerikusia duten edizio-, informazio- edo sustapen-jarduera guztietan agerrarazi beharko du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetzan egindakoa dela.
Urtean behin prentsaurreko bat egingo da, alderdi bakoitzeko arduradun nagusiek hitzarmen honen garapenaren berri emateko.
Hitzarmen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eta ados daudela adierazteko, alderdi biek hitzarmen hau sinatu dute, ale bitan eta ondore bakarrerako, goiburukoan adierazitako egun eta lekuan.
Zientzia eta Berrikuntzako ministroa,
CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL.
Euskal Finantza Erakundeko burua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Bilbao, 2010eko ekainaren 30a.
Aurrekariak.
Euskal Autonomia Erkidegoan (Bizkaia, Donostia eta Araba) dagoen Teknologia Parkeen Sarea, Euskal Sektore Publikoak sustatu zuena bere industria- eta teknologia-politikaren eremuaren barruan, horren zerbitzurako tresna gisa sortu zen, ekimena eta industria-inbertsioa piztu eta sustatzeko helburu sozialarekin. Horretarako, goi-teknologiako enpresak ezartzeko moduko azpiegitura sortu zen, bai eta oso berritzaileak diren industria- eta zerbitzu-jarduerak ere, eta, aldi berean, teknologia eta jakintzen transferentzia bultzatu zen unibertsitatearen, teknologia-zentroen eta enpresen artean.
Aipatutako helburu soziala oinarri hartuta, teknologia-parkeetan sortutako jarduerak behar bezala mugatuta daude gauzatu nahi dituzten xede, ikuspegi, eta funtsezko balioen definizioan.
Gauzak horrela, parkeen estrategiaren azterketa berrienaren arabera, Xedea Euskadiko teknologia- eta berrikuntza-garapenean laguntza erabakigarria ematea da, modu iraunkorrean, jakintzen trukea eta teknologiaren transferentzia erraztuz, enpresa berritzaileak sortu eta haztea sustatuz, eta kalitate handiko gune eta instalazioak eta balio erantsiko zerbitzuak eskainiz.
Ikuspegiari dagokionez, Euskadiko enpresa-berrikuntzaren eta teknologia-garapenaren erreferente gisa eta nazioarteko eredu gisa sendotzea da.
Horrela, bada, berrikuntzaren abangoardia izan behar dira parkeak, sareetan parte hartuz eta teknologia eta jakintzaren transferentzia sustatuz, nahitaezko erreferente izaten jarraitzeko teknologikoki aurreratuta dauden enpresak ezarri eta garatzean eta, ondorioz, etorkizuneko erreferentzia izaten jarraitu ahal izateko, enpresen lehia-abantailak handitzen laguntzeko eta gizarteari balioak emateko.
Hori guztia lortzeko, parkeek funtsezko balioak proiektatu nahi dituzte, honakoak, esaterako: berrikuntza, bezeroen orientabidea, elkarlana/lankidetza, iraunkortasuna, etengabeko berrikuntza eta gizarte-konpromisoa.
Jarduerak direla eta, teknologia-parkeak aldatu egin dira sortu zirenetik. Arreta gaur egungo xedean ipini aurretik, berrikuntza-tresna gisa sortu ziren Gobernuaren industria-politikaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarea dibertsifikatzearren. Horrela lortu nahi zen, sektore tradizionalak alde batera utzi gabe, goi-teknologiako enpresak ezartzea sustatu eta erraztea, etorkizun dinamikoagoa dutelako, horretarako industriaren gaitasun tradizionala eta unibertsitatearen eta teknologia-zentroen gaitasuna uztartuz, bi ikuspegi bilatzearren:
Botere endogenoa garatzea.
Kanpoko enpresak erakartzea.
Lehenengo etapa:
Lehenengo fasean teknologia-parkeek arreta guztia ipini zuten azpiegiturak sortzean, ikerketarako erakunde publiko eta pribatuen eta goi-teknologiako enpresen kokapenari buruzko beharrizanei behar bezala erantzuteko gune fisikoak prestatuz, faseka, oinarri nagusia jakintza zela, baliabide materialen gainetik, enpresak elkarrekin egoteak eta horien artean lankidetzan aritzeak izango zuen sinergia-eragina aprobetxatu nahian.
Gainera, parkeen hirigintza-diseinuaz ere arduratu ziren, eta industria-ezarpenak eta ekologikoki egokiak ziren ingurumen-inguruak elkarrekin bizi daitezkeela erakutsi zuten, multzo osoa zeuden gizarte- eta hiri-eremuaren barruan integratzen saiatuz, inguruko sozietateak onar zezala lortzearren.
Bigarren etapa:
Bigarren etapa honetan, gaur egungo xedearekin gero eta koherenteagoak diren helburu eta estrategiak ezartzeak protagonismo handia eman zien parkeei, funtsezko euskarri izan baitziren berrikuntzarako eta enpresa-sektore berriak sustatzeko, enpresa-ingurunearen eta unibertsitate-ingurunearen arteko erlazioa hobetzeko aukerak kontuan hartzeko aukera emanez, eta unibertsitatearen eta teknologia-zentroen ikerketa-jarduera paraleloa sustatzeko aukera emanez.
Funtsezko helburuetako bat agente ekonomikoen arteko elkarrekintzak sustatu eta erraztea da, teknologien eta berrikuntzaren hedapena pizteko eta zientzia-jakintzak industriaren ikuspegitik garatzea eta transferitzea lortzeko. Horretarako, estrategikoki bultzatu da sareetan parte hartzea, bai eskualdekoetan eta bai estatukoetan eta nazioartekoetan ere.
Hirugarren etapa:
Bigarren etapa hori behar bezala gainditu ondoren, hirugarrena hasi zen, eta bere ezaugarri nagusia izan zen bateragarri egin zituela aurreko bi etapetako funtsezko erronkak.
Gauzak horrela, azken urteetako berrikuntza eta erronka garrantzitsuenetako bat sartu zen Parkeen Sozietate Kudeatzaileen planetan eta, ondorioz, lehenengo gune fisikoak oraindik agortu gabe zeudela, bigarren kokalekuak prestatzea planteatu zen, jatorrizkoetatik urrun eta erabat independente.
2007ko ekitaldian egindako hausnarketa estrategikoaren prozesuak aukera eman zuen are gehiago sakontzeko lan-ildo horretan, garrantzi handiko jauzi kualitatiboa eraginez, erabakitasunez ekin baitzitzaion teknologia-parkeetarako campusen garapenari.
Proiektu bereziak:
Amaitzeko aipatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan aurreikusita dagoela zientzia- eta teknologia-azpiegiturak garatzea jabetza publikoa duten baina juridikoki independenteak diren teknologia-parkeetako geografia-mugetatik kanpo. «Proiektu bereziak» izenekoak dira horiek.
Enpresa-ekimen horiek hainbat jatorri dituzte. Ekimen horien sustatzaileak dira, besteak beste, teknologia-zentroak, Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Berrikuntza Saila, berrikuntza-guneak, etab.
Proiektu estrategikoak:
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handiek hasitako proiektuak, eragin garrantzitsua dutenak beste enpresa batzuen portaeran, enpresa horien hornitzaile edo laguntzaileak direlako, eta I+G+b izenekoetan dituzten adierazle handiak kontuan hartuta zientzia- eta teknologia-inbertsioak hasten dituztenak.
Teknologia-parkeak.
Teknologia-parkeak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Berrikuntza Teknologikoaren Sistema Sendotu eta Indartzeko Plana, teknologia-parkeen sareak egindako jardueren alderdian, erakunde horien hiru etapetako bakoitzean garatzea aurreikusi diren helburuen konbinazioan dago oinarrituta.
Ardatz estrategikoak:
Gaur egungo gunea handitzea:
Zientzia- eta teknologia-azpiegiturak ezarri edo hobetzea, teknologia- edota berrikuntza-oinarriko enpresak ezartzeko bertan.
Enpresa-inkubagailuak sortzea, proiektu ekintzaileak sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarriak izan litezkeen edo teknologikoki aurreratuta dauden sektoreetan.
Laborategi-moduluen zientzia- eta teknologia-ekipamenduak eskuratzea eraikinen barruan, zientzia- eta teknologia-alorretako zaletasunak sustatzeko.
Campusak sortzea:
Teknologia-parkeetako campusak garatzea gaur egungo kokalekuetatik kanpo, parkeetan dauden enpresa-sare aurreratuak unibertsitatearekin edota batez ere industria-alorrekoak diren inguruko enpresekin lotzeko asmoz.
Teknologia-parkeak
2010 2011 2012 Guztira
seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa
Guztira 11.600.000 15.300.000 16.850.000 23.250.000 29.500.000 19.500.000 116.000.000
Proiektu bereziak.
Proiektu bereziak:
Euskal Autonomia Erkidegoak berrikuntzaren eremuko ekimen garrantzitsuak identifikatu ditu teknologia-parkeetako geografia-mugetatik kanpo; «proiektu bereziak» izenekoak dira horiek.
Ardatz estrategikoak:
Berrikuntza-guneak:
Zientzia- eta teknologia-azpiegiturak abiaraztea eta sektore tradizionaletan eta gorakorretan kultura ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzeko ekipamendua eskuratzea, bai eta horiek hartzen dituen udalerriko eta inguruko ekonomia-sarea dibertsifikatzea ere, ikerketaren eta berrikuntzaren iturri diren balio erantsi handiko enpresa-proiektu berriak sortu eta erakartzearen bitartez.
I+G zentroak:
Ikerketaren alorrean erreferentziazko teknologia-zentroak abiarazi edota sendotzea, unibertsitateak edo beste erakunde batzuek sustatuta.
Errendimendu Handiko Prestakuntza Zentroak:
Prestakuntza aurreratuan eta balio erantsiko zerbitzu teknikoetan espezializatutako eskaintza sortzea berrikuntza-proiektuen eremuan.
Proiektu bereziak
2010 2011 2012 Guztira
seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa
Guztira 16.796.962 13.778.351 13.334.484 17.351.369 9.788.359 6.588.850 77.638.375
Enpresa estrategikoen proiektuak.
Enpresa estrategikoen proiektuak:
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresak, helburu nagusiak honakoak direla: diseinua, produktu berriak merkaturatzea, prestazio bereizgarriak dituzten produktuak, lehiakorrak eta eraginkorragoak ingurumenaren eta energiaren ikuspegitik, beharrezkoak direnak gaur egungo zein etorkizuneko bezeroekin kontratu berriak abiarazteko.
Enpresa horien ekintza-plana ardatz zehatzen arabera dago egituratuta, enpresa estrategikoen kategoria lortzeko.
Ardatz estrategikoak:
Zientzia eta teknologia alorretako ekipamendu eta azpiegiturak:
Zientzia- eta teknologia-azpiegiturak eraikitzea eta ikerketa-ildoak garatzeko ekipamendua eskuratzea.
Eragin teknologikoa:
Teknologia berriak aplikatzea produktuen fabrikazioan, argi gainditzen dutela gaur egun erabilitako teknologia.
I+G+b jarduerak:
Urteko aurrekontu-zuzkidura handia, ikerketa, garapen eta berrikuntzako jardueretarako.
Enpresa estrategikoak
2010 2011 2012 Guztira
seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa
Guztira 9.400.000 11.641.000 27.414.000 22.395.000 20.797.000 22.875.000 114.522.000
Ondorio sustatzailea.
Ondorio sustatzailea:
Inbertsiorako laguntza-programa onestearen ondorioz, 2010-2012rako Plan Estrategikoetan islatu ez ziren zientzia- eta teknologia-azpiegituretako zenbait inbertsio eta ekipamenduetako zenbait inbertsio egingo dira aldi horretan. Horrenbestez, laguntza horiek egon ezean, ez dira aipatutako inbertsioak egingo, laguntzaren eskaera aurkeztu ondoren hasiko direla.
Inbertsioen laburpen-koadroa, blokeka.
2010 2011 2012 Hiru urteetako guztizkoa
seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa 1. seihilekoa 2. seihilekoa
Teknologia-parkeak 11.600.000 15.300.000 16.850.000 23.250.000 29.500.000 19.500.000 116.000.000
Proiektu bereziak 16.796.962 13.778.351 13.334.484 17.351.369 9.788.359 6.588.850 77.638.375
Enpresa estrategikoak 9.400.000 11.641.000 27.414.000 22.395.000 20.797.000 22.875.000 114.522.000
Guztira 37.796.962 40.719.351 57.598.484 62.996.369 60.085.359 48.963.850 308.160.375
Interes-tasa (*) Mailegua URTEROKOAK
% 1,232 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026 2027
2010eko mailegua 80.000.000,00 Ordaink. 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60 9.091.980,60
Interesak 6.098.758,60 948.723,50 848.398,58 746.837,65 644.025,49 539.946,68 434.585,62 327.926,51 219.953,37 110.649,99
Amortizaz. 2.993.222,00 8.143.257,09 8.243.582,02 8.345.142,95 8.447.955,11 8.552.033,92 8.657.394,98 8.764.054,08 8.872.027,23 8.981.330,61
Printzipala 77.006.778,00 68.863.520,90 60.619.938,88 52.274.795,93 43.826.840,82 35.274.806,90 26.617.411,92 17.853.357,84 8.981.330,61 0,00
2011ko mailegua 40.000.000,00 Ordaink. 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30 4.545.990,30
Interesak 3.049.379,30 474.361,75 424.199,29 373.418,82 322.012,74 269.973,34 217.292,81 163.963,26 109.976,68 55.325,00
Amortizaz. 1.496.611,00 4.071.628,55 4.121.791,01 4.172.571,48 4.223.977,56 4.276.016,96 4.328.697,49 4.382.027,04 4.436.013,62 4.490.665,30
Printzipala 38.503.389,00 34.431.760,45 30.309.969,44 26.137.397,97 21.913.420,41 17.637.403,45 13.308.705,96 8.926.678,92 4.490.665,30 0,00
2012ko mailegua 30.000.000,00 Ordaink. 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72 3.409.492,72
Interesak 2.287.034,47 355.771,31 318.149,47 280.064,12 241.509,56 202.480,00 162.969,61 122.972,44 82.482,51 41.493,75
Amortizaz. 1.122.458,25 3.053.721,41 3.091.343,26 3.129.428,61 3.167.983,17 3.207.012,72 3.246.523,12 3.286.520,28 3.327.010,21 3.367.998,98
Printzipala 28.877.541,75 25.823.820,34 22.732.477,08 19.603.048,47 16.435.065,31 13.228.052,59 9.981.529,47 6.695.009,19 3.367.998,98 0,00
Guztira 150.000.000,00 9.091.980,60 13.637.970,90 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 17.047.463,62 7.955.483,02 3.409.492,72
(*) Espainiako Bankuak argitaratutako azken datua, 2010eko urtarrilekoa (2010eko otsailaren 2ko BOE)
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN II. ERANSKINA
ZARAUZKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, AIPATUTAKO UDALAK SUSTATZEN DITUEN ETXEBIZITZAK ESLEITZEKO ETXEBIDEREN ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN ERREGISTROA ERABILTZEA
Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 8an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriola Lopez jauna.
Eta bestetik, Jon Urien Crespo, Zarauzko alkate-udalburu.
BERTARATU DIRA:
Lehena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean Lankidetza Hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion Gobernu Kontseiluaren akordio bidez.
Eta bigarrena, Zarauzko alkate-udalburu gisa, eta Zarautzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez.
Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Bi administrazioen asmoa da herritarrei bideak erraztea erakundeek eskaintzen dituzten baliabideez baliatzeko, eta zerbitzuen arteko nahasmendua eta eskaintza bikoiztasunak galaraztea.
Bigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak arreta berezia eskaini die babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozesuei, betiere prozesuak publikotasunaren, lehia publikoaren eta gardentasunaren printzipioak errespetatzeko asmoz. Helburu horrekin zenbait xedapen prestatu dira, besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua. Helburu horrekin, baita ere, eratu da eta gaur egun kudeatzen da Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek etxebizitza babestua eskuratu ahal izan dezaten.
Hirugarrena. Horretarako, eta beti ere administrazioetako bakoitzak dituen eskumenen noraikonoak errespetatuz, honako hau
HITZARTU DUTE:
Lehenengoa. Erregistroan alta eta baja ematea.
Eskabide bati Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko baldintzak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen 2008ko apirilaren 16koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 3.1 artikuluan jasotzen direnak izango dira, edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenak jasotakoak.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko arrazoiak aipaturiko Agindu horretako 4 artikuluan jasotzen direnak izango dira, edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenak jasotakoak.
Zarauzko Udalak sustatutako esleipen prozeduretan ematen diren uko egiteak, Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan jasoko dira eta aipatu dugun aginduan jasotzen diren ondorioak izango ditu.
Bigarrena. Etxebizitza eskatzeko prozedurak.
Etxebizitza eskatzeko prozedurak erraztea. Horretarako, eskatzaileen datuak Etxebide - Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan kudeatuko dira, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailetik, horren erakunde laguntzaileetatik edo Zarautzko Udaletik jasotako datuak bilduta. Etxebizitza eskatzeko Etxebidek onartutako inprimakia erabiliko da toki guztietan.
Eskabide-orriak, agiriak, eskabideari egin dakizkioken aldaketak eta oro har Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroarekin lotura izan dezakeen ezein dokumentu Zarauzko Udaleko bulegoetan aurkezteak, dokumentuak Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan aurkezteak duen eragin berbera izango du. Dokumentuak gorago aipatu erregistrora bidaliko dira, bideratuak izan daitezen.
Hirugarrena. Etxebizitza berrien esleitzea.
Zarauzko Udalak bultzatutako sustapenetan, esleipendunak Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko informazioa baliatuz aukeratuko dira, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko agindua edo aipatu agindua ordezkatu edo garatuko duen araudian ezarritako prozedura aintzat harturik.
Zarauzko Udalak ahal bezain laster esleipendunen zerrenda, uko egiteak eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa eguneratuta edukitzeko baliogarria izan daitekeen beste edozein informazio igorriko dizkio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari, aipatu erregistroa eguneratuta izateko.
Laugarrena. Autonomia.
Uneoro errespetatzea erakunde bakoitzaren autonomia; hortaz, zeinek bere identitateari eutsiko dio eskatzaileei nahiz esleipendunei igortzen dizkion eskutitzetan eta, baita bideratzen dituen informazio prozeduretan ere.
Bosgarrena. Jarraipen batzordea.
Hitzarmen honen jarraipen batzordea eratuko da, eta hitzarmenkideek izendatuko dituzte kideak; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saileko bi ordezkari eta Zarauzko Udaleko beste bi. Jarraipen batzordeak hurrengo eginkizunak izango ditu:
Hitzarmen honetan ezarritako konpromisoak behar bezala betetzen direla begiratzea, informazioa elkarri ematea eta konpromisoak zuzen betetzea bideratzeko irizpideak eta moduak finkatzea.
Kasu bakoitzean behar diren izapideak azkar betetzeari traba egiten dioten oztopoak kentzen laguntzea.
Hitzarmena ulertu eta betetzerakoan sor litezkeen arazoak konpontzen ahalegintzea.
Hitzarmen hau osatzeko itun edo protokolo bereziak sinatzeko proposamenak egitea dagokionari.
Hitzarmenak bere baitan hartzen dituen jarduerak bide onetik eramateko behar bestetan bilduko da batzordea, eta kide anitzeko organoentzako ezarri den araubidea aplikatuko zaio; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan arautzen dena.
Seigarrena. Indarraldia eta amaitzea.
Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, sinatzen den egunetik aurrera. Epe hori urte beteka luzatuko da berez, hitzarmena izenpetu duten administrazioetako batek hitzarmenaren amaiera berariaz iragartzen ez baldin badu amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago.
Hitzarmenaren indarraldia amaitutzat emango da halaber:
administrazio partehartzaileen adostasunez, eta
horietako baten alde bateko erabakiz, egiaztatzen baldin bada beste aldeak ez dituela bete hartutako betebeharrak.
Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Zarauzko alkate-udalburua
JON URIEN CRESPO.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN III. ERANSKINA
«SUSTRAIA» TELEBISTA-PROGRAMA EKOIZTEKO ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIEKIN ETA EUSKAL IRRATI TELEBISTAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 5a.
BILDU DIRA:
Maria del Pilar Unzalu Perez de Eulate Andrea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta bertako ordezkari gisa.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz andrea, Nekazaritzako foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta bertako ordezkari gisa.
Irene Pardo Portillo andrea, Nekazaritza foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta bertako ordezkari gisa.
Rafael Uribarren Axpe jauna, Landa Ingurunearen Garapeneko foru-diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta bertako ordezkari gisa.
Alberto Surio De Carlos jauna, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoko zuzendari nagusia, Euskal Telebista S.A.ren izenean.
Biek euren eskumenak erabiliz eta hitzarmen hau egiteko ahalmena elkarri aitortuz, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea (aurrerantzean EITB) sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen lehen artikuluak erakunde horri egokitzen dizkio Eusko Jaurlaritzari dagozkion irrati-difusio eta telebistako zerbitzu publikoen funtzioak eta baita zerbitzu horiek emititzea ere; zeregin hori EITB osatzen duten sozietate publikoen bidez betetzen du.
Bigarrena. Aurreikuspen horiekin bat etorriz, 2002ko azaroaren 5ean, lehenengo Kontratu-Programa izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta «RadioTelevisión Vasca / Euskal Irrati Telebista» (EITB) zuzenbide pribatuko herri erakundearen artean.
Hirugarrena. Kontratu-programa horren indarraldia igaro delarik eta eboluzioaren eta emaitzen azterketa bat begiztatu direlarik, horretarako eratu zen Eusko Legebiltzarraren Lantaldeak EITBren Kontrolerako Legebiltzarreko Batzordeak eta Kontratu-Programak berak aurreikusten zuen Jarraipeneko Batzordeak ere parte hartu dute azterketa horretan, beraz, 2007ko abenduaren 21ean sinatu zen Kontratu-Programa 2007-2010 aldirako, aurrekoaren indarraldian zehar agerian geratu ziren ekarpenak, zehaztasunak eta berritasunak jasotzeko.
Laugarrena. Kontratu-Programa horretan, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoen artean eta «Bestelako ekarpenak» izenburupean, ondokoa xedatzen da: aurreko puntuan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, EITBk lankidetza-akordioak egin ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Sailekin bere helburuak betetzeko horrela jokatu behar duenean.
Alde horretatik Jaurlaritzak hitz ematen du EITBk Jaurlaritzako Sailekin lankidetzak hitzartzeko moduak sustatuko dituela, betiere Programa-Kontratu honetan zehaztutako helburuak betetzen laguntzeko, edota erakundeak izaerako kanpaina, komunikazio-ekintza edo babesletza garatzeko egiten badira.
Bosgarrena. 2002ko lehenengo Kontratu-Programari helduta, 2004ko maiatzaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Euskal Irrati Telebistak «Sustraia» programa telebistan emateko lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren indarraldia 2004ko abenduaren 31n amaitzen zen eta zazpigarren klausulari helduta, urtez urte luzatu zen 2009ko abenduaren 31ra arte.
Seigarrena. Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzari eta abeltzaintzari laguntzeko politikari helduta, uste dute beharrezkoa dela lankidetza-hitzarmen hau sinatzea EITBrekin batera; hona
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
Hitzarmen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (Nekazaritza eta Arrantza Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien eta Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vascaren arteko lankidetza ezartzea da «Sustraia» programa telebistan emateko.
Bigarrena. Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca erakundearen konpromisoak.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca erakunde publikoak nekazaritzako, abeltzaintzako, arrantzako eta ingurumeneko gaiei buruzko «Sustraia» saileko berrogei saio emango ditu bere bi kateetan (euskaraz eta gaztelaniaz), bat astean.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca erakunde publikoak saila iragartzeko spotak ekoiztuko ditu guztirako balioa berrehun eta hogeita bi mila eta bostehun eta laurogeita zortzi euro eta laurogeita bost zentimo (222.588,85), BEZ barne, eta saioarekin batera emango ditu.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca erakunde publikoak hirurogei mila laurehun eta hamahiru euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (60.413,73), BEZ barne, emango ditu saioak ekoizteko.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundien konpromisoak.
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek jarraian adieraziko diren kopuruak jarriko dituzte «Sustraia» telebista-saioa finantzatzeko:
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa 101.761,00 euro
Arabako Foru Aldundia 24.165,57 euro
Bizkaiko Foru Aldundia 48.331,14 euro
Gipuzkoako Foru Aldundia 48.331,14 euro
Guztira 222.588,85 euro
Laugarrena. Ordaintzeko modua.
Ordainketa modu honetara egitea erabaki dute sinatzaileek:
Alderdi bakoitzeko ekarpenaren % 50 hitzarmena sinatutakoan ordainduko da.
Gainontzeko % 50a 2010eko ekainaren 30 baino lehen ordainduko du alderdi bakoitzak.
Ordaintzeko, banku-transferentzia egin beharko zaio EITB SAri, horretarako, EITB SAk dagozkion fakturak bidali beharko dizkio alderdi bakoitzari.
Bosgarrena. Eskubideen titulartasuna.
EITBrenak ez beste inorenak dira hitzarmen honen xede den saioaren jabetza intelektualaren gaineko eskubideak eta, bereziki, hura ustiatzeko eskubideak, hau da, 2010 urteari dagozkion berrogei programak eta programa horien zioz ekoizten direnak.
Jabetza intelektualaren gaineko eskubideak eta ustiatzeko eskubideak ondokoa hartu dute euren baitan: zeinahi formatutan (bideoa, laser disko, CD ROMa, compact disc-a eta gainerako formatu analogiko eta digitalak, edizio grafikoak, literarioak, fonografikoa, bideografikoak etab.) emateko eskubidea, jendaurrean zeinahi komunikabidetan (TB, denentzakoa zein ordaindu beharrekoa, kodetua zein kodetu gabe, programazio finkoduna edo kartarako programazioa duena, pay per view, telebista digitala, etab) eta sistematan (kablea, alanbre bidezko sistemak, transmisio satelitea edo zuzenekoa, uhin hertziarren bidez, eta aurrekoen konbinazioak, etab.) emateko eskubidea, aurrean azaldutako formatu eta merkaturatze-modu guztietan (alogera eta mailegua barne) banatzeko eskubidea, hizkuntza guztietara itzultzeko eta bikoitzeko eta azpitituluak (are berezko hizkuntzetan ere) jartzeko eskubideak eta, oro har, telebista sail hau ustiatzeko eskubide guztiak.
Seigarrena. Deialdiak, lehiaketak eta sariak.
EITB SAk, telebista sail honen ondare eskubideen titular bakarra denez gero, beretzat gorde du hura edo saioetako bat arlo honetako deialdi, lehiaketa, lehiaketa, jaialdi edota antzeko gertaeretan aurkezteko eskubidea; horrelakoetan lortzen diren sariak berarentzat izango dira, egileentzako (zuzendaritza-errealizazioa-musika eta gidoia) sariak izan ezik.
Zazpigarrena. Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen denetik 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Beste alde batetik, aurrekontuetan berariaz ezarritako kopuruak egonez gero, hitzarmen hau urteka luzatu ahal izango da; horretarako luzapen-protokoloa sinatuko da eta hitzarmen honi batuko zaio, beraren osagai bereiztezina izan dadin. Protokolo horri ekitaldi bakoitzean egingo diren jardueren zerrenda batuko zaio, bai eta haiek burutzeko gastuen eguneratzea ere, behar izanez gero.
Zortzigarrena. Datuen babesa.
Hitzarmen hau betetzeko EITB SAk datu pertsonaletara jo behar izango balu, hitzarmen honetan ezarritako helburuak betetzeko baino ez lituzke erabiliko, eta ezingo ditu datuok jakinarazi ez eta eman ere, nahiz eta gordetzeko izan. Era berean, eta datu pertsonalak babesteari buruzko araudiarekin bat, beharrezko neurriak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, eta tratatzea saihesteko, edo baimenik gabe eskuratzeko, eta datuen izaeraren eta eskuratzeko arriskuaren arabera, arrisku hori giza ekintzetatik zein inguru fisiko edo naturaletik etorri.
Hitzarmen honek administrazio izaera du. Hitzarmeneko kideek beren beharrak betetzen ez badituzte hitzarmen hau deuseztatu egingo da. Hitzarmen hau ulertzean, aldatzean, betetzean edo deuseztatzerakoan sor litezkeen auziak, administrazio-bidea bukatu ondoren, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta ebazpenaren eraginpean geratuko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera, horrela ezartzen baitu jurisdikzio hori arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legeak.
Eta ezarritakoarekin bat datozela eta den-dena onartu dutela frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bost ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Arabako Foru Aldundiko
Nekazaritzako foru diputatua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Bizkaiko Foru Aldundiko
Nekazaritzako foru diputatua,
IRENE PARDO PORTILLO.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatua,
RAFAEL URIBARREN AXPE.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoko zuzendari nagusia,
ALBERTO SURIO DE CARLOS.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA
INGURUMEN, LANDA ETA ITSAS INGURUNEAREN MINISTERIOAREKIN 2010. URTERAKO ESTATISTIKA ARLOAN LANKIDETZA-HITZARMEN MARKOA
Madrilen, 2010eko irailaren 13an.
BILDU DIRENAK:
Alde batetik, Santiago Menéndez de Luarca jauna, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko idazkariordea, apirilaren 14ko 490/2008 Errege Dekretuari jarraiki; izan ere, haren bidez xedatu zen aipatutako sailaren izenean eta ordez bera izendatzea, ekainaren 8ko ARM/1603/2010 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa) eskuordeztutako eskumenen arabera, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunaren Ministerioan eskumenak eskuordetzeari buruzkoa baita agindu hori.
Beste aldetik, Pilar Unzalu Pérez de Eulate andrea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburua, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 13/2009 Dekretuari jarraiki (haren bidez xedatu zen bera izendatzea), eta 2010eko uztailaren 27ko Gobernu Kontseiluaren bidez eman zaizkion eskumenak baliatuz.
Bi aldeek lankidetza-hitzarmen espezifiko hau sinatzeko behar adinako gaitasun juridikoa aitortu diote elkarri, eta, horren ondorioetarako, hauxe
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak Espainiako Konstituzioaren 149.1.31 artikuluan ezarritakoaren arabera jokatzen duela, han gordetzen baita Estatuarentzat bakarrik estatistikari buruzko eskumena helburu estataletarako.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du autonomia erkidegoaren helburuetarako estatistikei buruz, Autonomia Estatutuaren 10.37 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena. Estatuaren Administrazioaren Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak esperientzia luzea dutela nekazaritzako elikagaiei buruzko estatistikak egiteko lankidetzan aritzen bien eskumenen arloan. Hala, estatistika-gaietako, 2009ko apirilaren 17an sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren bidez gauzatu da lankidetza hori.
Hirugarrena. Aipatutako esparru-hitzarmenak aurreikusten duela, laugarren klausulan, lankidetza-hitzarmen espezifikoak sinatuko direla eta hitzarmen horietan helburua osatzen duten ekintzak, aldeek bere gain hartzen dituzten konpromisoak eta finantziazioa zehaztuko direla.
Laugarrena. Aldeek komenigarritzat jotzen dutela haien eskumenen arabera egindako estatistikak armonizatzea eta alderatzea, bai eta informazio-iturri bakarra ezartzea ere, berriemaileari bikoizketak, ez-adostasunak eta eragozpenak saihesteko eta Estatistika Programa gauzatzeak dakarren kostua txikiagotzeko, eta, horretarako, estalduraren, fidagarritasunaren eta egokitasunaren behar bezalako maila bermatu beharko da, Espainar Estatuko eta Europar Batasuneko arauek agindutakoaren arabera.
Bosgarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikuluaren 1. idatz-zatiaren arabera, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta autonomia-erkidegoetako gobernu-organuek elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetu ditzakete, beti ere bakoitzaren eskumenen barruan.
Horrenbestez, aldeak gaituta daude hitzarmen espezifiko hau sinatzeko, Sektore Publikoaren Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dena, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitzeko salbu, kasu horretan aplikatzekoak izango baitira aipatutako legezko testu horren printzipioak.
Azaldutako guztiarengatik, lankidetza-hitzarmen espezifiko hau sinatzen dute alde biek. Hona bete beharreko
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
Hitzarmen espezifiko honen xedea da, Esparru Hitzarmenaren laugarren klausula garatze aldera, Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arteko lankidetza ezartzea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien gaineko Estatistikei buruzko 2010eko Programa gauzatzeko eta Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharreko helburutetarako.
Bigarrena. Aldeen jarduerak.
Administrazio biek garatuko dituzte, koordinaturik, aurreko klausulan aipatutako 2010eko Programaren estatistika-eragiketen planifikazioa, kontrola eta gauzapena; hori guztia aipatutako Esparru Hitzarmenaren bigarren klausularen 3. eta 4. idatz-zatiei jarraiki.
Euskal Autonomia Erkidegoak hartutako konpromisoak:
2010eko programari dagozkion estatistika-eragiketen informazioa bilatzea eta tratatzea eta hori guztia zuzentzea, bai eta emaitzak egitea ere. Hona eragiketok:
Lurralde-segmentuen inkesta.
Ereite- eta biltze-egutegia.
Laborantzen azaleren eta ekoizpenen aurrerapenak.
Laborantzen urteko azalerak eta ekoizpenak.
Mahastiei buruzko inkestak.
Abelburuak (direktorioak eta inkestak).
Ganadu-ekoizpenei buruzko estatistikak.
Inkubazio-aretoei buruzko hileko eta urteko inkestak.
Abere-merkatuaeren hileko ebaluazioa.
Nekazaritza-produktuen prezio koiunturalak.
Nekazaritzako prezioen eta soldaten hileko eta urteko estatistikak.
Nekazaritza-erabilpeneko lurren urteko batez besteko prezioak.
Landa-errentamenduen urteko kanonak.
Estatuko Nekazaritzarako Kontabilitate Argibidetarako Sarea.
Nekazaritzaren kontu ekonomikoak.
Akuikultura-establezimenduen jarduera-inkesta.
Arrantza-sektorearen adierazle ekonomikoak.
Esneki-industriak.
Estatuko baso-inbentarioa.
Lortutako emaitzak Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari ematea, hitzarmen espezifiko honi atxikitako metodologien eta ezartzen diren egutegien arabera.
Aipatutako estatistika-eragiketa horiek, bere aurrekontuetatik, ehun eta berrogeita hamar mila bederatziehun eta berrogeita sei koma hogei eurorekin (150.946,20) finantzatzea.
Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak konpromiso hauek hartzen ditu:
2010eko Programaren eragiketak planifikatzea, kontrolatzea eta integratzea, atxikitako eranskinaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoak 2010 programa gauzatzeko egin beharreko lanak finantzatzea, ehun eta hogeita hamabost mila berrehun eta hogeita hamar koma berrogei euro (135.230,40) erabilita.
Hirugarrena. Finantziazioa eta ordaintzeko era.
Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak ehun eta hogeita hamabost mila berrehun eta hogeita hamar koma berrogei euro (135.230,40) ordainduko dio Euskal Autonomia Erkidegoari egindako funtzioengatik, bigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera eta 4510 programaren 23.02.4510.640.08 aurrekontu-aplikazioaren kontura.
Aipatutako banku-kontura (kodeak: 2097.0178.12.
0015172561) transferentzia bat eginez ordainduko da kopuru hori, autonomia-erkidegoak eginiko funtzioak egiaztatu ondoren, honako ordainketa-erregimen honen arabera:
Zenbateko osoaren ehuneko 70, laurogeita hamalau mila seiehun eta hirurogeita bat euro eta hogeita zortzi zentimo (94.661,28), honako hitzarmen hau sinatu ondoren, eta aipatutako funtzioak egiaztatu eta Ministerioak ontzat eman dituela ziurtatu ondoren.
Zenbateko osoaren ehuneko 30, berrogei mila bostehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hamabi zentimo (40.569,12), 2010eko azaroaren 30eko erreferentzia-datarekin, Ministerioaren oniritzia jaso ondoren.
Laugarrena. Iraupena.
Hitzarmen hau izenpetu eta biharamunean sartuko da indarrean, 2010eko abenduaren 31 arte.
Bosgarrena. Ebazpena.
Honako hitzarmen espezifiko hau bi aldeak batera ados jarrita ebatzi ahalko da edo aldeetariko batek arrazoitutako erabakiaren bidez, eta erabaki hori idatzirik jakinarazi beharko dio beste aldeari hiru hilabete lehenago gutxienez.
Seigarrena. Jurisdikzioa.
Hitzarmen hau administratiboa da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Sektore Publikoaren Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen aplikazio-eremutik kanpo dago, aipatutako arauaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hitzarmen hau interpretatzean eta gauzatzean sor daitezkeen desadostasunak administrazio auzietarako jurisdikzioak ebatzi beharko ditu, uztailaren 13ko 29/1998 Legeari jarraiki, horixe baita jurisdikzio hori arautzen duena.
Eta, ados daudela frogatze aldera, eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, aldeek honako hitzarmen espezifiko honen hiru ale sinatzen diatuzte, orri guztietan, goi-buruan aipatutako lekuan eta egunean.
Ingurumen eta Landa eta
Itsas Inguruneko idazkariordea,
SANTIAGO MENÉNDEZ DE LUARCA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
(Lankidetza-Hitzarmen Espezifikoa: Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa / 2010)
Izena Eragiketa-mota Helburuak Behatzekoa Aldizkotasuna Emaitzak lurraldeka Eskatzaileak
Lurralde-segmentuen inkesta Biztanleria eta inkesta laginketaren bidez Laborantza desberdinen azalerak, errendimenduak eta ekoizpenak (frutondoak barne) Laborantza-trinkotasun handieneko zonak Urtebetez. Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5004 eragiketa
EB
Ereite- eta biltze-egutegia Sintesiak egitea Nekazaritza-produktu nagusien eraite, biltze eta merkaturatze-egutegia gaurkotzea Laborantzen egoera fenologikoak Bost urtez Probintzia MARM
EPN (2010)
5005 eragiketa
EB
Laborantzen aurrerapenak eta ekoizpenak Sintesiak egitea Laborantza esanguratsuenen azalerak eta errendimenduak ezartzea Laborantza nagusiek hartutako zonak Hilekoa Probintzia MARM
EPN (2010)
5006 eragiketa
EB
Laborantzen urteko azalerak eta ekoizpenak Sintesiak egitea Laborantza desberdinen azalerak, errendimenduak eta ekoizpenak ezartzea Laborantzek hartutako zonak Urtebetez. Probintzia eta udalerria MARM
EPN (2010)
5007 eragiketa
EB
Mahastiei buruzko inkestak Sintesiak egitea Mahatsondoen azalerak, errendimenduak eta ezaugarri nagusiak ezartzea Mahastiek hartutako zonak Urtekoa eta 10 urterik behin Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5008 eragiketa
EB
Abelburuak (direktorioak eta inkestak) Esparruak ezartzea, laginak diseinatzea eta inkestak egitea Tipologia definitu baten arabera abelburuak ezartzea Uztiategia, behi, ardi, ahuntz eta txerriekin. Sei hilekoak eta urtekoak Udalerria-uztiategien estratua MARM
EPN (2010)
5009 eragiketa
EB
Ganadu-ekoizpenen estatistikak (direktorioak eta inkestak) Esparruak ezartzea, laginak diseinatzea eta inkestak egitea Hildako abelburuak, tipoaren, kanalean irekitako okelaren eta helburuaren arabera.
Bestalako ganadu-ekoizpenak Hiltegiak eta beste zentro batzuk Urtekoa (errolda)
Hilekoa (lagina) Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5010 eragiketa
EB
Inkubazio-aretoei buruzko hileko eta urteko inkestak Inkesta zehatza Inkubazio-aretoen jarduera eta egitura ezagutzea, zenbat arrautza sartu diren, zenbat txita jaio diren eta nora joan diren zehazteko. Inkubazio-aretoak Hilekoa eta urtekoa Autonomia erkidegoa MARM
EPN (2010)
5011 eragiketa
EB
Kunikulturari buruzko estatistika (direktorioak eta inkestak) Esparruak ezartzea, laginak diseinatzea eta inkestak egitea Zenbat abelburu dagoen jakitea, tipoen arabera Ustiategiak, hiltegiak eta pentsu-fabrikak Bost urtez Probintzia MARM
EPN (2010)
5012 eragiketa
EB
Abere-merkatuaeren hileko ebaluazioa Sintesiak egitea Ganaduen probintzien arteko mugimendua ezagutzea Ustiategiak Hilean behin/ Urtean behin Probintziakoa MARM
EPN (2010)
5013 eragiketa
EB
Nekazaritza-produktuen prezio koiunturalak Merkatuari buruzko estatistika-informazioa Nekazaritza-produktuen batez besteko prezioak eta tipologia inportantenak, merkatu esanguratsuenetan. Ekoizleak, merkaturatze-entitateak, nekazaritza-ustiategiak, elkarteak, ekoizte-zonetan. Egunekoa eta astekoa Ekoizpen-zonak eta probintziak MARM:
EPN (2010)
5023 eragiketa
EB
Nekazaritza-produktuen prezio koiunturalak Merkatuari buruzko estatistika-informazioa Nekazaritza-produktuen batez besteko prezioak eta tipologia inportantenak, merkatu esanguratsuenetan. Ekoizleak, merkaturatze-entitateak, nekazaritza-ustiategiak, elkarteak, ekoizte-zonetan. Astekoa eta hilekoa Ekoizpen-zonak eta probintziak MARM
EPN (2010)
5024 eragiketa
EB
Interes nazionaleko produktuen batez besteko prezioak (Estatuko prezio lekukoak) Merkatuari buruzko estatistika-informazioa Nekazaritza-produktu desberdinetarako batez besteko prezioak lortzea Ekoizleak, merkaturatze-entitateak, nekazaritza-ustiategiak, elkarteak, ekoizte-zonetan. Astekoa Ekoizpen-zonak eta probintziak MARM
EPN (2010)
5025 eragiketa
EB
Nekazaritzako prezioen eta soldaten hileko eta urteko estatistikak Inkestak laginketen bidez Batez besteko prezioak lortzea eta jasotakoen indizeak (203 mota) eta ordaindutakoak (120 mota) kalkulatzea, nekazarien eta soldaten arabera (19 mota) Ekoizleak, merkaturatze-entitateak, nekazaritza-ustiategiak, elkarteak, ekoizte-zonetan. Hilekoa eta urtekoa Probintziakoa MARM
EPN (2010)
5026 eragiketa
EB
Nekazaritza-erabilpeneko lurren urteko batez besteko prezioak. Inkestak laginketen bidez Automia-erkidegoaren araberako nekazaritza-erabilpeneko batez besteko prezioak lortzea, aprobetxamendu-mota desberdinetarako. Probintziak eta lur-mota esanguratsuenak Urtebetez. Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5027 eragiketa
EB
Landa-errentamentuen urteko kanonak Inkestak laginketen bidez Autonomia Erkidegoren araberako arrendamendu-kanonak lortzea, aprobetxamendu-mota desberdinetarako. Probintziak eta lur-mota esanguratsuenak Urtebetez. Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5028 eragiketa
EB
Nekazaritzarako Kontabilitate Argibidetarako Sarea Inkestak laginketen bidez Egiturazko, ekoizpen eta kontabilitate- aldagairik nagusien batez besteko emaitzak lortzea. Nekazaritzako ustiapenak Urtebetez. Autonomia erkidegoa MARM
EPN (2010)
5031 eragiketa
EB
Nekazaritzaren kontu ekonomikoak Sintesiak egitea Nekazaritza-jarduerako adierazle makroekonomikorik nagusiak ezartzea Edukiera fisiko, ekonomiko eta sozialeko estatistikak Urtebetez. Nazioala eta autonomia erkidegokoa MARM
EPN (2010)
5032 eragiketa
EB
Esne-industriak (egitura eta produkzioa) Inkestak laginketen bidez Industriek jasotako esnearen eta esneki elaboratuen hileko eta urteko jarraipena egitea esne-kuota kudeatzeko, eta esne-industrien egitura zehaztea Esne-industriak eta bilketa-zentroak Hilekoa Autonomikoa MARM
EPN (2010)
5110 eragiketa
EB
Akuikultura-establezimenduen inkesta Inkesta zehatza Akuikultura-establezimenduen informazio teknikoa eta ekonomikoa lortzea Guztiak Urtebetez. Autonomia-erkidegoa MARM
EPN (2010)
5063 eragiketa
EB
Itsas arrantzari buruzko ekonomia-inkesta Inkestak laginketen bidez Arrantza-flotaren errentagarritasuna ezartzea Ontzi guztiak. Ontzia eta kala Urtebetez. Kala MARM
EPN (2010)
5065 eragiketa
EB
Estatuko baso-inbentarioa. Inkestak laginketen bidez Estatuko baso-baliabideei eta baso-biodibertsitateari buruzko informazio eguneratua eta jarraitua lortzea Inguru eta zuhaitz motako laginketa-unitateek hartzen dituzten azalerak Hamar urtean behin Autonomia-erkidegoa eta probintzia MARM
EPN (2010)
5020 eragiketa
EB
MARM: Sailaren araudia eta/edo interes orokorra.
EPN: Estatistikako Plan Nazionala 2010 (1917/2009 Errege Dekretua, abenduaren 11koa, 2009-2012 Estatistikako Plan Nazionalaren 2010. urteko programa onartzen duena, abenduaren 24ko BOEn argitaratua).
UE: Europar Batasuneko Araudia (erregelamenduak, zuzentarauak, erabakiak,).
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN V. ERANSKINA
FUNTS BIBLIOGRAFIKOAREN KATALOGOA EGITEKO KULTURA MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEAN DAGOEN LANKIDETZA-HITZARMENARI 2010ERAKO GEHITZEN ZAION ERANSKINA
Madrilen, 2010eko uztailaren 6a.
BILDURIK:
Alde batetik, Ángeles González-Sinde andrea, Kulturako ministroa, Estatuaren Administrazio Orokorraren izenean, apirilaren 7ko 558/2009 Errege Dekretuak ezarritakoaren indarrez. Bere eskumen-eremuan dihardu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian eta Estatuko Administrazio Orokorraren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 13.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Bestetik, Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu Kontseiluaren 2009ko apirilaren 7ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.
Helburua funts bibliografIkoaren katalogo kolektiboa egiteko lankidetza-hitzarmenaren eranskina sinatzea dute.
ADIERAZI DUTE:
2006ko uztailaren 25ean, alde biek funts bibliografikoaren katalogo kolektiboa egiteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Espainiako Historia Ondareari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 51. artikuluak ezartzen duenari atxikita.
Hitzarmen horren 8. erabakiak ezartzen duenez, hitzarmena 2010eko abenduaren 31 arte egongo da indarrean. Halaber, 1. erabakiak dioenari jarraituta, administrazio bakoitzak hurrengo urteetarako egin beharreko diru-ekarpena Hitzarmenari gehitu beharreko eranskin baten bitartez finkatuko da, alde biek erabilgarri dituzten aurrekontuak kontuan hartuta.
Behin adostuz gero Kultura Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak zer diru-ekarpen egin behar duten, alde biek
Lehenengoa. Funts bibliografikoaren katalogoa egiteko Kultura Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean 2006ko uztailaren 25ean sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2010erako diru-kopuru osoa 93.187 euro izango da. Horietatik Kultura Ministerioak 37.275 euro jarriko ditu, % 40 alegia, 24.04.332-B.451 aurrekontu-partidaren kontura, eta Euskal Autonomia Erkidegoak 55.912 euro, % 60 alegia, 10.0.1.11.11.0100.1.238.99.45144.019/L aurrekontu-partidaren kontura.
Bigarrena. Kultura Ministerioak jarritako diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian ordainduko da, behin Hitzarmenaren eranskina sinatu eta gero, eta langile katalogatzaileei ordaindu ahal izateko erabiliko da, Hitzarmenaren 1. erabakian xedatuta dagoen moduan.
Kulturako ministroa,
ÁNGELES GONZÁLEZ-SINDE.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 25EAN EMANDAKO 79/2010 EBAZPENAREN VI. ERANSKINA
HITZARMENA, UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ETA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA
BERTARATUAK:
Batetik, Encarnación Echazarra Huguet andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, erakunde horren ordezkari den aldetik.
Beste batetik, Iñigo Goirizelaia jauna, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, erakundeko ordezkaria den aldetik.
ADIERAZITAKOAK:
Euskal Funtzio Publikoari Buruzko 6/1989 Legearen 69. atalean jasotakoarekin bat, Euskal Administrazio Publikoek beren funtzionarioei lan egiteko beharrezkoa duten babesa eskainiko diete eta dagozkien eskubideak bermatuko dituzte. Eskubide horien artean etengabeko lanbide-prestakuntza jasotzeko eskubidea dago.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege-Jaurpideari buruzko 16/1983 Legearen 1. eta 2. ataletan jasotakoaren arabera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea autonomiadun erakundea da, administrazio mailakoa, eta berezko izaera juridikoa eta bere helburuei begira jarduteko gaitasun osoa du.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuaren, hau da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa erabakitzen duen dekretuaren 2. atalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburuak zeintzuk diren zehazten du. Helburu horien artean «Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatu eta hobetzea eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzen laguntzea» dago.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (aurrerantzean ere UPV/EHU) zuzenbide publikoko erakundea da, gizartearen zerbitzura dagoena. Erakunde autonomiaduna da, nortasun eta ahalmen juridikoak dauzkana, bere administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntza ezarri ahal izateko.
UPV/EHUk administrazio eta zerbitzuetako langileen kanpoko zein barruko etengabeko prestakuntza bermatu, sustatu eta bultzatuko du, euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoak diren gaitasuna, kalitatea eta espezializazioa eskura ditzaten.
Hori guztia kontuan hartuta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntza eskatzen du, erakundearen administrazio eta zerbitzu arloko langile publikoak prestatu eta hobetzeko helburua lortu ahal izateko. Izan ere, helburu hori lortuz gero, erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuen kalitatea hobetuko litzateke.
UPV/EHU eta IVAPen artean ezartzen den lankidetza-esparruak ez luke, inolaz ere, UPV/EHUaren prestakuntza esparrua mugatuko.
Lankidetzarako Hitzarmen honetatik eratorriko den bi erakundeen arteko informazio-trukaketa, izaera pertsonaleko datuen babeserako araudiaren arabera egingo da.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, langile publikoak prestatu eta hobetzeko elkarlanean aritzeko, ondoren adierazitako printzipio eta jardunbideen arabera.
Hitzarmenaren helburua:
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzarako esparrua zehaztea eta arautzea da, administrazio eta zerbitzuetako langileentzako Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 23ko saioan onartutako Prestakuntza Planetik eratortzen den prestakuntza eskaintza osatzeko asmoz.
UPV/EHU bera, IVAPek eskeinitako eta hitzarmen honen helburu diren ikastaroetan parte hartu nahi duten bere administrazio eta zerbitzuetako langileen eskaeren tramitazioaz arduratuko da.
Bigarrena. IVAPek antolatutako ekintzetan azken hauetan ezarritako matrikulen zenbatekoak kobratuko dira. IVAPek zuzenean antolatutako ikastaroetan Ikasle bakoitzak prestakuntza-jarduera bakoitzeko ordaindu beharko duen matrikularen zenbatekoa momentu bakoitzean indarrean dagoen Aginduak zehaztuko du. Izan ere, erabaki horrek IVAPeko zerbitzuek eskaintzen dituzten jarduketen prezioa finkatzen du.
IVAP eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea bat etorri dira ikastaroetako gutxieneko ikasle-kopurua 6 ikasletakoa izango dela erabakitzeko, IVAPek espresuki UPV/EHUrentzat antolatzen dituen ikastaroetan. Hala ere, UPV/EHUren iritziz, gutxiengo kopuruan erabakitakoak baino ikasle gutxiago behar badira ikastaroren batean, gutxieneko kopurua osatu arteko matrikulak erakunde horrek ordaindu beharko ditu.
Hirugarrena. Ikastaroen matrikulei dagozkien ordainketak hiru hilabete bukatzerakoan egingo dira.
Laugarrena. UPV/EHUk osatuko du, IVAPen laguntzarekin, unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren Prestakuntza Plan Nagusiaren urteko eskaintza. Eskaintza hori UPV/EHUk berak egingo duen langileen prestakuntza-beharren ebaluazioan oinarrituko da; horretarako, eta unibertsitateak berak dituen behar zehatzekin bat etorrita, IVAPek egokien deritzon prestakuntza-eskaintza proposatu eta eskainiko dio erakundeari. Prestakuntza-eskaintza hori ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak eta abar izan daitezke.
Bosgarrena. UPV/EHUk berak antolatutako ikastaroetarako irakaslego egokia izendatzeko IVAPek laguntza eta aholkularitza eskainiko dio unibertsitateari. Era berean, UPV/EHUk berak duen izaerarekin bat etorrita, IVAPi unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak identifikatzen lagunduko dio, erakunde honek antolatutako ikastaro, jardunaldi eta antzeko prestakuntza-jardueretan parte hartzeko.
Seigarrena. IVAPek UPV/EHUi aholkularitza eskainiko dio eta lankidetzan arituko dira bi erakundeak UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntza-jarduerei ateratako probetxua ebaluatzeko prozedurak finkatzeko, beti ere, IVAPek administrazioko langileentzat ezarritako estandarrei jarraiki.
IVAPek UPV/EHUk antolatutako ikastaroen homologatzea:
Zazpigarrena. UPV/EHUk urteko gestio planaren barruan aurreikusitako ikastaroen katalogoa bidaliko dio IVAPi dagokion homologazioa egin dezan. Ikastaroen homologaziorako, UPV/EHUk honako informazioa eman beharko dio IVAPi antolatutako ikastaroen gainean:
Ikastaroaren izenburua.
Helburu nagusiak eta zehatzak.
Ikastaroaren edukia (unitate didaktikoen berri eman eta bakoitzerako zenbat ordu behar izango diren).
Metodologia didaktikoa (urrutikoa, on-line, aurrez aurrekoa: taldeko prestakuntza, banakako lana, banakako tutoretza, eta abar).
Ebaluazio-sistema.
Ikastaroaren iraupena.
Irakaslearen izen-abizenak edo ikastaroa eskainiko duen enpresaren izena.
Parte hartu izanaren edo aprobetxamenduaren egiaztagiriak ematea:
Zortzigarrena. UPV/EHUk IVAPera ikastaro bakoitza amaitutakoan, ondorengo agiriak bidaliko ditu, dagokion egiaztagiria luza dezan:
Eguneroko bertaratze-orriak, parte hartu dutenek izenpetuta eta kasuan kasuko irakaslearen oniritziarekin.
Idazki bat honako informazioa jasoko duena:
Ikastaroaren gainean aldez aurretik emandako dokumentazioa.
Erabilitako ebaluazio-sistema (kopia bat, baldin eta prestakuntza-jardueretan ikasleek edukiak bereganatu dituztela egiaztatzeko azterketa egin bada).
Parte hartzaile guztien zerrenda, izen eta bi abizenak jarrita, zenbat ordutan parte hartu duen eta banan-banan adierazita aurreikusitako prestakuntzako helburuak lortu dituzten edo ez.
Bederatzigarrena. IVAPek, aurreko paragrafoan aipatutako agiriak edo datuak jaso ostean, dagozkion egiaztagiriak emango ditu.
Bertaratze-egiaztagiria luzatuko du IVAPek ondorengo baldintza bete badu ikasleak: ikastaroko orduen % 80an parte hartzea.
Era berean, IVAPek aprobetxamendu-egiaztagiria luzatuko du baldin eta prestakuntza-jardueretan ikasleek edukiak bereganatu dituztela egiaztatzeko azterketak egitea aurreikusten bada. Horretarako, ziurtagiria eskuratu ahal izateko honako baldintzok bete beharko dituzte ikasleek:
Irakastorduen % 80ra joatea (aurrez aurreko ez diren ikastaroetan gutxienez ikastaroaren gaietako % 50 egin izana eskatuko da).
Aurreikusitako prestakuntzako helburuak lortzea eta aprobetxamendu-froga gainditu izana.
Jarraipenerako Batzordea:
Hamargarrena. Hitzarmenaren Jarraipenerako Batzordea eratzen da. Lau pertsonek osatuko dute batzordea, erakunde bakoitzeko bina.
Urtero, eta ekitaldia hasi aurretik, urteko ekintza-planaren proposamena egingo du Jarraipenerako Batzordeak UPV/EHUko eta IVAPeko aginte-organoetan onar dezaten.
Batzordeak bilera egingo du kideek eskatzen dutenean, eta gutxienez, urtean birritan. Honako funtzioa izango du:
Lankidetzarako Hitzarmenaren urteko ekintza-plana zehaztuko du.
Erakunde bientzat interesgarri diren prestakuntza eta programa identifikatuko ditu.
Hitzarmenaren bilakaeraren jarraipena egingo du.
Hitzarmenaren edozein garren gainean interpretazioa edo aplikazioari buruzko zalantzak argitzea.
Hitzarmenaren iraunaldia:
Hitzarmen hau bi erakundeek sinatzen duten hurrengo egunean jarriko da indarrean 2010eko abenduaren 31 arte, automatikoki urtero luzatuko delarik, sinatzen dutenek amaitzeko borondatea agertzen ez badute. Kasu horretan, partehartzaileek hitzarmena amaitzeko borondatea agertzen duten egunetik bi hilabetera bukatuko da indarraldia.
Hala ere, hitzarmen hau bertan behera geratuko da 5 urtero sinatzaileen artean espresuki luzatzen ez bada, indarraldian sartzetik zenbatzen hasita.
Esandakoarekin bat datozela frogatzeko, bi aldeek hitzarmena izenpetzen dute, Vitoria-Gasteizen, 2010ko urriaren 4an.
Herri Arduralaritzaren Erakundearen izenean,
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
Universidad del PaísVasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean,
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.


