Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 26koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozesuan hautatuko izangaien behin betiko zerrendak argitaratu zituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 26koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozesuan hautatuko izangaien behin betiko zerrendak argitaratu zituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5475
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/26
  • Argitaratze-data: 2010/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-probetarako deia egin zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez (2010eko abuztuaren 6ko EHAA), argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesuan hautatuko izangaien behin betiko zerrendak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 10.3 atalean eta aipatutako 2010eko uztailaren 30eko Ebazpenean ezarritakoa betez, hautaketa-organoak espezialitate bakoitzetik hautatutako izangaien zerrendarekin batera, halaber, ordezko izangai aukeratuen kopuru bereko zerrenda ordenatua prestatu zuen, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei 2010eko abuztuaren 15a baino lehenago uko egin izanagatik, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

Iñigo Etxeburua Bergara jaunak eta Jorge Yanguas Ortiz jaunak (izangai hautatuak biak) 2010eko abuztuaren 15a baino lehen hautatze-prozedurak eragindako eskubideei uko egin zieten Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Ibilgailuak Mantentzea espezialitatean, txanda irekian.

Horren ondorioz, Xabier Dorronsoro Beraza jauna eta Ibon Saez Aristegi jauna (Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Ibilgailuen Mantentzea espezialitatean, txanda irekian, hautatutako lehen bi ordezko izangaiak) behin betiko izangai hautatuak izatera pasatuko dira.

Horregatik,

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpenaren Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Ibilgailuak Mantentzea espezialitateko hautatuetako izangaien behin betiko zerrenda aldatzea, txanda irekian. Honen bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Honen osaera argitaratzen da ebazpen honen eranskinean.

Bigarrena. Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Xabier Dorronsoro Beraza jauna eta Ibon Saenz Aristegi jauna izangaiek 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzaten.

Epe horren barruan, ezinbesteko kasuetan salbu, adierazitako agiriak aurkezten ez badituzte, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galdu eta lehenago egindako jardun guztiak baliogabetu egingo dira; horrez gain, erantzukizuna izan lezake hasierako eskabidea faltsutzearren.

Hirugarrena. Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 26a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Maila/Cuerpo: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Cuerpo Profesoras Técnicas y Profesores Técnicos Formación Profesional

Espezialitatea/Especialidad: Ibilgailuen Mantentzea / Mantenimiento de Vehículos

Txanda/Turno: Irekia/Libre

11932166L Arribas García Ángel 2HE - PL2 07.2141

34084710K Monreal Almandoz Andrés 2HE - PL2 07.1360

15990956E Bereziartua Estala Gotzon 2HE - PL2 06.8398

30648325C Aiesta Bilbao Iurgui 2HE - PL2 06.3519

72479103P Ibarguren Ibarguren Asier 2HE - PL2 06.3355

44556584H Oskoz Aranburu Javier 2HE - PL2 06.3198

15998137G Otaegi Urruzola Iñaki 2HE - PL2 06.2201

72461487X Pérez Berdonces Santiago 2HE - PL2 06.1683

72585403W Legarreta Amorebieta Aitor 2HE - PL2 05.8079

44331933P Doyharzabal Iturralde Beñat 2HE - PL2 05.6389

15400372D Garitaonandia Orobio-Urrutia Asier 2HE - PL2 05.6105

16282509G Arregui Sáez Joseba 2HE - PL2 05.4163

15999751P Dorronsoro Beraza, Xabier 2HE - PL2 05.1566

14611316Z Sáenz Aristegi, Ibon 2HE - PL2 05.0215

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.