Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 26koa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2010eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez deitutako droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako udal proiektuak garatzeko laguntzen ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko partaideak izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 26koa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2010eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez deitutako droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako udal proiektuak garatzeko laguntzen ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko partaideak izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5724
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/26
  • Argitaratze-data: 2010/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko maiatzaren 19ko Aginduaren 9. artikuluaren arabera (ekainaren 9ko EHAA), diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta Batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.

Kide anitzeko Organo hori gutxienez hiru pertsonak eta gehienenez sei pertsonak osatuko dute, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo langileak badira eta gizarte-gaietako arloan, droga-mendetasunen arloan, gizarteratzearen arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta. Beharrezko neurriak hartuko dira Balioespen Batzordean bi sexuen presentzia orekatua egon dadin lortzeko. Kasu bakoitzean, diru-laguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo langile batek jardungo du Kide anitzeko Organoaren idazkari gisa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Organo horien osaera

Aurreko guztia dela eta, hauxe

Droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako udal proiektuak garatzeko 2010. urterako laguntzak ebazteko proposamena egingo duen kide anitzeko organoko partaideak izendatzea. 2010eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez deitu eta agindu horren I. kapituluak arautu zituen laguntza horiek. Hona hemen organo horren partaideak:

Lehendakaria: Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Bokalak:

Julen Argintxona Badiola jauna, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikaria, edo bera ordezten duen pertsona, idazkari arituko da.

Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Inmigrazioko zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Gaietako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Vitoria-Gasteiz, a 2010eko urriaren 26a.

Droga Gaietako zuzendaria,

M.ª CELINA PEREDA RIGUERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik