Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita 2009-2010 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sariaren deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita 2009-2010 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sariaren deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5457
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/28
  • Argitaratze-data: 2010/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 22ko Aginduaren bidez (2010eko irailaren 8ko EHAA), 2009-2010 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sarirako dei egiten zuen.

Deialdi horren xedea Karmele Alzueta saria ematea da, hain zuzen ere, 2009-2010 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hastapena eta Batxilergoko ikastetxeetan garatutako Hezkuntza Berriztapen proiektuei.

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Karmele Alzueta saria eta ohorezko aipamena Hezkuntzako sailburuordeak emango ditu, hautaketa-hatzordearen proposamenez.

Hautaketa-batzorde hori 2010eko urriaren 20an Hezkuntzako sailburuordeak osatu zuen, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposaturik.

Batzorde hori 2010eko urriaren 27an bildu ondoren eta bilkura horretako akta jasota (akta horretan azaltzen da deialdian aurkeztutako ikastetxe guztien puntuazioa eta sarien proposamena), honako hau

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik