Euskadi.eus
  • 2725/2010 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoriako lekualdatze-lehiaketan deitu ziren (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista Anatomia Patologikoko Medikua) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2725/2010 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoriako lekualdatze-lehiaketan deitu ziren (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista Anatomia Patologikoko Medikua) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5964
  • Xedapen-zk.: 2725
  • Xedapen-data: 2010/10/28
  • Argitaratze-data: 2010/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldean (Familia Medikuak eta Pediatria LMTko Medikuak izan ezik), zenbait kategoriatako lanpostu funtzionaletarako lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldean (Familia Medikuak eta Pediatria LMTko Medikuak izan ezik) zenbait Mediku kategorietako lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Anatomia Patologikoko Mediku-lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Anatomia Patologikoko Mediku-lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipendunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipen-egoeran badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea denean zerbitzu-eginkizunetako kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetu beharko da lanpostuaz.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik