Euskadi.eus
  • 2729/2010 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Ospitale-Pediatriako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2729/2010 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Ospitale-Pediatriako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5557
  • Xedapen-zk.: 2729
  • Xedapen-data: 2010/10/28
  • Argitaratze-data: 2010/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari Nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Ospitale-Pediatriako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari Nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Ospitale-Pediatriako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

13725671 Benito Fernández, Fco. Javier 58,0000

14249414 Ariceta Iraola, M. Gema 50,0000

14250653 Sánchez Echaniz, Jesús 47,7500

09379058 López Fernandez, Yolanda Marg 43,8500

15940056 Artola Aizalde, Elena 39,7600

15994806 Muñoz Bernal, José Ángel 39,3100

15919461 Cortajarena Altuna, Miguel Ángel 38,6500

16047786 Lorenzo Garrido, Helena 38,4000

34081225 Apilanez Urquiola, Miren Alicia 36,3000

14603227 Luis Garcia, María Teresa 35,1000

30603087 Esteban López, Susana 34,9500

29148505 Ferrer Arriazu, Margarita 34,0500

17712431 Guiu Solano, Miguel Ángel 33,2250

11912122 Rodríguez Ortiz, Agustín 31,2000

15947184 Rocandio Cilveti, Beatriz 30,0500

11922224 Ayala Curiel, Javier 28,4600

13725671 Benito Fernández, Fco. Javier Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2

Hospital Cruces Hospital Cruces

14249414 Ariceta Iraola, M. Gema Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2

Hospital Cruces Hospital Cruces

14250653 Sánchez Echaniz, Jesús Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2

Hospital Cruces Hospital Cruces

15940056 Artola Aizalde, Elena Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia

15994806 Muñoz Bernal, José Ángel Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia

15919461 Cortajarena Altuna, Miguel Ángel Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia

16047786 Lorenzo Garrido, Helena Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2 2011-06-01

Hospital Basurto Hospital Basurto 01-06-2011

11912122 Rodríguez Ortiz, Agustín Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2

Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik